EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019023

AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 28koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urriaren 30eko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideen ebazpena. Agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2018ko diru-laguntzetarako.

Xedapenaren data: 2019-01-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201900562
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/11/09an argitaratutako 2018/10/30reko AGINDUA [201805523]

Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.; haren huts-zuzenketa: 2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. zk.) arautzen du Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua. Dekretu horretan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara emango da urteko deialdiaren ebazpena.
Horri jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jendaurrean jartzea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urriaren 30eko Aginduaren babesean onuradun diren erakunde eskatzaileak, lortu duten balorazioa eta erakunde bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa (agindu haren bidez, deialdia egin zen Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2018ko diru-laguntzetarako). Datu horiek guztiak eranskinean jasota daude.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 28a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.