EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-02-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019023

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 landa-eremuen sustapenari eta garapenari bideratutako laguntzetarako, 2019ko ekitaldiari begira. Laguntzak izaera publikoko erakundeentzat dira (Erein publikoak).

Xedapenaren data: 2019-01-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900553
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/01/25ean argitaratutako 2019/01/21eko AGINDUA akatsen zuzenketa [201900418]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urtarrilaren 21eko Aginduaren euskarazko bertsioaren laburpenean eta idazpuruan. Agindu haren bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 landa-eremuen sustapenari eta garapenari bideratutako laguntzetarako, 2019ko ekitaldiari begira. Laguntzak izaera publikoko erakundeentzat dira (Erein publikoak). Agindua 2019ko urtarrilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 18. zenbakian. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko bertsioaren laburpenean, 2019/18 Laburpena (4/2) orrialdean, eta dokumentuaren idazpuruan,
honela dio:
«AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 landa-eremuen sustapenari eta garapenari bideratutako laguntzetarako, 2019ko ekitaldiari begira. Laguntzak izaera publikoko erakundeentzat dira (Erein publikoak).»
Baina honela behar du:
«AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 landa-eremuen sustapenari eta garapenari bideratutako laguntzetarako 2019ko ekitaldirako deialdia egiten duen Agindua. Laguntzak izaera publikoko erakundeentzat dira (Erein publikoak).»