EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2019022

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2018ko abenduaren 11ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-95-2018 zehapen-espedientea ebazten duena.

Xedapenaren data: 2019-01-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201900535
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/11/02an argitaratutako 2018/10/24ko IRAGARPENA [201805417]

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da 2018ko abenduaren 11n SAN-48A001-95-2018 zenbakiko zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, Beautysupply Europe SLri zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: 6/2003 Legearen 50.4.e) artikulua, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzkoa.
Arau-haustearen deskribapena: Justifikaziorik gabe ezartzea baldintza, errekargu edo kobrantza bidegabeak.
Ezarritako zehapena: 1.600 euro.
Legezko oharrak: ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera egingo da.
Ordaintzean, izena (Beautysupply Europe SL), espediente-zenbakia (SAN-48A001-95-2018), eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.
ERANSKINA