EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2019022

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 11koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Indartu Programaren esparruan 2018ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda; laguntza hori ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko.

Xedapenaren data: 2019-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201900523
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/19an argitaratutako 2018/06/11ko AGINDUA [201803153]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan publikotasun-printzipioa bete behar da ezinbestean. Hori dela eta, Indartu Programa arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 11ko Aginduan xedatutakoaren babespean emandako laguntzei dagokienez –ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko–, eta horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dugu esleipendunen zerrenda.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Indartu Programa arautzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko ekainaren 11ko Aginduaren esparruan emandako laguntzen 2018ko onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina); laguntza hori ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresei ematen zaie, Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea, Oiartzualdea eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk indartzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 11.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.