EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2019022

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 22koa, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2018ko abenduaren 19koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez Gaztemundu programaren 2019. urteko ediziorako deialdia egiten baita.».

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2019-01-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201900520
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/12/28an argitaratutako 2018/12/19ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201806375]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluak ezartzen duenez, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako huts bat atzeman da honako agindu honen testuan: «Ebazpena, 2018ko abenduaren 19koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez Gaztemundu programaren 2019. urteko ediziorako deialdia egiten baita.» (2018ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 249. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten da hemen:
Eranskinaren lehenengo oinarriaren lehenengo apartatuan, 2018/6375 (6/3) orrialdean,
honela dio:
«Lehenengoa.– Xedea.
1.– Oinarri hauen xedea da Gaztemundu programarako deialdia egitea, bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin, 2019ko urriaren 6tik 20ra bitartean.»
baina honela esan behar du:
«Lehenengoa.– Xedea.
1.– Oinarri hauen xedea da Gaztemundu programarako deialdia egitea, bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin, 2019ko irailaren 23tik urriaren 6ra bitartean.»
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 22a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRIA.