EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2019021

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, 2018. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko emandako diru-laguntzen berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2019-01-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201900503
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/31n argitaratutako 2018/05/23ko AGINDUA [201802871]

AURREKARIAK
1.– 2018ko maiatzaren 31n argitaratu zen, 104 zenbakidun EHAAn, 2018ko maiatzaren 23ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2018. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta diru-laguntza horietarako deialdia egiten zuena.
2.– 2018ko maiatzaren 23ko Aginduaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jende orok jakin dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda, diru-laguntzen zenbatekoa eta finantzatutako proiektua jasota.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2018. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko emandako diru-laguntzen eta haien onuradunen zerrenda, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 23ko Aginduari dagokiona. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende orok izan dezan horren berri.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 23a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.