EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018021

1380/2018 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen dira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horietarako deialdia Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketan egin zen, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.

Xedapenaren zenbakia: 201801380
Xedapenaren data: 2018-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900493
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/28an argitaratutako 2017/11/10reko 201701400 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenaren bitartez, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (2017ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zenb.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 18ko 654/2018 Ebazpenaren bidez, argitara ematen dira onartuen eta baztertuen zerrendak, eta behin-behineko destinoak esleitzen dira; destino horietarako deialdia Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketan egin zen, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusiari Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko lanpostu funtzionalen destinoen esleipenaren behin betiko zerrenda bidali ondoren, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenaren bidez Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko lanpostu funtzionaletako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkerarekin, ebazpen honen I. eranskinaren bidez.
Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenaren bidez Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko lanpostu funtzionaletako destinoak esleitzeko lekualdatze-lehiaketan baztertutako langileen behin betiko zerrenda onartzea, baztertzeko arrazoiak azalduz, ebazpen honen II. eranskinaren bidez.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalei dagozkien destinoen langile esleipendunen behin betiko zerrenda argitara dadin agintzea, lortutako puntuen arabera, ebazpen honekin III. eranskinaren bidez.
Bat etorrita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko azaroaren 10eko 1400/2017 Ebazpenaren 5. oinarriarekin, destinoak izangaiaren eskaeraren eta lortutako puntuazioaren arabera esleituko zaizkie izangaiei, betiere, derrigorrezko mugikortasun-prozesua izan duten langile finkoek beren lanpostu funtzionalari dagokion destinoa lortzeko duten lehentasuna errespetatuz, prozesu horiek araudi espezifikoak hala ezarri badu lekualdatze-lehiaketa honetarako, baldin eta lehiaketa hau lehenengoa bada haien lanpostu berrian modu eraginkorrean lanean hasi direnetik, eta lehentasun hori behin betiko barne-mugikortasuneko prozesu batean eraginkorra egin ez bada.
Laugarrena.– Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Langileek, izaera orokorrarekin, aurreko destinoa utzi behar dute, eta hiru eguneko epean lanpostuaz jabetu, baldin eta plazak herri berean badaude; bestela, bost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; edo, hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetzan zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako barne-sustapenean edo behin-behineko atxikipenean badago, aurreko paragrafoan aurreikusitako epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, lanpostuaz jabetu da EHAAn destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunean behin behineko atxikipenean badago edo kargua utzi eta hurrengo egunean zerbitzu-eginkizunen eta aldi baterako barne-sustapenaren kasuetan.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena.– Deialdiaren 5.2. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018 abenduaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.
I. ERANSKINA
ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
II. ERANSKINA
BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
III. ERANSKINA
LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ESLEIPENA