EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019019

IRAGARKIA, 604/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Xedapenaren data: 2019-01-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201900464
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/31n argitaratutako 2018/07/24ko 201800754 EBAZPENA
  • Ikus 2018/07/31n argitaratutako 2018/07/24ko 201800755 EBAZPENA
  • Ikus 2018/07/31n argitaratutako 2018/07/24ko 201800756 EBAZPENA

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPan, LAB Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 604/2018 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, Administrazio Kontseiluaren 2018ko irailaren 22ko Erabakiaren kontra; hau da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, uztailaren 24an, emandako 754/2018, 755/2018 eta 756/2018 Ebazpenen aurkako gorako errekurtsoa onartzen ez duenaren kontra. Izan ere, ebazpen horien bitartez, ondoko espezialitateei dagozkien hautaketa-prozesuetako ariketa jakin batzuk errepikatzeko agindua ematen da: Anestesiologia eta Bizkorketa, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, eta Kardiologia; baita aipatutako ebazpenen betearazpena eteteko eskaera ezesten ere.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko, iragarki hau argitaratzen da.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.