EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019019

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 18koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita jendaurrean jartzea Itsasertzaren kutsaduraren Euskadiko Larrialdietako Plan Berezia (Itsasertza).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-01-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201900458
Maila: Ebazpena
Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legearen 7.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, herritarrek eskubidea dute babes zibileko planak lantzen parte hartzeko, lege edo erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan. Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 2bis artikuluaren arabera (lege hura apirilaren 21eko 5/2016 Legearen bidez aldatu zen), autonomia-erkidegoan bizi den pertsona orok du zuzenean eragin diezaiokeen babes zibileko eta larrialdietako araudia eta planak egiteko prozesuan parte hartzeko eskubidea, jendaurreko erakustaldiko eta kontsultako eta herritarren parte-hartzeko izapideen bitartez.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak prestatu du, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin lankidetzan, Itsasertzaren kutsaduraren Euskadiko Larrialdietako Plan Berezia (Itsasertza), eta 20 egun baliodunetan jarri beharko da jendaurrean plana.
Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Itsasertzaren kutsaduraren Larrialdietako Plan Bereziaren proiektua (Itsasertza) jendaurrean jartzea, beharrezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 20 egun baliodunetan egongo da jendaurrean plana.
Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Larrialdietako Plana eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan (Dorrea eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz), bai eta Bizkaiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan (Ornilla doktorea kalea 1A, Bilbao) eta Gipuzkoako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan ere (Vitoria-Gasteiz kalea, Donostia).
Bigarrena.– Alegazioak aipatu den epearen barruan bideratu beharko dira Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (Dorrea eraikina, Forondako Atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 18a.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,
PEDRO ANITUA ALDEKOA.