EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019019

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da «CIFP Construcción LHII Eraiken» enpresari emandako baimena, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa.

Xedapenaren data: 2019-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201900456
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/04/24an argitaratutako 2013/03/22ko EBAZPENA [201301949]

Esp. zk./ EXD-2018-1.
AURREKARIAK
Bat.– Industriaren eta Energiaren sailburuordearen 2013ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez, honako espezialitate hauetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortu zen «CIFP Construcción LHII Eraiken»:
– Iturgintzako instalatzailea: IA.
– Gas instalatzaileak: IGA, IGB, IGC.
– Eraikinetan instalazio termikoen instalatzailea eraikinetan: IMT.
– Petroliotik eratorritako Produktu Likidoen instalatzailea: ICL1, ICL2, RCL3.
– Garabi mugigarri-autopropultsatuen operadorea: MGA1, MGA2.
– Dorre-garabiko operadorea: MGT.
– Galdaren Industria Operadorea: MIC.
– Edozein kopuruko fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.
– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.
– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea: GF2e.
– Ibilgailuetan instalatutako pertsonen konfort termikorako hozgarri fluordunak darabiltzaten hozkailu-sistemen maneiatzailea: GF3.
Bi.– 2018ko martxoaren 21ean, «CIFP Construcción LHII Eraiken» enpresaren ordezkariak Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Arabako Lurralde Ordezkaritzan.
Hiru.– Eskaera horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen dutela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira. Bada, dokumentazio hau erantsi zuen:
– Egoitza Vitoria-Gasteizko Los Huetos, 33 etorbidean helbidean duen erakundearen identifikazio-datuak.
– Zentroko giza-baliabideen eta baliabide teknikoen azalpena.
– Emango diren ikastaroen eta irakaskuntza-metodologiaren xehetasunak, irakaskuntza bera antolatzeko modua eta aurreikusitako ebaluazio-sistemak adieraziz.
Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.
Bi.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden erakundeek beren baimena berritu beharko dute bost urterik behin, dekretu horretako 25. artikuluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren arabera, egiaztatu egin da dekretu horren 22. artikuluan erakunde aitortu izateko eskatzen diren instalazioak dituela eta Arabako Lurralde Historikoan daudela horiek.
Lau.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, dekretu horren 25. artikuluan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu du erakunde eskatzaileak.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «CIFP Construcción LHII Eraiken» enpresaren baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa, espezialitate hauetan, Arabako Lurralde Historikoan:
– Iturgintzako instalatzailea: IA.
– Gas instalatzaileak: IGA, IGB, IGC.
– Eraikinetan instalazio termikoen instalatzailea eraikinetan: IMT.
– Petroliotik eratorritako Produktu Likidoen instalatzailea: ICL1, ICL2, RCL3.
– Garabi mugigarri-autopropultsatuen operadorea: MGA1, MGA2.
– Dorre-garabiko operadorea: MGT.
– Galdaren Industria Operadorea: MIC.
– Edozein kopuruko fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF1.
– 3 kg baino gutxiagoko fluordun hozgarri kargarekin diharduten hozkailu-sistema daukaten ekipoen maneiatzailea: GF2.
– Salgai hoztuen garraiorako 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea: GF2e.
– Ibilgailuetan instalatutako pertsonen konfort termikorako hozgarri fluordunak darabiltzaten hozkailu-sistemen maneiatzailea: GF3.
Baimendutako instalazioak honako hauek dira:
CIFP Construcción LHII Eraiken.
Los Huetos etorbidea 33, Vitoria-Gasteiz.
2.– Dorre-garabiko operadorearen banako kualifikazio-agiria lortzera zuzenduta dauden ikastaroak emateko metodologiari dagokionez, honako baldintzak bete beharko ditu:
– Dorre-garabiko simulatzailearen erabilera, trebakuntza praktikoaren heren batera mugatua egongo da.
– Trebakuntza praktikorako talde bakoitzeko, 10 ikasle egongo dira gehienez. Dena dela, 10 ikasle edo gutxiagoko talde bakoitzaren trebakuntza praktikoa, gutxienez 150 ordukoa izango da.
3.– Ebazpen honetan autopropultsatutako garabi mugikorrei buruz ematen den baimena, ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuak, jasogailuen eta mantentze gailuen Erregelamenduan, Autopropultsatutako garabi mugikorrei dagokion «MIE-AEM 4» Jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatu eta bateratua onartzen duenak, bere VII. eranskineko 5. puntuan jasotako baldintzak, ikastaroak hasi aurretik, betetzearen egiaztapenera baldintzatua dago.
4.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.
5.– Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzu zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 11.
Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.