EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019019

IRAGARKIA, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, izendapen askearen bitartez, Zuzendaritzako idazkari lanpostu bat betetzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-01-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201900451
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak Zuzendaritza Nagusian, izendapen askearen bitartez, Zuzendaritzako idazkari lanpostu bat betetzeko deialdia egin du (Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordetzan). Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.eus
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 16a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.