EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2019019

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 21ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Amaia Inza Bartolomé andreak gainditu egin duela 2018ko uztailaren 23ko Ebazpenak (2018ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen-prozesua, Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko dena.

Xedapenaren data: 2019-01-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900450
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/08/08an argitaratutako 2018/07/23ko EBAZPENA [201804138]

Errektore honek ebatzi du Amaia Inza Bartolomé andrea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: **455**2*. Kodea: AGC8L1 – D00018-20. Jakintza arloa: Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak. Saila: Soziologia eta Gizarte Langintza. Ikastegia: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko zereginak: «Gatazken Teoria eta Analisia».
Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2019ko urtarrilaren 21a.
Errektorea.
E (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.