EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019018

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 229/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-01-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201900430
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 229/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Recreativos Jufer SL.
Abokatua: Marta Alonso Serna.
Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.
Demandatua: Bruno Caldarelli.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman du, 2018-07-18an, epaitegi honetako epaile magistratu M.ª Eugenia Viguri Arribas andreak.
Bruno Caldarelli demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274 4748 0000 00 0229 18. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko urtarrilaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.