EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2019016

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 643/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201900375
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/25ean argitaratutako 2018/04/16ko EBAZPENA [201802292]

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzako funtzionario batek 643/2018 jarritako prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpena baten kontrakoa, zeinak ezetsi egiten baitu 2018ko apirilaren 16ko ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2018ko uztailaren 5eko Hitzarmenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2019ko urtarrilaren 15a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.