EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019015

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 9koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, argitara ematen duena larrialdien eta babes zibilaren arloan merezimendu-domina jaso dutenen zerrenda.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-01-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201900336
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/01ean argitaratutako 2017/11/21eko 201700253 DEKRETUA
  • Ikus 2018/10/25ean argitaratutako 2018/10/19ko AGINDUA [201805232]

Honako hauetan xedatutakoa oinarritzat hartu da: Segurtasuneko sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Agindua eta Segurtasuneko sailburuordearen 2018ko abenduaren 18ko ebazpenak, zeinen bidez eman baitziren larrialdien eta babes zibilaren arloko bereizgarri gorriko dominak –Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 12.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera– eta bereizgarri berdeko dominak –dekretu horren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera–. Horrenbestez, eta larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak baloratzeko batzordearen ebazpen-proposamena entzun ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Segurtasuneko sailburuak, 2018ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez, larrialdien eta babes zibilaren arloan bereizgarri gorriko merezimendu-domina ematea ebatzi duela ondoren zehazten direnei:
– Carmelo Arrizabalaga Zabala.
Bigarrena.– Argitara ematea Segurtasuneko sailburuordeak, 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez, larrialdien eta babes zibilaren arloan bereizgarri berdeko merezimendu-domina ematea ebatzi duela ondoren zehazten direnei:
– Youssef Chaiba.
– Ángel Villuela Bezana
– Aritz Aguiar Basabe.
Hirugarrena.– Azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, zehaztutako horiek domina bana jasoko dute jendaurreko ekitaldian, saria jasotzeko eginiko merezimenduak eta erakutsitako dohainak goraipatzeko.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 9a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.