EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019015

2/2019 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Sondikan, San Roke eta Artxandako ponpaketaren arteko hoditeria berritzeko proiektu eguneratua burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Xedapenaren zenbakia: 201900002
Xedapenaren data: 2019-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201900333
Maila: Dekretua
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, «San Roke eta Artxandako ponpaketaren arteko hoditeria berritzeko proiektu eguneratua» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.
2018ko ekainaren 26an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hamabost eguneko epean, prentsan eta 2018ko uztailaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (132. zk.). Geroago, 2018ko irailaren 25ean egindako bilkuran, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
74/2018 Dekretuaren bidez, maiatzaren 15ekoa, urgentziako deklaratu zen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Sondikan, San Roke eta Artxandako ponpaketaren arteko hoditeria berritzeko proiektua burutzeko behar diren ondasunak eta eskubideak.
Behin desjabetze prozesua hasita, hondoratze bat gertatu zen hoditeria jasotzen duen bidearen lubetan. Honek aurreko proiektua eguneratu beharra ekarri zuen, kaltetutako lubetaren onbideratzea jasotzeko. Onbideratze hau ezinbestekoa da ondorengo helburuak lortzeko: Artxandako ponpaketan sartzeko bide bakarra erabilgarri mantentzea eta honen azpian, saneamendu, ur-hornidura eta dagoen teleaginte hodiak joan daitezela ahalbidetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.
Hori dela eta, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2019ko urtarrilaren 15eko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «San Roke eta Artxandako ponpaketaren arteko hoditeria berritzeko proiektu eguneratua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko urtarrilaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.