EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018015

AGINDUA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Azterlan» fundazioaren eratzea inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Xedapenaren data: 2018-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900329
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu egin da «Fundación Azterlan» fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko urriaren 31n, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat sartu zen, «Fundación Azterlan» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko («Provincia Ibérica del Instituto de los Hermanos Maristas de la Enseñanza» delakoak sortu zuen fundazio hori). Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2018ko azaroaren 21ean aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.
Hirugarrena.– Fundazioaren estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioak interes orokorreko helburu hauek ditu:
«Gizarteari orokorrean on egitea eta enpresen lehiakortasuna bultzatzen laguntzea, I+G+b arloko ikerketa zientifikorako jarduerak eta industriarentzat interesgarria den teknologia eta berrikuntzaren arloko beste edozein jarduera sustatuz eta garatuz».
Bosgarrena.– Estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Aliendalde kalea 6, Durango (Bizkaia). Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko du, bereziki, bere jarduna.
Bosgarrena.– Erakunde fundatzaileak 30.000 euroko ekarpena egin du, fundazioaren hasierako hornidura gisa. Ekarpen hori egin dela jasota geratu da erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu du.
Seigarrena.– Hasierako patronatuko kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, hauek izango dira lau urtez, eta hautagai izateko aukera izango dute berriro:
– Lehendakaria: «Telur Geotermia y Agua, S.A.».
– Bokala: La Provincia Ibérica del Instituto de los Hermanos Maristas de la Enseñanza.
– Bokala: «Casa Maristas Azterlan».
– Bokala: Pedro Juan Inchausti Aguirre.
– Idazkari ez-patronoa: Olatz Garro Irazabal.
Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, ekainaren 9ko 9/2016 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoak) 16.2 artikuluan ezarritako moduetako batean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.
Bigarrena.– Berariaz legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espedientea; era berean, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioena) 7.–12. bitarteko artikuluetan eta 51.2 artikuluan eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 36.–39. bitarteko artikuluetan ezarritako betekizunak. Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera eratu da fundazioa.
Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea –egun honetan eta F-420 erregistro-zenbakiarekin–: Durangoko (Bizkaia) «Fundación Azterlan» fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Kide horiek seigarren aurrekarian agertzen dira, eta denek ere espresuki onartu dituzte euren karguak, betiere 2018ko urriaren 24an Álvaro Rodríguez Santos notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 1.387).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 21a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.