EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018015

AGINDUA, 2018ko azaroaren 16koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Fundación Adinberri Fundazioa»ren eratzea inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.

Xedapenaren data: 2018-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201900327
Maila: Agindua
Ikusi da «Fundación Adinberri Fundazioa»ren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko abuztuaren 6an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat sartu zen, «Fundación Adinberri Fundazioa»ren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen fundazio hori). Eraketaren eskritura publikoak fundazio-gutunaren izaera dauka, bi urteko epean beste fundatzaile batzuk batu daitezen. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak 2018ko urriaren 29an fundazioari eskatu zion zuzen zitzala bidalitako dokumentazioan atzemandako akatsak, eta azaroaren 15ean sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, eskatutako dokumentazio hori.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2018ko urriaren 19an aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.
Laugarrena.– Bere estatutuen 3. artikuluak dioenez, fundazioak helburu hau du: «Gipuzkoak zahartze osasuntsurako berrikuntza-ahalmena, sistema sozio-sanitarioaren bikaintasuna eta arlo horretako industriaren lehiakortasuna maximizatzea; horretarako, prestakuntza-, ikerkuntza-, berrikuntza-, ekintzailetza- eta inkubazio-jarduerak abiaraziko ditu, Berrikuntzako Agenda Estrategikoarekin bat etorriz».
Bosgarrena.– Estatutuen 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioak Donostiako Gipuzkoa Plazan izango du egoitza (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia), eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan egingo du lan batez ere, horrek ezertan galarazi gabe jarduera hori Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea.
Seigarrena.– Erakunde fundatzaileak 30.000 euroko ekarpena egin du, fundazioaren hasierako hornidura gisa. Ekarpen hori egin dela jasota geratu da erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu du.
Zazpigarrena.– Lehenengo Patronatua, eraketa-eskritura publikoan jasotakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako honako kide hauek osatzen dute (izendapenaren indarraldia mugagabea da izatezko kideentzat eta lau urtekoa gainerakoentzat):
– Lehendakaria: Maite Peña López. Gizarte Politiken Departamentuko foru-diputatua (izatezko kidea).
– Lehendakariordea: Ainhoa Aizpuru Murua. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru-diputatua.
– Idazkaria: Sebastián Zurutuza Mujika. Obra Hidraulikoen zuzendari nagusia.
– Bokala: Maite Barruetabeña Zenekorta. Araubide Juridikoko zuzendari nagusia (izatezko kidea).
– Bokala: Jose Enrique Corchón Álvarez. Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusia. (berezko kidea).
– Bokala: Denis Itxaso González. Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru-diputatua.
– Bokala: María Soledad Garmendia Beloqui. Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuko foru-diputatua.
Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, ekainaren 9ko 9/2016 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoak) 16.2 artikuluan ezarritako moduetako batean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala aurreikusten dute ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 3.1 artikuluan, ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena) 4.1.a) artikuluan, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua) 6.1.m) artikuluan, eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuak (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa) 3.1 artikuluan.
Bigarrena.– Berariaz legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espedientea; era berean, beharrezkoak ziren datu eta agiri guztiak aurkeztu dira, hots, bete egin dira ekainaren 2ko 9/2016 Legearen (Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioena) 7.-12. bitarteko artikuluetan eta 51.2 artikuluan eta ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena) 36.-39. bitarteko artikuluetan ezarritako betekizunak. Beraz, aplikatu beharreko legezko eta erregelamenduzko manuen arabera eratu da fundazioa.
Aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea –egun honetan eta F-435 erregistro-zenbakiarekin–: Donostiako «Fundación Adinberri Fundazioa»ren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, José Luis Carvajal García-Pando notarioaren aurrean, 2018ko uztailaren 17an egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala (protokolo-zenbakia: 915); notario horrexek 2018ko azaroaren 12an emandako eginbidearen bitartez egin zen zuzenketa.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.