EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018014

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 12koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, honako errege lege-dekretu honen arlokoa: 15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena.

Xedapenaren data: 2018-12-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201900307
Maila: Ebazpena
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, honako errege lege-dekretu honen arlokoa dena: 15/2018 Errege Lege Dekretua, urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 12a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, TRANTSIZIO ENERGETIKORAKO ETA KONTSUMITZAILEEN BABESERAKO PRESAKO NEURRIEN URRIAREN 5EKO 15/2018 ERREGE LEGE DEKRETUAREN ARLOKOA
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:
1.– Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurrien urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuari dagokionez sortutako desadostasunak konpontzeko negoziazioak hastea, honako agindu hauen gainean:
– 9. eta 10. artikuluak, Bonu Sozial Termikoaren laguntza banatzeko irizpideei eta laguntzaren zenbatekoa zehaztu eta ordaintzeko prozedurari buruzkoak, hurrenez hurren.
– Bederatzigarren xedapen gehigarria, Bonu Sozial Termikoaren 2019rako laguntzak kudeatu eta ordaintzeari buruzkoa.
– Azken xedapenetako hirugarrena, eskumen-tituluei buruzkoa.
Eta, aurreko horiekin lotura izan ala ez, konstituzioaren printzipioak urratu edo Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak inbaditzen dituen beste edozein agindu.
2.– Lan-talde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide egokia proposatzeko.
3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2018ko abenduaren 5a.
Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,
MERITXEL BATET LAMAÑA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.