EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019013

IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2018ko azaroaren 20ko Ebazpena jakinarazten baita, 48-TU-Q-2018-00051 erreklamazioa artxibatzeko dena.

Xedapenaren data: 2019-01-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201900286
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik. iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Aztertu da interesdunak "Hotel Villa de Ermua" hotelaren aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta behar diren jarduerak egin ondoren, ezin izan da zehaztu turismo arloko arau-hausterik izan dela.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Horren berri ematen da eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2019ko urtarrilaren 10a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ETXEBARRIA GARCIA.
ERANSKINA