EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018011

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 21ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiaren xehetasun-azterketaren ingurumen-txosten estrategikoa.

Xedapenaren data: 2018-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900228
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
2017ko ekainaren 21ean, Donostiako Udalak eskaera bete zuen Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiaren xehetasun-azterketaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura hasteko, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoari jarraikiz. Eskabide horri atxiki zaizkio planaren zirriborroa eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan ezarritakoaren araberako edukia duen ingurumen-agiri estrategiko bat.
2018-10-22an, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ofizioz erantsi zion, diligentzia bidez, inpaktu akustikoari buruzko azterketa –espedientean EAES-105 kodearekin aurkeztua–, «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-izapidetzea egiteko. Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiari buruzko xehetasun-azterketaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura hasteko eskabideari azterketa akustiko hori txertatzeko arrazoia da aurkeztutako dokumentazioan azterketa horri erreferentzia egiten zaiola.
Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez formulatzen da «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioen Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa. Ebazpen horretan zehaztu zenez, planak, ebazpen horretan bertan ezarritako baldintzetan, ez du izango eragin kaltegarririk ingurumenean, eta, beraz, ez zen beharrezkotzat jo ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura egitea planari.
Eraginkortasun-printzipioa aplikatuz eta aintzat hartuz Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiari buruzko xehetasun-azterketak xehetasun txikiak sartzen dituela zehaztapenean «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari dagokionez, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluaren eraginpeko administrazio publikoen kontsultak egintzat jotzen dira, «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren ingurumen-izapidetzean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Era berean, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginen analisia, betiere, aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin bat, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egingo zaie 6.2 artikuluan ezarritako kasuetan jasota dauden plan eta programei, non aurreikusten baita zein diren ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik pasa behar diren planak eta programak, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo planen nahiz programen gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharra, haiek ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako. Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura 29. artikulutik 32. artikulura bitartean arautzen da, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiari buruzko xehetasun-azterketaren ingurumen-ebaluazioaren espedientean dagoen dokumentazio teknikoa eta azterketaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko txostenak aztertuta, eta ikusirik ingurumen-dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak –eskumena duen organoa baita otsailaren 27ko 3/1998 Legearen eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera–. Ingurumen-arloko alderdiak xehetasun-azterketaren proposamenean sartzearen alde egiten du txostenak, eta hori aplikatzearen inpaktu nabarmenen gaineko iritzia ematen, baita ingurumen-ondorioetarako soilik sartu behar diren azken zehaztapenen inguruan ere.
Xedapen hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiari buruzko xehetasun-azterketarako:
A) Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.
Xehetasun-azterketa honen xedea da «b.20.2» lurzatia bi eraikuntza-lurzati independentetan zatitzea, horrela bi erregistro-finketan bereiziz. Beraz, «b.20.2» lurzatiaren ordenamendu xehatua osatzen eta egokitzen da: bi lurzatitan zatitzen da lurzatia, eta hauek zehazten dira: bi lurzatien azalera, sestra gaineko eta sestra azpiko eraikigarritasunak, sestra gaineko eta sestra azpiko solairu-kopurua eta eraikinen garaiera. «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioei buruzko Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Berezian ezarritako irizpideei egokitzen zaie planteatutako ordenamendua.
Xehetasun-azterketaren esparruaren parte da Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren esparrua.
Anoetako ibarbidearen hondoan dago kokatuta jarduketa-eremua, errepide-saihesbidearen hego-ekialdean, eta ospitaleetara igotzeko errepidearen eta Martutene-Ospitaleak lotzen dituen bide berriaren artean. 6.200 m2-ko azalera du.
Hiriaren hiri-bilbearen parte dira lurzati hori eta lursailak, eta bere osotasunean urbanizatuak daude, baina eraiki gabe dago.
B) Xehetasun-azterketaren ezaugarriak aztertu ondoren, eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluarekin bat etorriz, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aztertu dira, planak ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar duen ala ez zehazteko.
1.– Planaren ezaugarriak:
a) Planak zer neurritan ezartzen duen marko bat proiektuentzat eta bestelako jarduerentzat: xehetasun-azterketak xehetasun txikiak sartzen ditu «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren bidez onartutako zehaztapenean. Aurkeztutako dokumentuak ikusita, xehetasun-azterketak ez dauka baldintzatzailerik, besteak beste, kokapenari, ezaugarriei, neurriei edo funtzionamenduari dagokienez, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legedian zerrendatutako kategorietako batekoak diren proiektuak etorkizunean baimentzeko.
b) Zer neurritan eragiten duen xehetasun-azterketak beste plan edo programa batzuetan: planak ez du ondoriorik izango beste plan edo programa batzuetan.
c) Planaren egokitasuna ingurumen-gaiak integratzeko, batez ere garapen iraunkorra sustatzeko xedez: xehetasun-azterketaren xedea da «b.20.2» lurzatiaren antolamendu xehatua zehaztea: bi lurzatitan zatitzen da lurzatia, eta bi lurzatien azalera, sestra gaineko eta sestra azpiko eraikigarritasunak, sestra gaineko eta sestra azpiko solairu-kopurua eta eraikinen garaiera zehazten dira. Bideragarritasun tekniko, ekonomiko, urbanistiko eta komertziala hobetzeko irizpideei jarraikiz egiten da planteatutako ordenamendu xehatua. Alde horretatik, egokia da garapen jasangarria sustatzen duten ingurumen-irizpideak txertatzea, bereziki, hauei dagokienez: eraikingintza eta eraikuntza efizienteena baliabideen erabileran; hondakinen kudeaketa, paisaia-integrazioa eta oinezkoen irisgarritasun-baldintzen sustapena eta hobekuntza.
d) Planarekin edo programarekin lotutako ingurumen-arazo adierazgarri batzuk: Ez da hauteman xehetasun-azterketa gauzatzearen ondoriozko ingurumen-arazo adierazgarririk, betiere, besteak beste, segurtasunari eta osasunari, ingurumenari, hondakinen kudeaketari, natura-ondareari, paisaiari, kutsadura akustikoari, urei eta kutsatutako lurzoruen kudeaketari dagokienez indarrean dagoen araudia betez gauzatzen badira ukitutako eremuarekin lotutako esku-hartzeak eta jarduerak. Indarreko Hiri Antolamenduko Plan Bereziarekiko aldaketa da ostalaritza erabilerara bideratutako eraikinaren fatxadetan irekidura praktikagarriak egitea.
e) Era berean, xehetasun-azterketa egokitzat jotzen da ingurumenaren arloko Europako edo Espainiako legedia ezartzeko.
2.– Ondorioen eta eragina jasan lezakeen eremuaren ezaugarriak:
Xehetasun-azterketa xehetasun txikiak sartzen ditu zehaztapenean, zehazki, «b.20.2» lurzatia bi eraikuntza-lurzati independentetan zatitzea, horrela bi erregistro-finketan bereiziz. Beraz, «b.20.2» lurzatiaren ordenamendu xehatua osatzen eta egokitzen da: bi lurzatitan zatitzen da lurzatia, eta bi lurzatien azalera, sestra gaineko eta sestra azpiko eraikigarritasunak, sestra gaineko eta sestra azpiko solairu-kopurua eta eraikinen garaiera zehazten dira. Planaren xedearen eremuak bat egiten du «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko «b.20.1» eta «b.20.2» lurzatiei eta haren mugakide diren espazioei buruzko Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren eremuarekin; plan horri ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egin zitzaion, eta Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2018ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen, zeinaren bidez formulatzen baita plan horren ingurumen-txosten estrategiakoa. Ebazpen hartan zehaztu zenez, planak, ebazpen horretan bertan ezarritako baldintzetan, ez du izango eragin kaltegarririk ingurumenean, eta, beraz, ez zen beharrezkotzat jo ohiko ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura egitea planari. Eremuak ez dauka ingurumena babesteko araubideren baten mende dagoen espaziorik (Natura 2000 Sarea, esaterako) edo natura-balioa duen elementu garrantzitsurik, ezta ondare historikoaren katalogoan bildutako kultura-balio esanguratsuko elementurik ere.
Azpimarratu behar da xehetasun-azterketaren garapenak ziurtatzen duela betetzen direla Euskal Autonomia Erkidegoko Kutsadura Akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarrita dauden kalitate akustikoaren helburuak.
Bigarrena.– Zehaztea, ingurumen-txosten estrategiko honetan ezarritako baldintzen arabera, ez dela aurreikusten ingurumenean ondorio nabarmenik izango duenik Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiari buruzko xehetasun-azterketak, eta, beraz, ez da beharrezkoa ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egitea.
Hirugarrena.– Donostiako Udalari jakinaraztea ebazpen honen edukia.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren txosten honek indarraldia galduko du, eta berezko dituen ondorioak sortzeari utziko dio, baldin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean ez bada onartzen Donostiako «MZ.04 Ilunbe» hirigintza-eremuko (Miramon-Zorroaga) «b.20.2» lurzatiari buruzko xehetasun-azterketa. Halako kasuetan, berriro hasi beharko da xehetasun-azterketaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 21a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.