EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018011

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 10eko Aginduaren bitartez egindako Gastrobikain gastronomia-kalitatearen sustapenerako programaren minimis-araubideari atxikitako laguntzetarako deialdian aurreikusitako Balorazio Batzordearen osaera.

Xedapenaren data: 2018-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201900226
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/10/30rean argitaratutako 2018/10/10reko AGINDUA [201805317]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 10eko Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri eta 2018ko deialdia egiten da Gastrobikain gastronomia-kalitatearen sustapenerako programaren minimis-araubideari atxikitako laguntzetarako.
Deialdi-aginduaren eranskinaren 13. oinarriak ezartzen du balorazio-batzorde bat sortuko dela aurkeztutako proiektuei balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru kidek osatuko dute batzorde hori eta enpresa-programaren arduraduna arituko da presidente lanetan. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2018ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez izendatu dira pertsona horiek.
Halaber, adierazten da Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Zerbitzu zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.
Esandakoaren ondorioz,
EBAZTEN DUT:
2018ko urriaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako Gastrobikain gastronomia-kalitatearen sustapenerako programaren minimis-araubideari atxikitako laguntzetarako Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea:
Presidentea – Mario Michel Rodriguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren enpresa-programaren arduraduna.
Bokala – Javier Iriondo Aizpurua, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria.
Idazkaria – Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ikerketa-programen arduraduna.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 20a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.