EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2018011

IRAGARKIA, Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen 2018ko azaroaren 12ko Erabakiari buruzkoa, non «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen diren.

Xedapenaren data: 2018-11-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201900219
Maila: Iragarpena
Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak 2018ko azaroaren 12an egindako bilkuran, beste erabaki batzuen artean, «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzea erabaki zuen. Prezio publikook honako hauek dira:
1.– Miramar Jauregiko lokalen alokairuagatik:
a) Aretoak segidan bi egun baino gehiagorako eskatzen badira, hirugarren egunetik aurrera prezio publikootan % 7ko deskontua egingo da, eta bosgarrenetik aurrera % 15ekoa, hasierako prezio eta jardunaldiarekiko.
b) Egoitza Miramar Jauregian duten entitateek % 45eko deskontua dute.
c) (a) letra duten aretoak hutsik daude eta, bezeroei dagokie muntaia.
d) (b) letra duten aretoak bileretarako muntaturikoak dira.
2.– Ikus-entzunezko baliabideen alokairuagatik:
Ikus-entzunezko baliabideak egun bat baino gehiagorako erabiliz gero, prezio publikook % 25eko deskontua izango dute, bigarren egunetik aurrera.
3.– Honako erakunde hauek, beren jarduera arruntagatik, jarraian adierazitako zenbatekoak ordainduko dituzte:
– UPV/EHU Uda Ikastaroen Fundazioa: 32.376,00 eurok.
– Eusko Ikaskuntza: 10.423,37 eurok.
– Jakiunde: 24.095,91 eurok.
4.– Partzuergoko administrazioek urtean jarduera ofizial bi egin ditzakete dohainik.
5.– Zerbitzu gastronomiko oro behar bezala baimendutako enpresek emango dute zuzenean.
6.– Aurreko 1., 2. eta 3. paragrafoetan aipatutako prezio publikoei indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie.
7.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoen % 30, gutxienez, zerbitzua bera eskatzen denean ordainduko da. Gainontzeko prezio publikoa, berriz, zerbitzua ematen hasi baino lehenago ordainduko da.
8.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak honako era hauetakoren batean ordaindu beharko dira:
a) Finantza-entitateetako txeke edo taloien bitartez.
b) Finantza-entitateetako transferentzia bidez.
Donostia, 2018ko azaroaren 12a.
Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen lehendakaria,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.