EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018010

ERABAKIA, enpresaren ekonomiari lotutako gaien gaineko ikerlanak egiteko laguntzak esleitzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-12-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201900218
Maila: Akordioa
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearen 2018ko abenduaren 17ko Erabakia, zeinaren bidez iragartzen baita Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzera bideratutako laguntzak esleitzeko merezimendu-lehiaketa.
Deialdi honen xedea da Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-lanak egiteko laguntzak esleitzea.
Laguntzen esleipendunek eurek aukeratutako gai bati buruzko ikerketa-lan bat egin beharko dute –Enpresaren Ekonomiaren esparruaren barruan–, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko bateko Enpresaren Ekonomiaren unibertsitate-sail batean edo antzeko batean, betiere sail horri atxikitako doktore-irakasle baten zuzendaritzapean.
Norbanako diru-laguntza, gehienez ere, 3.500 eurokoa izango da; diru-laguntzen kopuru osoa, berriz, 15.000 eurokoa izango da, gehienez ere.
Diru-laguntzak ez dakar berekin ezelango kontratu-loturarik laguntzaren esleipendunaren eta Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren artean.
Halaber, bateraezina izango da jarduera bera laguntzeko beste edozein laguntza edo diru-laguntzarekin, salbu eta lana egitearen ondoriozko gastuak estaltzeko osagarria bada.
Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioari aurkeztu beharko zaizkio diru-laguntzak jasotzeko eskabideak. Postaz bidali beharko dira, helbide honetara:
Recalde zumarkalea 27, 3., 7. atea, 48009 Bilbao.
Hamar egun naturalekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Deialdiaren oinarri osoak fundazioaren web-orrian daude argitaratuta (www.feside.org).
Bilbao, 2018ko abenduaren 17a.
Patronatuko lehendakaria,
ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.