EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018010

ERABAKIA, Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak esleitzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-12-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201900217
Maila: Akordioa
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearen 2018ko abenduaren 17ko Erabakia, zeinaren bidez iragartzen baita Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzera bideratutako laguntzak esleitzeko merezimendu-lehiaketa.
Deialdi honen xedea da Enpresaren Ekonomiarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa-proiektuak egiteko laguntzak esleitzea.
Laguntzen esleipendunek Enpresaren Ekonomiaren esparruko ikerketa-lan bat egiten ari beharko dute, edo oraintsu egina izan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen unibertsitate publiko bateko edo institutu bateko kide izan.
Gehienez hogei mila (20.000) eurokoa izango da laguntzen zenbateko osoa, eta Patronatuak ezarritako irizpideen arabera banatuko da proiektu eskatzaileen artean.
Ikerketa-proiektuek, bakarka, bi mila eta bostehun (2.500) euroko laguntza lortuko dute, gehienez ere, kofinantzaketaren kasuan; gainontzeko kasuetan, berriz, bost mila (5.000) eurokoa, gehienez ere.
Gastua justifikatu eta gero ordainduko da laguntza, hiruhileko likidazioen bidez.
Diru-laguntzak ez dakar berekin ezelango kontratu-loturarik laguntzaren esleipendunaren eta Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioaren artean.
Enpresaren Ekonomiaren Ikerketa eta Garapenerako Emilio Soldevilla Fundazioari aurkeztu beharko zaizkio diru-laguntzak jasotzeko eskabideak. Postaz bidali beharko dira, helbide honetara:
Errekalde zumarkalea 27, 3., 7. atea, 48009 Bilbao.
Egutegiko hamar egunekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Deialdiaren oinarri osoak fundazioaren web-orrian daude argitaratuta (www.feside.org).
Bilbao, 2018ko abenduaren 17a.
Patronatuko lehendakaria,
ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.