EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2018010

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, 2018ko azaroaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Etxebarri eta Bilboko udal-mugarteetan, "13,2 kVko, zirkuitu bikoitzeko, Basauri ZB-Gatika ZB linea elektrikoaren moldaketa, 9 eta 16 euskarrien artean"».

Xedapenaren data: 2018-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900212
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/12/21ean argitaratutako 2018/11/21eko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201806281]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak zehazten duenez, testuinguruak argi eta garbi aditzera ematen dituen eta dokumentuen esanahia aldatu ez, baina balizko nahasketak saihesteko aldatzea komeni diren hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzendu beharko ditu, testua argitaratzeko agindua eman duen erakundeak eskatuta.
Gisa horretako hutsak atzeman dira honako iragarki honen laburpenean, izenburuan, eta eranskinean: «Iragarkia, 2018ko azaroaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Etxebarri eta Bilboko udal-mugarteetan, "13,2 kVko, zirkuitu bikoitzeko, Basauri ZB-Gatika ZB linea elektrikoaren moldaketa, 9 eta 16 euskarrien artean"» (2018ko abenduaren 21eko EHAA, 245. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira.
Laburpeneko 2018/245 Laburpena (3/2) orrialdean, eta dokumentuaren izenburuan, 2018/6281 (3/1) orrialdean,
Hau dio:
«IRAGARKIA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Etxebarri eta Bilboko udal-mugarteetan, "13,2 kVko, zirkuitu bikoitzeko, Basauri ZB-Gatika ZB linea elektrikoaren moldaketa, 9 eta 16 euskarrien artean"»,
Baina hau esan behar du:
«IRAGARKIA, 2018ko azaroaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Etxebarri eta Bilboko udal-mugarteetan, "132 kVko, zirkuitu bikoitzeko, Basauri ZB-Gatika ZB linea elektrikoaren moldaketa, 9 eta 16 euskarrien artean"».
Eranskinaren izenburuaren zatian, 2018/6281 (3/2) orrialdean,
Hau dio:
«13,2 KVKO BASAURI ZB-GATIKA ZB LINEA ELEKTRIKOAREN MOLDAKETA, 9 ETA 16 EUSKARRIEN ARTEAN»
Baina hau esan behar du:
«132 KVKO BASAURI ZB-GATIKA ZB LINEA ELEKTRIKOAREN MOLDAKETA, 9 ETA 16 EUSKARRIEN ARTEAN»