EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019010

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak erregulatzen dituen dekretu-proiektua.

Xedapenaren data: 2019-01-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201900209
Maila: Ebazpena
Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak erregulatzen dituen dekretu-proiektua egin du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, zeina Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten den moduan izapidetu behar den.
Horri begira, legezko erregulazioa betez, lehendakariak 18/2018 Dekretua idatzi zuen 2018ko abenduaren 12an. Horrekin, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak erregulatzen dituen dekretu-proiektua egiteko eta izapidetzeko prozedura hasi zen. Ondoren, testu artikulatua idatzi ondoren, abenduaren 14ko 20/2018 Dekretua idatzi zuen, arauzko proiektua aurretiaz onartzekoa.
8/2003 Legearen 8.1 artikuluan jasotzen denaren arabera, herritarren bidezko eskubideei eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, baita, duten izaera dela-eta, tratamendu bera merezi duten xedapenak ere.
Horregatik guztiarengatik, eta ekainaren 19ko 5/2008 Legeak (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzekoak) 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak erregulatzen dituen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena.– Proiektuaren edukia Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren atarian (www.elankidetza.euskadi.eus) egongo da eskuragarri.
Hirugarrena.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian aurkez daitezke alegazioak, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten dituen tokietan, hartzailea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia dela adierazita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.