EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018009

IRAGARKIA, Santanalde, S. Coop. kooperatiba-sozietatea –likidazioan– desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201900184
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2018ko azaroaren 21eko 18:30ean, 2. deialdian, likidazioan den Santanalde, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen Ezohiko Batzar Orokorra egin zen, kooperatibaren egoitzan (Sabino Arana etorbidea 35 behea, 48013, Bizkaia). Kooperatiba osatzen duten 14 bazkideetatik 8 agertu ziren batzarrera, eta, han, honako erabaki hauek hartu ziren aho batez:
ERABAKIAK
«Likidazioan den Santanalde, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzea.»
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Monica Lerga Jimenez izendatzea kooperatibako likidatzaile bakarra, sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera».
«Aho batez onartzea 2018ko azaroaren 6an itxitako likidazioaren hasierako balantzea».
«Aho batez onartzea likidazioan den Santanalde, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea».
«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egin da. Hona hemen proiektuaren funtsa:
Likidazioan den Santanalde, S. Coop. kooperatibaren ondasunak ez dira banatu behar, ondasun horiek 0,00 euro-ko balioa dutelako, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera».
«Ezohiko batzar orokor honetan hartutako erabakiak publiko egiteko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak izenpetu zuen egun horretan bertan, 19:30ean.
Jasota geratu da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren egoitzan.
Bilbao, 2018ko azaroaren 21a.
Kargua uzten duen idazkaria eta likidatzaile bakarra,
MÓNICA LERGA JIMENEZ.