EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018009

2008/2018 EBAZPENA, 2018ko azaroaren 23koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentearen, zeinaren bidez, Miguel Angel Vazquez Ronco jauna aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pediatriako (Pediatriako Ospitalizazioa) atal sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201802008
Xedapenaren data: 2018-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201900163
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/02an argitaratutako 2017/12/18ko 201702051 EBAZPENA

2051/2017, abenduaren 18ko Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pediatriako atal sanitarioko buru (Pediatriako Ospitalizazioa) lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Miguel Angel Vazquez Ronco jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki hau hartu da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pediatriako (Pediatriako Ospitalizazioa) atal sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan dioenari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Miguel Angel Vazquez Ronco jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pediatriako (Pediatriako Ospitalizazioa) atal sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen horrek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak tartean badira.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerraldea – Enkarterri - Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2018ko azaroaren 23a.
Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.