EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019009

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko azaroaren 22koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita nola jakinarazi behar zaizkion Ertzaintzari urruneko kontrolaren bidez gidatutako aireontzien (RPA) eragiketak, hiri, herri edo biztanleguneetako eraikin multzoen gainetik edo aire zabalean elkartutako pertsona taldeen gainetik ibiltzen direnean.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-01-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201900157
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/12/03an argitaratutako 2018/11/22ko AGINDUA akatsen zuzenketa [201805924]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira honako agindu honetan: Agindua, 2018ko azaroaren 22koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita nola jakinarazi behar zaizkion Ertzaintzari urruneko kontrolaren bidez gidatutako aireontzien (RPA) eragiketak, hiri, herri edo biztanleguneetako eraikin multzoen gainetik edo aire zabalean elkartutako pertsona taldeen gainetik ibiltzen direnean. Agindu hori 2018ko abenduaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (232. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Agindu horren 1. artikuluan, 2018/5924 (6/2) orrialdean,
honela dio:
«1. artikulua.– Ekainaren 27ko 552/2014 Errege Dekretuak (airearen eta xedapen operatibo orokorren Erregelamendua garatzen duena aireko nabigazio-zerbitzuetarako eta -prozeduretarako, eta Aireko Zirkulazioko Erregelamendua onartzeari buruzko urtarrilaren 18ko 57/2002 Errege Dekretua aldatzen duena) 21.3 artikuluan aipatzen dituen eragiketen aurretiazko jakinarazpena, eragiketa horiek osorik Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egitekoak direnean, agindu honen eranskinean dagoen ereduan eginda aurkeztuko da.»
Baina honela esan behar du:
«1. artikulua.– Abenduaren 15eko 1036/2017 Errege Dekretuak (urrundik gidatutako aireontzien erabilera zibila arautzen du, eta aldatu egiten ditu ekainaren 27ko 552/2014 Errege Dekretua –airearen eta xedapen operatibo orokorren erregelamendua garatzen duena aireko nabigazio-zerbitzuetarako eta -prozeduretarako– eta urtarrilaren 18ko 57/2002 Errege Dekretua –Aireko Zirkulazioko Erregelamendua onartzen duena–) 21.3 artikuluan aipatzen dituen eragiketen aurretiazko jakinarazpena, eragiketa horiek osorik Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egitekoak direnean, agindu honen eranskinean dagoen ereduan eginda aurkeztuko da.»