EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018008

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2018ko azaroaren 21eko Ebazpena, 48-TU-Q-2018-00055 erreklamazioa artxibatzekoa.

Xedapenaren data: 2018-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201900149
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Aztertu da interesdunak B The Travel Brand-Travelplan-en aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta, behin behar diren jarduerak egin ondoren, haren eskumen espezifikoa dela-eta Illes Balears erkidegoko Gobernuari bidali zaio.
Ebazpen honek ez du administrazioa-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko abenduaren 26a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.
ERANSKINA