EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018008

187/2018 DEKRETUA, abenduaren 26koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokalak kargugabetzeko eta izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201800187
Xedapenaren data: 2018-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201900136
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/12an argitaratutako 2015/05/05eko 201500059 DEKRETUA
  • Ikus 2016/10/18an argitaratutako 2016/10/11ko 201600146 DEKRETUA

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren atariko tituluaren II. kapituluan daude araututa interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia-erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aipatutako legegintzako errege-dekretuak behar diren neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.
Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiek honela diote:
«1.– Administrazio Kontseiluak honako kide hauek ditu:
(...)
b) Berezko kide bat; kide hori itsas kapitaina izango da.
c) Bokal-kopuru bat, 10 eta 13 artekoa. Kanariar eta Balear uharteetarako, ordea, 16 artekoa izango da. Autonomia-erkidegoei edo Ceuta eta Melilla hiriei dagokie kopuru hori ezartzea, baita bokalak izendatzea ere.
2.– Autonomia-erkidegoek edo Ceuta eta Melilla hiriek, c) letran aipatu diren bokalak izendatzerakoan, honako irizpide hauek errespetatuko dituzte:
a) Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkaritza bokal horietako hiruk eta itsas kapitainak izango dute. Bokaletako bat estatuaren abokatua izango da, eta beste bat, Estatuko Portuak Erakunde Publikokoa.
b) Autonomia Erkidegoa lehendakariak eta lau bokalek ordezkatuko dute.
c) Kanariar Uharteetan, kabildo bakoitzak ordezkari bat izango du, eta, Balear Uharteetan ere, kontseilu bakoitzak ordezkari bat izango du.
d) Portuaren zerbitzugunea euren mugartean duten udalek Kontseiluko gainontzeko kideen % 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalak bat baino gehiago badira, lehenik eta behin ordezkaritza honako hauei egokituko zaie: Portu Agintaritzak administratutako portuari/ei izena ematen dien haiei; eta gero gainontzekoei: zerbitzuguneak eragiten dion udalmugarte-azalerarekiko proportzioan.
e) Kontseiluko gainerako kideen ehuneko 66a, honako hauen ordezkaritzari egokituta izendatuko da: merkataritza-, industria-eta nabigazio-ganberei, enpresa- eta sindikatu-erakundeei, eta portuen arloan garrantzi handia duten sektore ekonomikoei.
Bokalen izendapena, nahitaez, Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duten administrazio publikoek, erakundeek eta organismoek proposatuta egingo da. Estatutuko Administrazio Orokorraren kasuan, Estatuko Portuak Erakunde Publikoko lehendakariak egingo du proposamena.
Administrazio Kontseiluko bokalen izendapenek, lehen paragrafoko c) letran aipatzen direnek, lau urteko indarraldia izango dute. Izendapena berritu ahal izango da, alde batera utzi gabe hurrengo lerroaldean ezarritakoa.
Kontseiluko bokalak kargutik kentzeko erabakia autonomia-erkidegoko organo eskudunak hartuko du, bokal horiek ordezkatzen dituzten antolakundeek, organismoek eta erakundeek hala proposatuta.
Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialak proposatuta, Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokal-kargutik kentzea:
Pedro Esnaola Latasa jauna.
Endika Sánchez Aguirre jauna.
2. artikulua.– Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofiziala ordezkatuz jardungo dutenak, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokalak izendatzea:
Javier Zubia Guruceta jauna.
Beñat Odriozola Iraeta jauna.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek ondorioak izango ditu Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko lehendakariari kargugabetutako eta izendatutako bokalen berri ematen zaion egunetik aurrera; dekretua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.