EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2018008

198/2018 DEKRETUA, abenduaren 26koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201800198
Xedapenaren data: 2018-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201900126
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuaren bidez, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dira. Dekretu horren eranskinaren 12.3 artikuluak hau xedatzen du: Nazioartekotze Zuzendaritzaren titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, dekretu bidez, industria-politikaren eta enpresa-lehiakortasunaren esparruan eskumena duen sailburuaren proposamenez.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María Ainhoa Ondarzabal Izaguirre andrea izendatzea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendari.
2. artikulua.– Dekretu honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.