EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018005

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 18koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, onuradunen zerrenda jakinarazten da, merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa arautu eta horretarako deialdia egiten duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduan ezarri ziren laguntzei dagokienez.

Xedapenaren data: 2018-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201900086
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/12an argitaratutako 2018/07/03ko AGINDUA [201803613]

Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, adjudikaziodunei ebazpenen berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren 12. artikuluak 4. puntuan ezartzen denaren arabera, honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Onuradunen zerrenda argitaratzea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa arautu eta horretarako deialdia egiten du–. Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira onuradunak, eta jakinarazpena bidali zitzaien interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.
Merkataritzako zuzendaria,
JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.
ERANSKINA