EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-01-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018001

21/2018 DEKRETUA, abenduaren 19koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201800021
Xedapenaren data: 2018-12-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201900006
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/05/27an argitaratutako 2014/04/25eko 201400015 DEKRETUA
  • Ikus 2016/01/05ean argitaratutako 2015/12/21eko 201500032 DEKRETUA

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko ditu Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak. Batzorde hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren barruko organo aholku-emailea da, eta aholkuak eman eta proposamenak egingo ditu zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren euskal sistemari buruz.
Artikulu horretan ezarritakoaren arabera, bestalde, zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren alorrean sona handia duten hamar lagunek gehienez ere osatuko dute Aholkularitza Batzorde Zientifikoa. Pertsona horiek lau urtez izango dira Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide. Epe hori amaitzean, beste agintaldi baterako izenda daitezke.
Lehendakariaren apirilaren 25eko 15/2014 Dekretuaren bidez, Aholkularitza Batzorde Zientifikoa osatzen duten kideak izendatu ziren; eta Lehendakariaren abenduaren 21eko 32/2015 Dekretuaren bidez, kide bat aldatu zen, agintaldia amaitu arte.
Izendapena egin zenetik lau urte igaro direnez, bidezkoa da horiek aldatzea.
Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluan izendatutako kideak kargutik kentzea eta eskerrak ematea eskainitako lankidetzarengatik eta egindako ekarpenengatik. Hauek izan dira orain arteko kideak:
Ana González-Pinto Arrillaga andrea.
Ginés Morata Pérez jauna.
María Jesús Esteban Galarza andrea.
Javier Echeverría Ezponda jauna.
Maribel Arriortua Marcaida andrea.
Jorge Posada Velázquez jauna.
Agustín J. Sáenz Fernández jauna.
Alfonso Urzainki Glaria jauna.
Miguel Ángel Carrera Astigarraga jauna.
Itziar Urrutia San Antón andrea.
Bigarren artikulua.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:
Maribel Arriortua Markaida andrea.
Inmaculada Estévez Ovejas andrea.
Iñaki Garmendia Urkizu jauna.
Nuria Gisbert Trejo andrea.
Victor Gómez Pin jauna.
Rufino J. Hernández Minguillón jauna.
María del Carmen Mijangos Ugarte andrea.
Oihana Otaegui Madurga andrea.
Agustín J. Sáenz Fernández jauna.
Izaskun Zeberio Etxetxipia andrea.
Hirugarren artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 19an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.