EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018250

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen 2019-2021eko deialdia argitaratzeko dena.

Gaiak: LAGUNTZAK
Xedapenaren data: 2018-12-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201806418
Maila: Ebazpena
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko abenduaren 26ko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko 2019-2021erako laguntzen deialdia onetsi du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzan. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) letran xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Horiek horrela, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, enplegurako orientazio-ekintzak egin eta orientazio-zerbitzuak emateko 2019-2021 laguntzen deialdia argitaratzea, erakunde horren Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an egin zuen batzarrean onartua, eta ebazpen honen eranskinean jasota dagoena.
Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.
Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 26a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREKIN LANKIDETZAN ENPLEGURAKO ORIENTAZIO-EKINTZAK ETA -ZERBITZUAK GARATZEKO 2019-2021 DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA
Enplegu-zerbitzuen erabiltzaileei arreta espezializatua eta banakakoa ematea da Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren ekintzaren funtsezko zutabea. Banakako arreta hori da bermerik onena, langabezian daudenen lan-aukerak hobetzeko eta lana dutenen enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna lortzeko. Gizarteak enplegurako orientazio-zerbitzuak eskatzen ditu, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zerbitzu horiek ematera behartuta dago.
Urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (aurrerantzean, 3/2015 LED), Enpleguaren Legeko testu bategina onartzen duenaren, 28. artikuluak 1. puntuan zehazten duenaren arabera, enplegu-zerbitzu publikoetan sartzeko, langabeek izena eman beharko dute, eta, hasierako elkarrizketa batean, datuak eman. Elkarrizketa horretan, laneratzeko zer zerbitzu behar dituen aztertuko da. Horren arabera, eta pertsona langabeen laguntzarekin, enplegu-ibilbide indibidualizatu eta pertsonalizatu bati ekin behar ote zaion erabakiko da, langabeen profil profesionala, lanbide-gaitasunak, beharrak, itxaropenak eta lan-merkatuaren egoera kontuan hartuta.
3/2015 LEDaren 29. artikuluak jasotzen duenez, enplegu-zerbitzu publikoak enplegu-ibilbide indibidual eta pertsonalizatuak egiteko, haien jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta, behar izanez gero, berriro zehazteko arduradunak izango dira. Dagokionean, enplegua eskatzen duten pertsonak erakunde laguntzaileetara bideratuko dituzte, egin beharreko ekintzak egin ditzaten. Edonola ere, enplegu-zerbitzu publikoei dagozkien jarduketak eta itundu daitezkeenak zehaztuko dira.
3/2015 LEDaren 36. artikuluaren 3. puntuan ezartzen denaren arabera, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuko dituzte enplegu-politika aktiboetarako baliabide ekonomikoak, eta, beraz, beharrezkotzat jotzen dituzten zerbitzu eta programak garatu ahal izango dituzte. Zerbitzu eta programa horiek enplegu-politikako urteko planetan sartuko dira, eta 10.4 artikuluan ezarritako ardatzetan txertatuko.
Zerbitzu eta programa horiek kudeatzeko, honako hauek erabil daitezke: diru-laguntza publikoak, administrazio-kontratazioa, hitzarmenak, zuzeneko kudeaketa edo zuzenbidez egokia de beste edozein forma juridiko.
Halaber, 3/2015 LEDaren 38. artikuluak ezartzen du enplegu-politika aktiboetako zerbitzu eta programek 10.4 artikuluan jasotako ardatzei emango dietela estaldura, eta autonomia-erkidegoek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak diseinatu eta gauzatuko dituztela, beren eskumenen esparruan. Adibidez, 1. ardatza honako hau da: Orientazioa. Ardatz horretan, jarduketa hauek sartzen dira: informazio profesionala, motibazioa, aholkularitza, profil profesionalaren eta gaitasunen diagnostikoa eta zehaztapena, banakako ikasketa-ibilbidearen diseinua eta kudeaketa, enplegu-bilaketa, lan-bitartekaritza eta, azken batean, pertsona onuradunei gizarteratzen laguntzeko jarduketak.
Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komuna onartzen duen urtarrilaren 16ko 7/2015 Errege Dekretuak 8.1 artikuluan azaltzen du zer den orientazio profesionalerako zerbitzua: zerbitzu profesional bat da, informazioa ematea, banakako egoeren diagnostikoa egitea, aholkularitza eskaintzea, motibatzea eta hainbat lan-trantsizio mota bizi dituzten pertsonak laguntzea xede dituena. Gainera, erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetu, beren ibilbide profesionala sustatu eta beren kontratazioa ahalbidetu edo auto-enplegurantz bideratu nahi ditu. Era berean, zehazten du premien diagnostikotik abiatuta, orientazioak zorroko beste zerbitzu espezializatu batzuk ematea ahalbidetu dezakeela.
Halaber, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legean honako hau hartzen da bizialdi osoko orientaziotzat: prozesu jarraitu bat, herritarrari akonpainamendua emateko, bere bizitzako edozein unetan, bere gaitasunak eta interesak zehazten, hezkuntza, ikaskuntza eta enpleguari buruz erabakiak hartzen, eta ikaskuntzako, txertaketa profesional edo sozialeko, edo interes pertsonaleko proiektu bat definitzen, planifikatzen eta kudeatzen. Lege hori. III. Kapituluan, bizialdi osoko orientazio-sistema bateratua, Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio- eta orientazio-zerbitzuak barne hartzen dituena, zer den azaltzen da.
Urriaren 10eko 1/2013 Legearen 40. artikuluko 1. puntuan, bizialdi osoko orientazio-sistema bateratua deskribatzen da: prozesu jarraitu bat, herritarrari akonpainamendua emateko, beren bizitzako edozein unetan, beren gaitasunak eta interesak zehazten, hezkuntza, ikaskuntza eta enpleguari buruz erabakiak hartzen, eta ikaskuntzako, txertaketa profesional edo sozialeko, edo interes pertsonaleko proiektu bat definitzen, planifikatzen eta kudeatzen.
1/2013 Legearen 40. artikuluko bigarren puntuak azaltzen duenez, bizialdi osoko orientazio-sistema bateratua osatuko dute: herritarrak hezkuntza-testuinguruan eta testuinguru profesional, pertsonal eta sozialean informatzea eta aholkatzea eta, hala badagokio, akonpainamendua ematea helburutzat duten eragile, tresna eta ekintza guztiek.
Azkenik, 40. artikuluko 3. puntuaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio- eta orientazio-zerbitzuek osatuko dute orientazio-sistema bateratua, hezkuntza-sistemako orientazio-zerbitzuekin, eta bizialdi osorako ikaskuntzaren inguruan lanean dabiltzan gizarte-eragileen eta erakundeen informazio- eta orientazio-zerbitzuekin batera.
Lanbide-orientazioko ekintzak batik bat kolektibo lehenetsi batzuentzat egongo dira bideratuak. Enpleguaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluan, esaten da pertsona batzuek lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztela, batik bat gazteek, eta arreta berezia ematen zaie prestakuntzarik ez dutenei, emakumeei, epe luzeko langabeei, 45 urtetik gorako pertsonei, familia-erantzukizunak dituzten pertsonei, desgaitasunen bat duten pertsonei eta gizarte-bazterkeria egoeran daudenei eta etorkinei, atzerritarrei buruzko legeari dagokionez, eta beste pertsona batzuei, Enplegu Sistema Nazionalaren esparruan.
Horretaz gainera, urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren artikulu horretako 2. apartatuak dioenez, kolektibo horien inguruabar bereziak aintzat harturik, enplegu-zerbitzu publikoek banakako eta pertsonalizatutako enplegu-ibilbideak diseinatzea bermatuko dute, neurri eta politika guztiak konbinatzen dituztenak, behar bezala egokituak eta doituak bertako pertsonen lanbide-profilari eta beren premia bereziei. Beharra dagoenean, enplegu-zerbitzu publikoek balioetsi egingo dute gizarte-zerbitzuekin koordinatu beharrik ba ote dagoen, pertsona horiei arreta hobea emateko.
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen xedea da Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eratzea, eta sistema horren kudeaketan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak parte hartzen du, beste administrazio batzuekin lankidetzan. Lege horren 3. artikuluak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren oinarrizko printzipioak ezartzen ditu, eta horien artean daude gizarte-arloko politikak aktibatzea eta enplegua errentagarri egitea, bai eta prestakuntza-, orientazio- eta laneko bitartekaritza-neurriak ere, formula jakin batzuk ezarriz lan-merkatuan sartzea aukera erakargarriagoa eta errentagarriagoa izan dadin diru-sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoak jasotze hutsa baino. Artikulu horrek ezartzen dituen printzipioen artean, halaber, arreta pertsonalizatua dago, pertsonen premiei egokitua eta haien egoeraren diagnosi integralean oinarritua.
Deialdi honek bere gain hartzen ditu 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren (www.euskadi.eus) F-3 Norabidean proposatutako orientazioak. Gidalerro horren helburua da lan-munduan sartzen laguntzeko zerbitzu pertsonalizatua aurrerantzean enplegu-politika aktiboen ardatza izatea, jarduketa-lerro hauen bidez:
– Laguntza pertsonalizatuak eta orientazioak eginkizun zentrala hartzea enplegu-politika aktiboen barruan.
– Orientazioaren espezializazioan aurrera egitea, pertsona eta kolektibo bakoitzaren errealitatearen eta beharren arabera pertsonalizatuz.
– Orientazioko eredu propioa diseinatzea eta martxan jartzea. Eredu hori honako elementu hauetan oinarrituko da: zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzaileen erantzukizuna.
– Aliantza publiko-pribatu eta pribatu-publikoak ezartzea, orientazioko eta laguntza pertsonalizatuko ekintzak garatzeko.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ardura izango da lanik gabe edo okupatuta egonik Lanbiden lan-eskatzaile gisa edo enplegu aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emandako pertsona bakoitzaren banakako enplegu-ibilbide pertsonalizatua diseinatzea, lantzea eta gauzatzea, eta bertan joan daitezke enplegurako eta autoenplegurako orientazio- eta informazio- zerbitzuak, lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko zerbitzuak, eta enpresekin eta entitate nahiz erakunde publikoekin harremanetan jartzeko zerbitzuak, interesduna laneratzea errazteko, enplegurako gaitasunak hobetuz eta motibazioarekin erlazionatutako alderdiak alde batera utzi gabe.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatzaileen enplegagarritasuna balioesteko eta ibilbide pertsonalizatuak diseinatzeko lehentasuna izango du.
Ibilbide pertsonalizatuak ezarri ondoren gauzatuko ditu Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintza eta zerbitzu zehatzak, zuzenean edo erakunde laguntzaileen bitartez.
Ildo beretik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erabiltzaileen autonomia sustatu nahi du; horretarako, eskuragarri jarriko die Enplegu-Zentroko jarduera, non auto-kontsultarako tresnak aurkituko dituzten enplegu-bilaketa prozesuan.
Orientazio profesionalaren zerbitzuaren hartzaile potentzialen kopurua kontuan hartuta, premiazkoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuekin lan egingo duten erakundeen sare bat aukeratzeko finkatutako prozedurari eustea. Enplegu-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonentzat ezartzen diren ibilbide pertsonalizatuen ondoriozko orientazio-jarduketak eta -zerbitzuak ematen lagunduko dute sare horretako erakundeek, baita Enplegu-Zentroko jarduera ematen ere.
Diru-laguntza deialdia egiteko erabaki honen bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik kanpoko erakundeen laguntza behar duten orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak eta enplegu-zentroen jarduketak zehazten dira, eta haiek finantzatzeko deialdia egiten da.
Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzendutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko eta enplegu-zentroetako jarduera garatzeko erakunde laguntzaileek izan beharreko gutxieneko giza baliabideak eta materialen baldintzak ezartzen dira, jarduera horren kalitatea eta eraginkortasuna bermatze aldera.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hala proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak, 2018ko abenduaren 26ko batzarrean, orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen 2019-2021 deialdia onartu du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, baldintza hauekin:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Deialdiaren xedea.
1.– Deialdi honen xedea da orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak garatzeko laguntza ekonomikoak jasotzeko oinarri arautzaileak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan. 2019-2021 epealdian gauzatuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, diruz lagun daitezkeen hiru lerroren bitartez:
a) Orokorrean Lanbideko erabiltzaileei zuzendutako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak garatzeko laguntzak.
b) Desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak garatzeko laguntzak.
c) Enplegu-zentroen jarduerak garatzeko laguntzak.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa.
1.– Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 15.382.080 eurokoa da, eta, horietatik, 3.845.520 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio. 2020rako konpromiso-kredituan sartuko dira 7.691.040 euro, eta 2021erako konpromiso-kredituan, berriz, 3.845.520 euro. Horiek guztiak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren aurrekontuan aurreikusita daude.
2.– Aurreko zenbakian aurreikusitako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa aipatu diren diru-laguntza lerroen artean banatzekoa da, honela:
a) II. kapituluak arautzen dituen Lanbideko erabiltzaileei orokorrean zuzendutako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak garatzeko laguntzak finantzatzeko: 5.992.500 euro; horietatik, 1.498.125 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.996.250 euro 2020ko konpromiso-kredituari, eta 1.498.125 euro 2021eko konpromiso-kredituari.
b) III. kapituluak arautzen dituen desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzak egiteko eta orientazio-zerbitzuak emateko laguntzak finantzatzeko: 5.605.580 euro; horietatik, 1.401.395 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.802.790 euro 2020ko konpromiso-kredituari, eta 1.401.395 euro 2021eko konpromiso-kredituari.
c) IV. kapituluan araututako enplegu-zentroen jarduera garatzeko laguntzak finantzatzeko: 3.784.000 euro; horietatik, 946.000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 1.892.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari, eta 946.000 euro 2021eko konpromiso-kredituari.
3.– Aurreko apartatuko a) eta b) letretan aipatutako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantza daitezke, EAEko 2014-2020 EGF Programa Operatiboaren esparruan eta/edo Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako,deialdi honetan iragarritako diru-laguntzen ebazpenak emateko, kreditu egokiak eta behar bestekoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko aurrekontu orokorretan.
II. KAPITULUA
OROKORREAN LANBIDEKO ERABILTZAILEEI ZUZENDUTAKO ORIENTAZIO-EKINTZA ETA -ZERBITZU PROFESIONALAK GARATZEKO LAGUNTZAK
3. artikulua.– Kapitulu honen xedea.
Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen diru-laguntzen oinarri espezifiko arautzaileak, orokorrean Lanbideko erabiltzaileei zuzendutako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak garatzeko 2019-2021 epealdiko ekitaldietan gauzatzekoak.
4. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak: enplegurako orientazioa emateko ekintza eta zerbitzu profesionalak.
1.– Lanbidek ezarritako banakako nahiz taldeko orientazio-ekintza eta -zerbitzu presentzialek jaso ditzakete kapitulu honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Zerbitzuak I. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baitira lurralde-eremuak edo, dagokionean, azpieremuak zein diren eta zenbat orientazio-ordu eman behar diren.
2.– Jarraian datozen jarduerek jasotzen dituzte diruz lagun daitezkeen orientazio-ekintza eta zerbitzuek:
a) Lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko informazioa ematea eta zorroko zerbitzu komunen eta osagarrien eskaintzari buruzko informazioa eskaintzea.
Lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko datuak eta inguruabarrak jakinaraztea, erabiltzaileen enplegu-aukerak areagotzeko baliagarri izan daitezkeen neurrian. Orientazioa banaka edo taldean egin ahal izango da, betiere aurrez aurre.
b) Banakako diagnostikoa eta eskatzailearen profila egitea.
Pertsona erabiltzaileari emango zaion arreta espezifikoari egiten dio erreferentzia, barne hartuta lan-eskaria jasotzea, berrikustea, eta, hala badagokio, eguneratzea, horrela haren trebetasunak, gaitasunak, prestakuntza eta eskarmentua, interesak, familia-egoera eta balizko aukera-profesionalak identifikatzeko. Horrez gainera, orientazio-jarduerarako berariaz ezartzen den protokoloan adierazgarritzat jotzen diren gainerako ezaugarriak jaso dira. Erabiltzailearen profila osatu eta haren enplegagarritasuna baloratzeko erabiliko da informazio hori.
c) Enplegua lortzeko ibilbide pertsonalizatua egitea.
Erabiltzailearen profilari, beharrizanei eta aurreikuspenei erreparatu ondoren, erabiltzaile horrek enplegua eskura dezan egokien irizten den ibilbidea sortzean datza, eta hari modu ziur batean jakinaraziko zaio. Ibilbide hori sortzeko, irizpide teknikoak eta estatistikoak erabiliko dira, eta, horretaz gainera, ekintza nagusi batzuk, haiek egiteko egutegia eta haiek egiaztatu eta jarraitzeko elementuak zehaztuko dira. Ibilbide hori egiteko, beharrezkoa izango da erabiltzaileak izena ematea eta enplegu-zerbitzu publikoarekin enplegu-akordio pertsonal bat sinatzea.
d) Laguntza pertsonalizatua ibilbidea egitea eta jarduera-konpromisoak betetzea.
Tutore edo orientatzaile batek banaka eta modu pertsonalizatuan egingo du erabiltzailearen ibilbidearen jarraipena, eta haren egitekoak izango dira, era berean, ibilbidea berrikusi eta eguneratzea, betebeharrak, helmugak eta etapak finkatzea eta haiek betetzen direla ikuskatzea. Era berean, erabiltzaileak hartutako jarduera-konpromisoaren jarraipena egingo, baldin eta haiek prestazioen hartzaile baldin badira. Horrez gainera, erabiltzailea suspertzeko eta haren enplegagarritasuna hobetzeko aholkularitza, informazio eta laguntza emango du.
e) Informazio, aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria curriculuma osatu eta hartan lanbide-profilari dagozkion lanbide-gaitasunak adierazteko.
Erabiltzaileei emango zaien informazio eta aholkularitza banakakoa edo taldekoa izango da, haien gaitasunak eta lanbide-profilak identifikatzeko. Horrez gainera, laguntza-tresnak eta -teknikak jarriko dira haien eskura, curriculum pertsonalizatuak egin ditzaten.
f) Aholkularitza ematea eta enplegua aktiboki bilatzeko teknikak erabiltzea.
Atal honetan, informazioa emango da eta besteren konturako enplegua bilatzeko eskuragarri dauden bitartekoen, tekniken eta tresnen oinarrizko erabilera erakutsiko da. Azken horietan sartuko dira, besteak beste, bitarteko telematikoak eta sare sozialak erabiltzeko aholkularitza. Erabiltzailearen ezaugarriei erreparatuta, autoenpleguaren eta ekintzailetzaren alorreko aholkularitza-zerbitzura bideratuko dira haiek.
g) Lanbide-aukerak identifikatzeko informazioa eta aholkularitza.
Erabiltzaileei informazioa ematean eta haiei dituzten enplegu-aukeren azterketa arrazoitua egitean datza zerbitzu-atal hau. Horrez gainera, erabiltzaileen profilari erreparatuta edo profil horren hasierako bilaketa-parametroak modu adostuan aldatu ondoren, eskura dituzten enplegu-politika aktiboen berri emango zaie erabiltzaileei, enpresa, erakunde eta entitate publiko eta pribatuekiko harremanak erraztuz.
h) Enpresek kontratatzeko eta laneratzeko tresna eta laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza.
Enpresek langileak kontratatzeko eta haiek laneratzeko dituzten tresnei buruzko informazioa emateko laguntza kualifikatua izango da.
3.– II. kapitulu honetako diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak hilabeteko epean hasiko dira, deialdi honen ebazpena jakinarazteko dataren hurrengo egunetik hasita, 25.3.4 artikuluan aurreikusitako terminoetan. Gainera, ekintza eta zerbitzu horiek 24 hilabetean gauzatu beharko dira, deialdi honen ebazpena jakinarazteko dataren hurrengo egunetik hasita.
Ekintzaren hasiera baliozkoa dela kontsideratuko da soil-soilik onartutako kokaleku guztietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako aplikazio informatikorako sarbidea baldin badago.
Era berean, lehen 12 hilabeteak iraganda, erakundeek diruz lagundutako ekintzaren guztirakoaren gutxienez % 40 izan beharko dute gauzatuta. Dena den, ezin izango dira konputatu edo diruz lagundu epealdi horretan erakunde bakoitzari eremu eta azpieremu bakoitzeko esleitutako guztirako ordu kopuruaren % 55 gainditzen dutenak.
4.– www.lanbide.eus webgunearen bitartez zabaldu ahal izango dira enplegua bilatzeko tresnei buruzko taldeko ekintzak, baita lan-merkaturatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin erlazionatutako beste gai espezifiko batzuei buruzkoak ere, esaterako, emakumeen eta gizonen aukeren berdintasuna enpleguan gaiarekin zerikusia dutenak.
5.– Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu diruz laguntzen diren orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira haiek hirugarrenen bitartez azpikontratatu.
6.– Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak lortzeko gauzatuko dituzte orientazio-ekintza eta -zerbitzuak, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako betetze-era eta -ehunekoei jarraituz.
Lan munduan txertatzea dela ulertuko da lan-kontratu bat sinatzea edo norberaren kontura jarduera bat hastea. Hasiera-data dagokion gizarte-segurantzako erregimeneko alta-eguna dela kontsideratuko da.
7.– Erakunde onuradunek ezin izango dituzte erabiltzaileak lehen aldiz inskribatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Ostera, diruz lagundutako ekintza egin ahal izateko, bajako administrazio-egoeran dauden pertsonei alta-egoera eman ahal izango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak betez.
5. artikulua.– Orientazio-ekintzen eta -zerbitzu profesionalen hartzaileak.
1.– Orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalen hartzaile izan ahalko dira Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.
2.– Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.
3.– Ez dira deialdi honetako II. kapituluaren arabera diruz lagundu daitezkeen orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalen hartzailetzat hartuko estatuko lan-merkaturako sarbiderik ez duten pertsonak.
4.– Arretari begira, entitate onuradunek lehentasuna emango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enpleguko lurralde-bulegoetatik bidalitako pertsonei.
6. artikulua.– Diru-laguntzen onuradun diren erakunde laguntzaileak.
1.– Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren entitate laguntzaile gisa, kapitulu honen xede diren orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da 24. artikuluan jasotako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak behar bezala gauzatzeko behar den esperientzia eta baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea, artikulu honetako 2. eta 3. lerrokadetan azaltzen den bezala.
2.– Erakundeek aldez aurretiko esperientzia izan beharko dute kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko, enplegurik gabeko pertsonei orientazio-ekintza zuzenak eta azpikontrataziorik gabeak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.
– Laneratzen laguntzeko akonpainamendu-prozesuak.
Jarduera horiek programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:
• Lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuko I. kapitulua. (EHAAn argitaratua, 2003ko abenduaren 31n)
• Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde kolaboratzaileek profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena (BOEn argitaratua, 1994ko martxoaren 24an).
• Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegu-orientaziorako eta autoenplegurako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena (BOEn argitaratua, 1998ko urtarrilaren 23an).
• TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu-arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena (BOEn argitaratua, 2003ko irailaren 27an).
• Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2011ko martxoaren 31ko erabakiaren bitartez onartua (EHAAn argitaratua, 2011ko apirilaren 27an).
• Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko erabakiaren bitartez onartua (2013ko martxoaren 27an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20an emandako ebazpenaren bitartez).
• Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23ko erabakiaren bitartez onartua (2014ko urriaren 24an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23an emandako ebazpenaren bitartez).
• Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22ko erabakiaren bitartez onartua (2015eko urriaren 23an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22an emandako ebazpenaren bitartez).
• Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bitartez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27an emandako ebazpenaren bitartez).
• Enplegu-orientaziorako eta/edo lan-munduan txertatzeko akonpainamendurako beste programa batzuk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lanbideratzeko Zerbitzuak kudeatuak.
• Enplegurako orientazio-jarduerak, baldin eta jarduera horiek 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (urriaren 23koa, Enpleguaren Legeko testu bategina onartzen duena) 1 ardatzaren 10.4.a) artikuluan adierazitako moduan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honetako 8. artikuluko 2.3 apartatuak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.
3.– Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:
3.1.– Eskaera aurkezten den unean lokal- eta ekipamendu-azpiegitura egokia izatea, diru-laguntzen xede diren jardun-eremu edo -azpieremuetan, enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak banaka edo taldeka diruz lagun daitekeen jardueraren hasieratik eta 4.3 artikuluan ezarritako baldintzetan eskaini ahal izateko, helbide edo toki jakin batean. Gutxienez, honako baliabide hauek izan behar dituzte:
a) Gainerako aretoetatik banatutako bulego bat, arreta pertsonalizatua emateko. Entitateak baino ezin izango du erabili bulego hori eta ezin izango da bertan bestelako jarduerarik egin. Bulegoak gutxienez 6 metro koadroko azalera izan behar du.
b) Gainerako aretoetatik banatutako gela bat, taldekako arreta emateko, gutxienez 10 lagunekin jarduteko modukoa. Gela hori ezin da partekatu orientazioko gainerako entitateekin, eta lanerako mahaiak, apalategiak eta altzari lagungarriak izan behar ditu. Gelak gutxienez 18 metro koadroko azalera izan behar du.
3.2.– Eskaera aurkezteko unean, lokala egokituta egon beharko da, irisgarritasuna sustatzeko arloko arauei jarraituz: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Honako alderdi hauek hartuko dituzte barne, gutxienez:
a) Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
b) Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
c) Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
3.3.– Aurretik aipatutako 3.1 eta 3.2 apartatuetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela ulertuko da Lanbidek enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak emateko onartu zituen lokalak, baldin eta 2017ko ekitaldiko honako diru-laguntza hauetakoren batean diru-laguntza eman baldin bazitzaien:
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean jardunda enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean jardunda desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonenei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintzak egin eta orientazio-zerbitzuak emateko diru-laguntzen deialdia.
Bi deialdi horiek hitzarmen bidez onartu zituen erakunde autonomo Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko batzarrean (2017ko uztailaren 31ko EHAAn argitaratu ziren 2017ko uztailaren 27ko zuzendari nagusiaren ebazpenen bitartez).
3.4.– Eskaera aurkeztean 6. artikuluko 3.1 eta 3.2 apartatuetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lokalak eta 3.3 apartatuak aipatzen dituen lokalak izango dira diru-laguntzak ematerakoan kontuan hartuko direnak. Lokala aldatzeko eskera prozedura behin betiko ebatzi ostean soilik aurkeztu ahal izango da, eta, gainera, deialdi honetako 28. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete behar dira.
3.5.– Jarduerei ekitean, honako hauek izan beharko dituzte:
a) Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
b) Tableta grafikoko periferiko bat, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU - 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.
c) Telefono-linea finkoa, lokal espezifiko bakoitzaren harremanetan jartzeko.
3.6.– Jarduerei ekitean, honako hauek izan beharko dituzte:
Esleitzen zaizkion lokal guztietan arreta emateko giza baliabide propioak izatea: teknikari gisa kontratatuta egon beharko dira, unibertsitateko ikasketak bukatuta izan beharko dituzte, urte batetik gorako esperientzia izan beharko dute, eta are ofimatika, internet eta lan-merkatuaren inguruko ezagutzak ere.
Era berean, erakunde esleipendunak zerbitzua EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dela bermatu beharko du.
7. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.
1.– II. kapitulu honetan araututako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak gauzatzeko diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik jarraian ezartzen diren mugak:
* Diruz lagun daitezkeen pertsona eta urteko orduen gehienezko denborak barne hartzen ditu II. kapitulu honek arautzen duen edozein gauzatze-erakunderengandik jaso ditzakeen orduak.
Taldeko ekintzak (34 euro orduko) gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira bakarrik lagundu ahal izango dira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik 4 pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.
Edozein kasutan, langileen gastu zuzenen % 140koa izango da diru-laguntzaren gehieneko kopurua.
Diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak izango dira langileekin egiten diren gastu zuzenak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 1.500 orduko.
2.– Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa lan-munduan txertatzeari dagozkion ehunekoen betetze-mailaren araberakoa izango da (Gizarte Segurantzan alta ematea). Deialdiko II. eranskinean daude ezarrita:
a) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko II. eranskinean adierazitakoaren berdina edo handiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen arabera justifikatutako zenbatekorik baxuenaren parekoa izango da (langileen gastu zuzenen % 140) eta % 100ekoa izango da, ekintzetan eta zerbitzuetan emandako orduei dagokien neurrian, hau da, 34 euro orduko.
b) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko II. eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez % 10eraino minorizatuko da, deialdiaren II. eranskinean adierazitako lanbideratze-emaitzari begira izan den desbideratzearen arabera. Minorizazio-ehuneko zehatza eragiketa honen emaitza izango da: 0,10 bider desbideratze-ehunekoa, formula honi jarraikiz:
M1= diru-laguntzaren murrizketaren %-a = desbideratzearen %-a X 0,10
3.– Gainera, jaso daitekeen zenbatekoa 4.3 artikuluko hirugarren zenbakian ezarritakoa betetzearen menpe egongo da: diru-laguntzak emateko behin betiko ebazpena eman eta hurrengo egunean kontatzen hasita, lehen hamabi hilabeteak igarota, diruz lagun daitezkeen ekintzen % 40 egon beharko da gauzatuta. Aipatutako gauzatze-ehuneko hori lortuko ez balitz, jaso daitekeen zenbatekoa murriztu egingo da % 40 eta gauzatutako ehunekoaren arteko ezberdintasunaren baliokide izango den ehunekoan.
Gainera, 4.3 artikuluko zenbaki berean adierazita dagoen bezalaxe, ezingo dira diruz lagundu epealdi horretan guztira esleitutako orduen % 55 gainditzen dutenak esleitutako eremu eta azpieremu bakoitzeko.
4.– Era berean, zenbateko hori jaso ahal izateko, lokal guztietan egin beharko dira gutxienez erakunde bakoitzak eremu edo azpieremu bakoitzeko egin beharreko orduen ehuneko jakin bat, zehazki, 9.2.c) artikuluan ezarritakoa, baldin eta ez badute puntuaziorik jaso artikulu horrek jasotako baldintzetan, eremu edo azpieremu berean lokal bat baino gehiago edukitzeagatik.
Aipatutako ehuneko hori lortuko ez balitz, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aipatutako ehuneko horren eta gauzatutako ehunekoaren arteko ezberdintasunaren baliokide izango den ehunekoan, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
Baldin eta kokaleku gehigarrietan ekintzarik egin ez bada, diru-laguntza osorik bueltatu beharko du.
5.– Behin artikulu honetako 2., 3. eta 4. apartatuetako minorazioak aplikatuta jasoko den zenbatekoa honako formula hau aplikatuz lortuko da:
Non:
AZ: Jaso beharreko azken zenbatekoa
N: diruz lagun daitezkeen orduen eta langileen gastu zuzenen % 140aren arteko minimoa.
M1: artikulu honetako 2. apartatuan deskribatutako minorazioa.
M2: artikulu honetako 3. apartatuan deskribatutako minorazioa.
M3: artikulu honetako 4. apartatuan deskribatutako minorazioa.
8. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– II. kapituluak aipatutako diruz lagun daitezkeen eskabideak egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Honako esteka honetatik sar daiteke bertara: https://euskadi.eus. Gainera, sarbide-esteka bat egongo da Lanbideren webgunean bertan.
Orientazio-zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen entitate bakoitzak eskabidean adierazi beharko ditu lurraldeko jardun-eremu edo -eremuak, eta zenbat 1250 orduko bloke egingo dituen eremu edo azpieremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu edo azpieremu bakoitzeko 1250 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela; gehiengoa, berriz, I. eranskinean eremuka eskainitako bloke-kopurua izango da.
2.– Eskaera horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
2.1.– Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa baimendu ez bada, betiere–, eta eskaera sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
2.2.– Memoria bat, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera orientazio-ekintza eta -zerbitzuetan egindako jarduera zehatz-mehatz biltzen duena. Hain zuzen ere, honako alderdi hauek deskribatu behar ditu zehazki: kolektibo onuradunak, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak (Gehienez, 10 orrialde).
2.3.– Hau aurkeztu behar da 6.2 artikuluko azken zenbakian aipatzen den esperientzia egiaztatzeko: dagokion enplegu-zerbitzu publikoak emandako ziurtagiria, xehetasunez eta berariaz azalduko duena zer ekintza egin diren eta zer kolektibo izan diren onuradun, edo jardueraren esleipen-ebazpenaren argitalpen ofiziala.
2.4.– Hobekuntzak eta/edo balio erantsiko elementuak jasoko dituen azalpen-memoria, metodologiari, ezarriko diren teknikei eta garatuko diren ekintzetarako eskuragarri egongo diren baliabideei buruz (Gehienez, 10 orrialde).
2.5.– Eskatutako diru-laguntzari dagokionez, 6. artikuluko 3. apartatuan xedatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa, gutxienez honako hauek jasotzen dituena:
a) Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen azalpen-txosten eguneratua. Derrigorrean atxiki behar dira 6. artikuluko 3.1 eta 3.2 ataletan jasotako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
b) Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Txostenak bat egin behar du, eskaera egiteko unean, lokalaren egoera eguneratuarekin, 6.3.2 artikuluko a), b) eta c) apartatuetan deskribatutako terminoetan:
– Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
– Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
– Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
6.3.3 artikuluan aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango aurreko a) eta b) apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 6.3.3 artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
c) Lokalerako telefono-linea finko eta espezifiko bat izateko konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena, jarduerari hasiera ematean.
d) Lokalerako banda-zabaleko internet-zerbitzua izateko konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena, jarduerari hasiera ematean.
3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengoan hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko urtarrilaren 18an amaituko da.
4.– Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Lanbidek bere webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko du zer eskaera ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu aurreko zenbakian adierazitako dokumentuak. Eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izango dute, webgunean eskaera horien berri ematen den egunetik hasita. Hori egin ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta, halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariazko ebazpena eman beharko du eta haren berri eman.
5.– Eskabidearen ondorengo izapideak Eusko Jaularitzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) egingo dira «Nire karpeta» ataletik. Egoitza horretan izango dira bide elektronikoa erabiltzeko jarraibideak.
9. artikulua.– Eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza esleitzeko irizpideak.
Horrela jokatuko da I. kapitulu honetan araututako baldintzak betetzen dituzten eskabideak ebaluatzeko eta orientazio-ekintzei eta -zerbitzuei dagozkien diru-laguntzak esleitzeko:
1.– Lurraldeko jardun-eremuan edo -azpieremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den kopuruaren berdina edo hori baino txikiagoa bada, eskatu dituen orientazioko ordu-blokeen araberako diru-laguntza emango zaio entitate bakoitzari.
2.– Lurraldeko jardun-eremuan edo -azpieremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, eskabideak baloratu egingo dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:
a) 2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek 2012-2018 aldian zehar froga dezaketen ibilbide-urte bakoitzeko (gehienez 10 puntu emango dira), pertsona langabeei enplegurako orientazio-ekintza zuzenak eta azpikontrataziorik gabeak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.
– Laneratzean laguntzeko prozesuak.
Jarduera horiek deialdi honetako 6.2 artikuluan deskribatutako programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute.
b) III. eranskinak adierazitako moduan, jardun-eremuaren edo -azpieremuaren barruan, gehienez 10 puntu emango dira zerbitzua emateko instalazioak jartzeko aukeratutako udalerriarengatik. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, jardun-eremu horretan punturik gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.
c) Diruz lagun daitezkeen jarduketak gauzatuko diren jardun-eremu edo -azpieremu berean lokal bat baino gehiago izateagatik 4 puntu emango dira, betiere 6. artikuluko 3.1 eta 3.2 apartatuetako baldintzak betetzen badira, edo, hala badagokio, 3.3 apartatuetan zehaztutako baldintzak betetzen badira.
– Gutxienez erakunde horrek jardun-eremu edo -azpieremu horretan egin dituen orduen guztirakoaren % 25, bi lokal dituenean.
– Gutxienez erakunde horrek jardun-eremu edo -azpieremu horretan egin dituen orduen guztirakoaren % 15, bi lokal dituenean baino gehiago dituenean.
d) 1 puntu emango da baldin eta esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena; horien artean, Interneterako sarbidea eta wifi konexioa dituen ordenagailu bat, gutxienez. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, b) idatz-zatian puntu gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.
3.– Eskabideak aurreko atalaren arabera baloratu ondoren, diru-laguntza banatzeko eta esleitzeko honako prozedura hau erabiliko da:
a) Entitate eskatzaile bakoitzari eman zaion puntuazioari dagokion ehunekoa kalkulatuko da, jardun-eremu edo -azpieremu berean parte hartzen duten entitate guztiek lortutako guztizko puntuazioaren arabera.
b) Jardun-eremu edo -azpieremu bakoitzean banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopuruari aplikatuko zaio lortutako ehunekoa, zenbaki oso hurbilenaren arabera biribilduta. Entitate eskatzaile bakoitzari egokitu zaion bloke-kopurua esleituko zaio handienetik txikienerako hurrenkeran lortutako puntuazioaren arabera.
c) Behin aurreko banaketa egin ondoren, esleitu gabeko blokerik geratzen bada eremuren edo azpieremuren batean, banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopurutzat hartuko dira bloke horiek, eta ordena honen arabera esleituko:
– Lehenik, b) atalaren arabera eremu edo azpieremu berean blokeren bat esleitu zaien entitateen artean, baldin eta eskaturiko bloke-kopuru guztiak eskuratu ez badituzte. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) ataletan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.
– Bigarrenik, orientazioko ordu-blokerik esleitu ez zaien entitateen artean. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) ataletan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.
d) Ordu-blokeen esleipenean berdinketarik badago guztizko puntuazioetan, lehentasun-hurrenkera honetan egingo da esleipena:
– Lehentasuna izango dute ordu-bloke gutxien esleitu zaizkien entitateek. Banaketa hori egiteko, aurreko banaketetan erabilitako prozedura bera erabiliko da.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.a) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.b) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.c) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.d) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
– Puntu-berdinketak bere horretan badirau, lehentasuna izango dute, honako ordena honetan, udalaz gaindiko administrazio publikoek, toki-administrazioek, araututako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuek, irabazi asmorik gabeko erakundeek, enplegu-agentziek eta gainerako erakundeek.
– Puntu-berdinketak bere horretan badirau, eskaeraren sarrera-erregistroa lehenago duten erakundeek izango dute lehentasuna.
e) Baldin eta eremuren batean ordu-blokerik sobera bada ordu-blokeak aurreko ataletan adierazitakoaren arabera esleitu ondoren, bloke horiei dagozkien orduak zati berdinetan banatuko dira eremu edo azpieremu horretan gutxienez bloke bat esleituta daukaten entitateen artean; baldin eta ez badute lortu eskaturiko guztizko bloke-kopurua, edo eskabidean onartu badute orientazio-ordu gehiago egitea aurreko atalean aurreikusitakoa gertatzen den kasurako.
III. KAPITULUA
DESABANTAILA-EGOERAN DAUDEN KOLEKTIBOETAKO PERTSONENTZAKO ENPLEGURAKO ORIENTAZIO-EKINTZAK EGITEKO ETA ORIENTAZIO-ZERBITZUAK EMATEKO LAGUNTZEN DEIALDIA
10. artikulua.– Kapitulu honen xedea.
Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen diru-laguntzen oinarri espezifiko arautzaileak, desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak emateko 2019-2021 epealdiko ekitaldietan gauzatzekoak.
11. artikulua.– Desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak garatzeko diruz lagun daitezkeen jarduketak.
1.– Aurrez aurreko banakako nahiz taldeko orientazio-ekintzek eta -zerbitzuek jaso ditzakete deialdi honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Laguntzak IV. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baita zenbat orientazio-ordu eman behar diren kolektibo eta lurralde historiko bakoitzeko.
2.– Kapitulu honen babesean diruz lagun daitezkeen orientazio-ekintza eta -zerbitzuek barne hartuko dituzte 4.2 artikuluan deskribatutako ekintzak.
3.– III. kapitulu honetako diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak hasteko epea hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, 25.3.4 artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Egiteko epea, berriz, 24 hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Ekintzaren hasiera baliozkoa dela kontsideratuko da soil-soilik onartutako kokaleku guztietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako aplikazio informatikorako sarbidea baldin badago.
Era berean, lehen 12 hilabeteak iraganda, erakundeek diruz lagundutako ekintzaren guztirakoaren gutxienez % 40 izan beharko dute gauzatuta. Dena den, ezin izango dira konputatu edo diruz lagundu epealdi horretan erakunde bakoitzari eremu eta azpieremu bakoitzeko esleitutako guztirako ordu kopuruaren % 55 gainditzen dutenak.
4.– Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu III. kapitulu honen babesean diruz laguntzen diren orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira horiek hirugarrenen bitartez azpikontratatu.
5.– Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak (lan-kontratua izatea edo autonomo-jarduera bati ekitea) lortzeko gauzatuko dituzte orientazio-ekintza eta -zerbitzuak, deialdi honetako V. eranskinean ezarritako betetze-era eta -ehunekoei jarraituz.
Lan munduan txertatzea dela ulertuko da lan-kontratu bat sinatzea edo norberaren kontura jarduera bat hastea. Hasiera-data dagokion gizarte-segurantzako erregimeneko alta-eguna dela kontsideratuko da.
6.– Erakunde onuradunek ezin izango dituzte erabiltzaileak lehen aldiz inskribatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Ostera, diruz lagundutako ekintza egin ahal izateko, bajako administrazio-egoeran dauden pertsonei alta-egoera eman ahal izango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak betez.
12. artikulua.– Orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalen hartzaileak.
1.– Honako pertsona hauek izan daitezke III. kapituluko enplegurako orientazio-ekintzen eta -zerbitzuen hartzaileak:
– Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.
– Estatuko merkaturako irisgarritasunik ez duten baina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratuta daudenak.
Horiek guztiek jarraian datozen baldintzetako bat bete beharko dute, gutxienez:
a) Espetxeratutako pertsona izatea, baina haren egoera penalak aukera ematea erakunde laguntzaileren baten orientazio-zerbitzura joateko. Edo zerbitzua abiarazi baino 18 hilabete lehenago espetxeratze-egoeran egondako pertsona izatea.
b) Ijito-komunitatekoa izatea.
c) Gutxienez % 33ko ezintasun-maila aitortua izatea.
d) Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak. Desabantaila-egoeratzat hartuko da:
– Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baldin eta azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak 5. artikuluko b) letratik h) letrara bitartean adierazitako kolektiboren bateko kide badira (182/2008 Dekretua, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen duena).
– Lanbideren iritziz kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak, honako arrazoi hauetako bat tarteko: egoera soziolaborala, langabezian emandako denbora, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradun izatea eta/edo enplegagarritasun urrikoa.
– Lanbideren zerbitzuen eskatzaileak, laneko merkatu nazionalean sartzeko aukerarik ez dutenak eta laneratzeko eta lanaren aurreko laguntza jasotzeko egokiak izan daitezkeenak.
– Bestelako pertsonak, baldin eta gizarte-bazterketako egoeran edo baztertuta gertatzeko arriskuan daudela behar bezala egiaztatuta badago.
2.– Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.
3.– Erakunde onuradunek erabateko arreta-lehentasuna emango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren tokiko enplegu-bulegoek edo zerbitzu zentralek bideratzen dizkieten pertsonei.
13. artikulua.– Diru-laguntzen onuradun diren erakunde laguntzaileak.
1.– Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako III. kapitulu honen xede diren orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren diru-laguntzen onuradun izan daitezke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, betiere 24. artikuluan ezarritako baldintza orokorrez gain, haien sozietate- edo fundazio-xedeen artean jarduera hauetako bat egitea sartzen bada:
a) Espetxeratuak edo espetxeratu ohiak –12.1 artikuluaren a) apartatuan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 3. eta 4. zenbakietan ezarritakoaren arabera.
b) Ijitoak –12.1 artikuluaren b) apartatuan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 3. eta 4. zenbakietan ezarritakoaren arabera.
c) Desgaitasuna duten pertsonak –12.1.c) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 4. zenbakian ezarritakoaren arabera.
d) Gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan izateko arriskuan edo gizarte- edo lan-arloko desabantaila-egoeran dauden pertsonak –12.1.d) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honen 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera.
2.– Halaber, orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak gauzatu eta III. kapitulu honek arautzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute artikulu honen 1. paragrafoan adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarteek eta taldeek, nortasun juridikorik duten ala ez kontuan hartu gabe, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Elkarte eta talde horietako kideek beren, gain hartzen badute horien izenean egingo dituztela diruz laguntzekoak izango diren jarduerak, eskaeran adierazi beharko dute hori egiteko asmoa dutela eta onuradun-izaera izango dute.
b) Elkarte edo taldeei elkartutako kideek, beren gain hartzen badute jarduera guztiak elkarte edo talde horien izenean egiteko konpromisoa, artikulu honen 4. paragrafoan ezarritakoari jarraituz behar adinako esperientzia eta bitarteko materialak nahiz giza baliabideak izan behar dituzte enplegurako orientazio-ekintzak egin eta orientazio-zerbitzuak emateko. Horretaz gainera, deialdi honek onuradun-izaera edukitzeko agintzen dituen gainerako eskakizunak bete behar dituzte.
Halaber, 12.1.a) artikuluan definitzen den espetxeratuen edo espetxeratu ohien kolektiboa eta 12.1.b) artikuluan definitzen den ijito-komunitateen kolektiboa artatzeko, elkarte eta taldeei elkartutako kide guztiek artikulu honen 3. paragrafoan ezarritako aurretiko esperientziaren eskakizuna bete beharko dute.
c) Aurreko lerrokadetan arautzen dena betetzekoa izango da, eta, horretaz gainera, erakunde-taldeak nortasun juridikorik ez badu, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da taldearentzat. Pertsona horrek eskumen askietsiak izan behar ditu taldeari, onuradun den aldetik, dagozkion betebeharrak betetzeko.
d) Taldeko kideek diruz lagundutako orientazio-jarduerak betetzeko eginkizunarekiko duten konpromisoa adierazi behar da taldea eratzeko formalizatzen den agirian, baita diru-laguntza banatzeko modua ere. Banaketa hori 14. artikuluan arautzen den moduan egin behar da, kideetako bakoitzak diruz lagundutako jarduera egitean betetzen duen proportzioaren arabera. Halaber, agiri horretan, elkarteari dagokion diru-laguntza osoaren zenbatekoaren transferentzia ekonomikoa zehazki zer erakundek jaso eta elkarteko kideen artean banatuko duen adierazi beharko da. Alde horretatik, diru-laguntzaren xede den taldearen jarduerak egiteko konpromisoa hartzen duen kide bakoitzak gutxienez diruz lagundutako jarduera osoaren % 10 egiteko konpromisoa hartu beharko du.
3.– Deialdiaren 12.1.a) eta b) apartatuetan adierazten diren kolektiboei arreta emateko, erakundeek berariaz izan behar dute aurretiko esperientzia diru-laguntza eskatzen den kolektiboari orientazio profesionala emateko arloan eta lankidetzan jardunda enplegu-zerbitzu publikoekin edo estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin. Esperientzia hori egiaztatzeko, berariazko ziurtagiriak eman behar dituzte zerbitzu edo administrazio horiek, eta ziurtagirietan adierazi behar da erakundeak haiekin lan egin duela kolektibo horientzat berariaz zuzendutako orientazio-ekintzak egiten (ekintzak zer epe edo epetan egin diren zehaztuko dute ziurtagiriek); edo, bestela, argitaratua izan den ebazpen bat aurkeztu beharko dute, diruz laguntzekoa den jarduera hori egiteko aukeratuak izan direla dioena.
4.– Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:
4.1.– Eskaera aurkezten den unean, lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea, banaka edo taldean egin eta emateko orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak, eskatu den diru-laguntzari dagokion eremuko lurralde osoan edo lurralde historikoetan. Baldintza hau betetzeko, kolektibo eta lurralde historiko bakoitzerako III. eranskinean adierazten diren lantokien kopurua izan behar du han adierazten diren kokagune konkretuetan, eta behar bezala beti, aintzat hartuta IV. eranskinak deialdi honetarako ezartzen duen udalerrien eskualdekako banaketa.
Erakundeek lantoki bakoitzeko baliabide hauek izan behar ditu gutxienez:
– Bulego bat, gainerako ataletatik bereizia, banakako arreta eskaintzeko, erakundeak bakarrik erabiliko duena horretarako eta ez beste ezein jardueratarako. Bulegoak gutxienez 6 metro koadroko azalera izan behar du.
– Gutxienez 10 lagunekin jarduteko moduko talde-arretarako gela bat, gainerako ataletatik bereizia, orientazioko beste entitateren batekin partekatzen ez dena eta lanerako mahaiak, beharrezko apalategiak eta altzari lagungarriak dituena. Gelak gutxienez 18 metro koadroko azalera izan behar du.
– Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektatzeko.
4.2.– Eskaera aurkezteko unean, lokala egokituta egon beharko da, irisgarritasuna sustatzeko arloko arauei jarraituz: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Honako alderdi hauek hartzen dituzte barne:
a) Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
b) Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
c) Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
4.3.– Aurretik aipatutako 4.1 eta 4.2 apartatuetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela ulertuko da Lanbidek enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak emateko onartu zituen lokalak, baldin eta 2017ko ekitaldiko honako diru-laguntza hauetakoren batean diru-laguntza eman baldin bazitzaien:
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia.
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean jardunda desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazio-ekintzak egin eta -zerbitzuak emateko diru-laguntzen deialdia.
Bi deialdi horiek hitzarmen bidez onartu zituen erakunde autonomo Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko batzarrean (2017ko uztailaren 31ko EHAAn argitaratu ziren 2017ko uztailaren 27ko zuzendari nagusiaren ebazpenen bitartez).
4.4.– Eskaera aurkeztean 4.1 eta 4.2 apartatuetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lokalak izango dira diru-laguntzak ematerakoan kontuan hartuko direnak eta/edo 4.3 apartatuak aipatzen dituenak. Lokala aldatzeko eskera prozedura behin betiko ebatzi ostean soilik aurkeztu ahal izango da, eta, gainera, deialdi honetako 28. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete behar dira.
4.5.–Jarduerari ekitean, honako hauek izan beharko dituzte: tableta grafikoko periferiko bat, zerbitzuak ematen ari direla bermatzeko sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU -430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.
4.6.–Jarduerari ekitean, giza baliabide propioak izatea: gutxienez kontratupeko teknikari bat, unibertsitate-ikasketak amaituta dituena, urtebetetik gorako esperientzia eta enplegurako orientazio-lanen arloan curriculum vitae egiaztatua duena, bai eta bulegotikari, Interneti eta lan-merkatuari buruzko jakintza ere.
Era berean, erakunde esleipendunak zerbitzua EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dela bermatu beharko du.
Desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko diru-laguntza eskatzen duten erakundeek, berriz, orientazio-materialak ezintasun-mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte, eta, zehazki entzumen-urritasuna duten pertsonei arreta emateko, zeinu-mintzaira dakiten orientazioko profesionalak izango dituzte.
4.7.–Erakunde-elkarteen eta -taldeen kasuan, kide guztiek bete behar dituzte 4. apartatu honetako aurreko lerrokadetan arautzen diren baldintzak, haiei dagokien kokagunerako.
14. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.
1.– III. kapitulu honetan jasotako orientazio-ekintza eta -zerbitzu profesionalak gauzatzeko diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arrunt zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik kapitulu honen bidez diruz laguntzen diren erakunde guztietarako jarraian ezartzen diren mugak:
* Diruz lagun daitezkeen pertsona eta urteko orduen gehienezko denborak barne hartzen ditu III. kapitulu honek arautzen duen edozein gauzatze-erakundegatik jaso ditzakeen orduak. Edozein kasutan, 30 da pertsona eta urteko diruz lagun daitezkeen ordu-kopuru maximoa, II. eta III. kapituluetan ezarritakoari jarraikiz.
Taldeko ekintzak (34 euro orduko) gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira bakarrik lagundu ahal izango dira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik 4 pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.
Edozein kasutan, langileen gastu zuzenen % 140koa izango da diru-laguntzaren gehieneko kopurua.
Diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak izango dira langileekin egiten diren gastu zuzenak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 1500 orduko.
2.– Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa lan-munduan txertatzeari dagozkion ehunekoen betetze-mailaren araberakoa izango da (Gizarte Segurantzan alta ematea). Deialdiko V. eranskinean daude ezarrita:
a) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko V. eranskinean adierazitakoaren berdina edo handiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen arabera justifikatutako zenbatekorik baxuenaren parekoa izango da (langileen gastu zuzenen % 140) eta % 100ekoa izango da, ekintzetan eta zerbitzuetan emandako orduei dagokien neurrian, hau da, 34 euro orduko.
b) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko V. eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez % 10eraino minorizatuko da, deialdiaren V. eranskinean adierazitako lanbideratze-emaitzari begira izan den desbideratzearen arabera. Minorizazio-ehuneko zehatza eragiketa honen emaitza izango da: 0,10 bider desbideratze-ehunekoa, formula honi jarraikiz:
diru-laguntzaren murrizketaren %-a = desbideratzearen %-a X 0,10
3.– Era berean, jaso daitekeen zenbatekoa 11.3 artikuluko hirugarren zenbakian ezarritakoa betetzeak baldintzatuko du: diru-laguntzak emateko behin betiko ebazpena eman eta hurrengo egunean kontatzen hasita lehen hamabi hilabeteak igarota, diruz lagun daitezkeen ekintzen % 40 egon beharko da gauzatuta. Aipatutako gauzatze-ehuneko hori lortuko ez balitz, jaso daitekeen zenbatekoa murriztu egingo da % 40 eta gauzatutako ehunekoaren arteko ezberdintasunaren baliokide izango den ehunekoan.
Gainera, 11.3 artikuluko zenbaki berean adierazita dagoen bezalaxe, ezingo dira diruz lagundu epealdi horretan guztira esleitutako orduen % 55 gainditzen dutenak kolektibo eta lurraldeko.
4.– Behin artikulu honetako 2. eta 3. apartatuetako minorazioak aplikatuta jasoko den zenbatekoa honako formula hau aplikatuz lortuko da:
Non:
AZ: Jaso beharreko azken zenbatekoa.
N: diruz lagun daitezkeen orduen eta langileen gastu zuzenen % 140aren arteko minimoa.
M1: artikulu honetako 2. apartatuan deskribatutako minorazioa.
M2: artikulu honetako 3. apartatuan deskribatutako minorazioa.
15. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– III. kapituluak aipatutako diruz lagun daitezkeen eskabideak egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Honako esteka honetatik sar daiteke bertara: https://euskadi.eus. Gainera, sarbide-esteka bat egongo da Lanbideren webgunean bertan.
Erakundeek eskaeretan adierazi behar dute zer lurralde historikotan jardun nahi duten enplegurako orientazio-zerbitzuak ematen eta zer kolektibo artatu nahi duten, aintzat hartuta, betiere, eskaerak IV. eranskinean kolektibo eta lurralde bakoitzerako adierazten diren orientazio-ordu guztiak jaso behar dituela.
2.– Eskaera horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
2.1.– Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa baimendu ez bada, betiere–, eta eskaera sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
2.2.– Deialdi hau EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago erakundeak 13. artikuluko 1. zenbakian adierazitako sozietate- edo fundazio-xedea duela adierazten duen eraketako edo sorrerako eskrituren zatiaren kopia.
Erakunde-elkarte eta -taldeen kasuan, haiek osatzen dituzten kide guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori, elkartearen edo taldearen eratze-agiriaz gain, 13.2.d) apartatuan ezarritakoaren arabera.
2.3.– Elkarte eskatzaileak nortasun juridikorik ez badu: elkartearen eratze-agiria, 13.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.4.– Azken 2 urteetan orientazio-ekintza eta -zerbitzuetan egindako jarduera biltzen duen erakundearen edo, hala badagokio, erakunde-taldearen memoria. Hain zuzen ere, honako alderdi hauek deskribatu behar ditu zehazki: kolektibo onuradunak, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak. (Gehienez, 10 orrialde).
2.5.– 12.1 artikuluko a) eta b) apartatuetan deskribatutako kolektiboei arreta emateko 13.3 artikuluan aipatzen den nahitaezko esperientzia espezifikoari buruzko ziurtagiria edo jarduera gauzatzeko esleipen-ebazpenaren argitalpen ofiziala.
2.6.– Hau aurkeztu behar da 16.1.2.a) artikuluan aipatzen den esperientzia –hots, baloratzekoa den esperientzia– egiaztatzeko: dagokion enplegu-zerbitzu publikoak emandako ziurtagiria, xehetasunez eta berariaz azalduko duena zer ekintza egin diren eta zer kolektibo izan diren onuradun, edo jardueraren esleipen-ebazpenaren argitalpen ofiziala.
2.7.– Hobekuntzak eta/edo balio erantsiko elementuak jasoko dituen memoria deskribatzailea, metodologiari, ezarriko diren teknikei eta garatuko diren ekintzetarako eskuragarri izango diren baliabideei buruz (Gehienez, 10 orrialde).
2.8.– Deialdiaren 13. artikuluko 4. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, eskatutako diru-laguntzari dagokionez, eta gutxienez honako hauek bilduta:
a) Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen txosten deskribatzaile eguneratua. Derrigorrez atxiki behar dira 13.4.1 eta 13.4.2 artikuluetan zehaztutako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
b) Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Txostenak bat egin behar du lokalaren egoera eguneratuarekin, eskaera egiteko unean,13.4.2. a), b) eta c) artikuluetan deskribatutako terminoetan:
– Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
– Barruko ibilbideen bidez, zerbitzuak emateko erabiltzen diren esparruetara iristea.
– Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, zerbitzuaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
13.4.3 artikuluan aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango 2.8 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 13.4.3 artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
2.9.– Deialdi honen 16.1.2.c) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak enplegu-zentro berezien titularrak direla edo haietan gehiengo partaidetza dutela egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
2.10.–) Deialdi honen 16.1.2.d) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak laneratzeko enpresak edo laneratzeko enpresen sustatzaileak direla egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengoan hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko urtarrilaren 25ean amaituko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere webgunean argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu aurreko atalean adierazitako dokumentuak; eragindako entitateek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar eguneko epea izango dute, webgunean horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskabideak ezetsitzat emango dira. Halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esanbidezko ebazpen bat eman beharko du, eta horren jakinarazpena egin.
5.– Eskabidearen ondorengo izapideak Eusko Jaularitzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) egingo dira «Nire karpeta» ataletik. Egoitza horretan izango dira bide elektronikoa erabiltzeko jarraibideak.
16. artikulua.– Eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza esleitzeko irizpideak.
1.– Honela jokatuko da araututako baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebaluatzeko eta III. kapituluan jasotako orientazio-ekintzei eta -zerbitzuei dagozkien diru-laguntzak esleitzeko:
1.1.– Lurralde historiko eta kolektiboren baterako erakunde eskatzaile bakar bat baldin badago, erakunde horri esleituko zaio diru-laguntza, deialdian jasotako ordu guztietarako.
1.2.– Eskaera bat baino gehiago egiten baldin bada lurralde historiko eta kolektibo bakoitzerako, honela jokatuko da eskaerak ebaluatu eta diru-laguntzak esleitzeko:
a) 1,5 puntu emango dira erakunde eskatzaileek –edo, dagokionean, elkarte edo erakunde eskatzaileko kide diren erakunde guztiek– 2012-2018 aldian zehar froga dezaketen ibilbide-urte bakoitzeko (baina gehienez 7,5 puntu emango dira), pertsona langabeei enplegurako orientazio-ekintza zuzenak eta azpikontrataziorik gabeak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:
– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.
– Laneratzen laguntzeko akonpainamendu-prozesuak.
Jarduera horiek programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:
– Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde kolaboratzaileek profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
– Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegu-orientaziorako eta autoenplegurako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
– TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu-arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.
– Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2011ko martxoaren 31ko erabakiaren bitartez onartua (EHAAn argitaratua, 2011ko apirilaren 27an).
– Diru-laguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21eko erabakiaren bitartez onartua (2013ko martxoaren 27an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20an emandako ebazpenaren bitartez).
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2014ko irailaren 29ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko Ebazpena, 2014ko urriaren 8ko EHAAn argitaratua).
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2015eko urriaren 22ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko Ebazpena, 2015eko urriaren 23ko EHAAn argitaratua).
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomoko horretako Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 26ko Erabakiz onartua (zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpena, 2017ko uztailaren 31ko EHAAn argitaratua).
– Enplegu-orientazioko beste programa batzuk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lanbideratzeko Zerbitzuak kudeatuak.
– Enplegurako orientazio-jarduerak, baldin eta jarduera horiek 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (urriaren 23koa, Enpleguaren Legeko testu bategina onartzen duena) 10.4.a) artikuluko 1. ardatzean adierazitako moduan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honen 15.2.5 artikuluak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.
b) 2,5 puntu emango zaizkio lurralde historiko bakoitzean IV. eranskinean jasotako gutxieneko nahitaezko kapilaritatea betetzearren nahitaez arreta eman behar den eskualdeez gain beste eskualde batean arreta ematen duen lantoki bakoitzari, baldin eta 13.4 artikuluko 1. eta 2. ataletako baldintzak betetzen baditu. Gehienez 15 puntu emango dira.
c) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie ezintasunak dituzten pertsonei arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-taldeei, baldin eta enplegu-zentro bereziak baldin badira, enplegu-zentro berezien jabeak baldin badira edo enplegu-zentro berezien sozietate-kapitalaren gehiengoa baldin badute harpidetua, eta, gainera, diru-laguntza zein lurralde historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe baldin badituzte. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.
d) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie bazterketa-egoeran dauden edo bazterketa-egoeran izateko arriskuan dauden pertsonei (deialdiko 12.1.d artikuluan adierazten den kolektiboari) arreta emateko diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-elkarteei, baldin eta, diru-laguntza zein lurralde historikotarako eskatzen duten, lantokiak lurralde hartantxe dituzten laneratze-enpresak badira edo laneratze-enpresen sustatzaileak badira. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskaeran adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, diru-laguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.
2.– Lurralde historiko eta kolektibo baterako diru-laguntzen esleipenean berdinketarik ematen baldin bada guztirako puntuazioetan, lehentasun-ordena honetan egingo da esleipena:
a) Lehentasuna izango dute artikulu honetako 1.2.a) apartatuan puntuazio altuena lortu dutenak.
b) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 1.2.b) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.
c) Puntu-berdintasunak bere horretan badirau, eskaerak zer egunetan eta ordutan erregistratu ziren kontuan hartuta, eskaera lehenago aurkeztu duen erakundeak izango du lehentasuna.
IV. KAPITULUA
ENPLEGU-ZENTROEN JARDUERAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
17. artikulua.– Kapitulu honen xedea.
Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen oinarri espezifiko arautzaileak, enplegu-zentroen jarduerak garatzeko eta 2019-2021 epealdiko ekitaldietan gauzatzeko diren laguntzenak.
18. artikulua.– Diruz lagun daitekeen jarduera: Enplegu-Zentroen jarduerak garatzeko laguntzak.
1.– Kapitulu honetan ezarritakoari jarraikiz, hurrengo apartatuan deskribatutako Enplegu-Zentroen jarduerak lagun daitezke, 20. artikuluan aipatutako erakundeek VIII. eranskinean ezarritako baldintzetan gauzatu behar dituztenak. Eranskin horretan zehazten da zeintzuk diren diruz lagun daitezkeen jardun-eremuak eta Enplegu-Zentroen kopurua.
2.– Enplegu-Zentro deritzo lankidetza-erakundeak enplegu bila ari diren pertsonen eskuetan norberaren erabilerarako tresnak dituen espazio fisiko egonkorrari. Tresna horiek lan-merkatuan txertatzera zuzendutako ekintzak garatzera eta xede hori lotzeko eskuragarri dauden baliabideen inguruko kontsultak egiteko daude erabilgarri. Horrez gain, eskuragarri dauden tresna horien erabiltzen laguntzeko pertsona orientatzaile bat egongo da bertan modu iraunkorrean.
Era berean, Enplegu-Zentroa programatutako ekintza-espazio izan beharko du, eta zentroko orientatzailearen ardurapean garatuko da. Taldeko ekintzak egiteko, Enplegu-Zentroko espazio osoa erabiliko da.
3.– IV. kapitulu honetan ezarritakoari jarraikiz diruz lagundutako enplegu-zentroen jarduera erakunde onuradunen berezko langileek eskainiko dute, eta ezin izango dira inolaz ere azpikontratatu.
4.– Diruz lagun daitekeen enplegu-zentroen jarduera emateko epea bi urtekoa izango da, jarduerari ekiten zaion momentutik kontatzen hasita. Edozein kasutan, onartutako kokapen guztietan hasi beharko da jarduera hori diru-laguntzaren ebazpena 25.3.4 artikuluan jasotako baldintzetan jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean.
Ekintzaren hasiera baliozkoa dela kontsideratuko da soil-soilik onartutako kokaleku guztietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako aplikazio informatikorako sarbidea baldin badago.
5.– Enplegu-Zentro izango den espazioa zerbitzu horretarako erabiliko da soil-soilik, eta ezin izango da beste ekintza batzuekin partekatu, ekintza mota edozein dela ere.
6.– Enplegu-Zentroa 1500 orduz egon beharko da publikoari zabalik, gutxienez, jarduera-ematea osatzen duten 12 hilabeteko bi epealdietako bakoitzean, eta ezin izango da egunean 10 ordu baino gehiagoz zabalik egon.
Egin diren ordu-kopurua ezarri ahal izateko, erakunde onuradunek Lanbidek eskuragarri jarritako sistema informatikoaren bitartez ezarri beharko dute zein den Enplegu-Zentroaren irekiera-ordutegi eta -egutegia. Gainera, eguneroko kontrolatu beharko dute zein ordutan ireki eta ixten den.
7.– Diruz lagundutako 2 urteetan, Enplegu-Zentroek 20 taldeko ekintza egin beharko dituzte gutxienez aurreko apartatuan aipatutako hamabi hilabeteko epealdi bakoitzeko. Bi ekintza egingo dira gehienez hilabeteko. Taldeko ekintzek gutxienez 3 orduko iraupena izango dute, eta gutxienez 4 pertsona bertaratu behar dira saiora. Ekintzaren xedea norberaren erabilerarako eta enplegua bilatzeko tresnak ezagutzera ematea izango da.
Derrigortasun hori erakunde bakoitzari esleitutako jardun-eremuaren araberakoa izango da, eta ez kokalekuaren arabera «izaera partekatua izan dezaketen eremuen» kasuetan, VIII. eranskinari jarraikiz.
Ekintza horiek independenteak dira erakundeak II. kapituluan araututako orientazio-ekintza eta -zerbitzuetarako diru-laguntzak jasoko balitu eskainiko lituzten ekintzekiko.
Taldeko ekintza horiek Lanbideren webgunean argitaratuko dira, www.lanbide.euskadi.eus
7. apartatuan aurreikusitako baldintzak beteko ez balira, diruz lagun daitekeen azken zenbatekoa minorizatu egingo litzateke, deialdi honetako 21. artikuluan ezarritako baldintzetan.
19. artikulua.– Enplegu-Zentroen jardueraren hartzaileak.
Honako hauek erabil dezakete Enplegu-Zentroa:
– Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.
– Estatuko merkaturako irisgarritasunik ez duten baina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratuta daudenak.
20. artikulua.– Diru-laguntzen onuradun diren erakunde laguntzaileak.
1.– Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren entitate laguntzaile gisa, deialdi honen xede diren Enplegu-Zentroen jarduerak, eta hartarako aurreikusitako diru-laguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da 24. artikuluan jasotako baldintza orokorrak betetzeaz gain, 18. Artikuluan definitutako jarduketak egiteko beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak eduki beharko dira.
2.– VIII. eranskinean zehaztutako txertatze-soziolaboralerako zailtasunak dituzten kolektiboentzako enplegu-zentroen kasuan, eskabideari zentroari emango zaizkion egokitzapenak eta laguntza teknikoak jasoko dituen txosten bat erantsi beharko zaio; izan ere, horrela desgaitasunak dituzten pertsonek erabili ahal izango dute zentroa. Laguntza tekniko horiek gutxienez bermatu beharko dute hainbat gradutako entzumen- edo ikusmen-defizitak dituzten pertsonek eta mugikortasuna mugatuta dutenek erabiltzeko moduan egotea zentroa. Txertatze-soziolaboralerako zailtasunak dituzten kolektiboentzako Enplegu-Zentroetako jarduerak garatzeko deialdi honetan aurreikusitako laguntzak soil-soilik jaso ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, gizarte-bazterketa sufritzeko arriskua duten eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonen lan-txertaketa sorrera- edo eraketa-xede duten erakundeek.
3.– Enplegu-zentroan baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:
a) Eskabidea aurkezten den momentuan gutxienez 25 metro karratuko gela bat izatea Enplegu-Zentro gisa erabiltzeko. Gela horrek irisgarritasuna sustatzeko indarrean dagoen legeriara egokituta egoteaz gain (20/1997 Legea, abenduaren 4koa, irisgarritasuna eta bere garapen-arau teknikoak sustatzekoa), honako baldintza hauek ere bete beharko ditu:
– Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
– Barruko ibilbideen bidez, ekintza egiteko erabiltzen diren esparruetara iristea.
– Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, ekintzaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
a) apartatuan ezarritako aldez aurreko baldintzak betetzen dituztela ulertuko da Lanbidek enplegu-zentroen jarduerak garatzeko onartu zituen lokalak, baldin eta 2017ko ekitaldiko Enplegu-Zentroetako jarduerak garatzeko deialdian laguntza eman bazitzaien. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean egin zen, eta organismo autonomo honek Erabaki bide onartu zuen 2017ko uztailaren 26ko saioan (2017ko uztailaren 27ko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez argitaratu zen 2017ko uztailaren 28ko EHAAn).
Eskaera aurkeztean a) apartatuan jasotako baldintzak betetzen eta behar bezala egiaztatzen dituzten lokalak eta aurreko zenbakik aipatzen dituen lokalak hartuko dira kontuan laguntzak ematerako orduan. Lokala aldatzeko eskera behin betiko ebazpena eta gero soilik aurkeztu ahal izango da, eta, gainera, deialdi honetako 28. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete behar dira.
b) Diruz lagun daitekeen jarduerari ekiterakoan edukitzea giza baliabideen azpiegitura nahikoa Enplegu-Zentroa zabalik dagoen guztietan orientatzaileak eskuragarri egongo direla bermatzeko. Jardunaldi osoan lan egin beharko dute, eta horrez gain, honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte: unibertsitateko ikasketak bukatuta izan beharko dituzte, urte batetik gorako esperientzia izan beharko dute eta orientazio-profesionaleko curriculum egiaztatua eduki beharko dute; horrez gain, ofimatikari, Interneti eta lan-merkatuari buruzko ezagutzak ere izan beharko dituzte, eta, hala balegokio, administrazio-laguntzaileak ere eduki beharko dira lokalean. Orientatzaile zein administrazioko langileek erabiltzaileak EAEko bi hizkuntza ofizialetan artatzeko gaitasuna izan beharko dute.
Txertatze-soziolaboralerako zailtasun bereziak dituzten pertsonei arreta ematen espezializatutako erakundeek, berriz, orientazio-materialak ezintasun-mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte, eta, hala badagokio, zeinu-mintzaira dakiten orientazioko profesionalak izango dituzte.
c) Era berean, honako azpiegitura hau ere eduki beharko da:
– Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, eta WIFI sarbidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.
– Enplegu-Zentroaren erabilerarako 4 ordenagailu, gutxienez. Horietako bakoitzak honako hauek izan beharko ditu:
i) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako esteken zerrenda. Era berean, enplegu-bilaketari buruzko dokumentazio eguneratua jarriko zaie eskuragarri zerbitzuen erabiltzaileei.
ii) Internetetik nabigatzea eta web-orrialdeak ikusi eta erabiltzea ahalbidetuko duen softwarea.
iii) Testuak Word formatuan editatzea, Excel formatuko kalkulu-orriak erabiltzea, PowerPoint formatuko aurkezpenak ikustea eta Pdf formatuko fitxategietarako sarbidea izatea bermatuko duen software ofimatikoa.
iv) Ordenagailurako sarbidea duten pertsonak identifikatzea eta saioen iraupena kalkulatzea ahalbidetuko duen softwarea.
– Gutxienez laser bidezko inprimagailu bat edukitzea Enplegu-Zentroko ordenagailuek bakarrik erabiltzeko.
– Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura biometrikoa jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu, eta hark komunikatuko ditu.
– Enplegu-bilaketari buruzko dokumentazio-zerbitzu eguneratu bat izatea.
4.– VIII. eranskinean «izaera partekatua izan dezaketen eremu» gisa definitutako eremuen kasuan, enplegu-zentroko jarduera hainbat udalerritan egin ahal izango da astean zehar. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko da egoera hori, baita jarduera garatzeko hautatutako udalerri eta kokaleku fisiko zehatzak ere. Kokaleku horiek 20. artikulu honetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
21. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.
1.– Enplegu-Zentroen jarduerak garatzeko diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa 88.000 euroko izango da, bi urterako. Zenbateko hori orientatzaileen ordainsarien eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kotizazioen kostuak ordaintzera zuzenduko da, baita jarduerarekin erlazionatutako zuzeneko nahiz zeharkako kostuak ordaintzera ere.
2.– 1. apartatuan aipatutako diru-laguntzaren gehienekoa minorizatu egin ahal izango da honako kasu hauetan:
a) Diruz lagundutako enplegu-zentroaren jardueraren gauzatze eraginkorra 1500 ordutik beherakoa denean diruz lagun daitekeen jardueraren 12 hilabeteko, egin ez diren ordu-kopuruaren arabera minorizatuko da zenbatekoa, honako formula hau aplikatuz:
AZ: Jaso beharreko azken zenbatekoa.
MIN1 = H1 eta 1.500 arteko balioa.
MIN2 = H2 eta 1.500 arteko balioa.
H1 = Lehen urteko irekiera-ordu eraginkorren kopurua.
H2 = Bigarren urteko irekiera-ordu eraginkorren kopurua.
b) 18.7 artikuluan jasotako taldeko ekintzen gutxienez % 90 ez betetzeak ekintzak egiteagatik dagokion diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du. Orduko 28 euro izango dira eta hori biderkatuko da aipatu artikuluan urte osorako ezarritako guztirako orduekin. Zentzu horretan, baliozkotu egingo dira taldeko ekintzak baldin eta gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik lau pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.
3.– Edozein kasutan, jaso beharreko azken zenbatekoa ezin izango da orientatzaileen gastu zuzenen % 140 baino altuagoa izan. Enplegu-Zentro batean ekintza eraginkorrak eginez eskatzaileak artatzen dituzten orientatzaileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak izango dira langileekin egiten diren gastu zuzenak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 24 hilabeteko.
22. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– IV. kapitulu honek aipatutako diruz lagun daitezkeen eskabideak egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira. Honako esteka honetatik sar daiteke bertara: https://euskadi.eus. Gainera, sarbide-esteka bat egongo da Lanbideren webgunean bertan.
Erakunde bakoitzak enplegu-zentroaren jarduera zein lurralde-eremutan egingo duen adierazi beharko du.
Deialdi honetako 20. artikuluko 2. zenbakian adierazitako erakundeek baino ezingo dute «erakundeak – zailtasun bereziak» motako eremuetarako enplegu-zentroetarako diru-laguntzen eskabidea aurkeztu.
2.– Eskaera horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
2.1.– Erakundearen edo enpresaren IFKren kopia edo, pertsona fisikoen kasuan, NANaren kopia –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan nortasun-datuen egiaztapen elektronikoa baimendu ez bada, betiere–, eta eskaera sinatzen duen pertsonak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
2.2.– Egiaztatzea, hala badagokio, azken 10 urteetan egindako jarduera Enplegu-Zentro zerbitzua emateari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren deialdien esparruaren baitan eta 327/2003 Dekretuak edo (abenduaren 23koak, lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituena) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011 eta/edo 2013an egin zituen orientazio-deialdiek edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2014, 2015 eta 2017an egin zituen enplegu-zentroetako zerbitzuen deialdiek ezarritakoaren arabera.
2.3.– Tokiari buruzko informazio hau sartu beharko da:
a) Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen txosten deskribatzaile eguneratua. Derrigorrez atxiki behar dira 20. artikuluko 3.a) apartatuan zehaztutako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.
b) Teknikari eskudun batek egindako txostena, kasuan kasuko elkargo profesionalak ikus-onetsia, lokala irisgarritasuna sustatzeko indarreko araudiarekin bat datorrela adierazten duena, eta lokalaren gaur egungo egoerari dagokiona 20. artikuluko 3.a) apartatuetan deskribatutakoaren arabera:
– Kanpotik lokalean sartu ahal izatea.
– Barruko ibilbideen bidez, ekintza egiteko erabiltzen diren esparruetara iristea.
– Bainugela egokigarriak eta egokituak izatea, ekintzaren hartzaile diren pertsonek erabil ditzaten.
20.3.a) artikuluaren bigarren zenbakian aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango 2.3 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 20.3.a) artikuluak aipatzen duen deialdian eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
2.4.– Hala badagokio, xedea edo erakunde eskatzailea sortzeko xedea gizarte-bazterkeria egoeran egoteko arriskuan dauden kolektiboei eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonei lan-orientabidea ematea eta/edo haien laneratzea bultzatzea dela adierazten duen ziurtagiririk.
2.5.– Hala badagokio, erakundearen langileen artean desgaitasuna duten pertsonen ehunekoaren erantzukizunpeko adierazpena.
2.6.– Enplegu-agentziaren izaera egiaztatzea dagokion ebazpen administratiboa aurkeztuz, baldin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eman badu.
2.7.– Desgaitasunak dituzten pertsonek erabili ahal izateko, enplegu-zentroari egingo zaizkion egokitzapenak eta emango zaizkion laguntza teknikoak adieraziko dituen memoria, 20.2 artikuluko baldintzetan txertatze-soziolaboralerako zailtasun bereziak dituzten kolektiboentzako enplegu-zentroen kasuan.
3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengoan hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2019ko otsailaren 1ean amaituko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere webgunean argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu aurreko atalean adierazitako dokumentuak; eragindako entitateek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, 10 eguneko epea izango dute, webgunean horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskabideak ezetsitzat emango dira. Halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esanbidezko ebazpen bat eman beharko du, eta horren jakinarazpena egin.
5.– Eskabidearen ondorengo izapideak Eusko Jaularitzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus) egingo dira «Nire karpeta» ataletik. Egoitza honetan izango dira bide elektronikoa erabiltzeko jarraibideak.
23. artikulua.– Eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza esleitzeko irizpideak.
Horrela jokatuko da araututako baldintzak betetzen dituzten eskabideak ebaluatzeko eta Enplegu-Zentroaren jarduerari dagozkion diru-laguntzak esleitzeko:
1.– Jardun-eremu batean diru-laguntza eskatzen duen erakunde bakarra badago, zuzenean emango zaio diru-laguntza erakunde horri.
2.– Jardun-eremu batean diru-laguntza eskatzen duen erakunde bat baino gehiago baldin badago, honako lehentasunezko ordena honen arabera emango da diru-laguntza:
a) Lehentasuna izango dute udaleko edo udalaz gaindiko tokiko erakundeek, baita horien menpeko erakundeak ere, eta guztien artetik lehentasuna izango dute udalaz gaindikoek.
b) Baldin eta udalaz gaindiko edo udaleko hainbat erakunde lehiatzen badira, lehentasuna edukiko du enplegu-Zentro Zerbitzua ematen esperientzia gehien daukana, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuari jarraikiz, 2008-2010 epealdian eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegu-Zentro zerbitzuaren 2011, 2013, 2014, 2015 eta 2017ko deialdietan.
c) Ez baldin badago eskatzaileen artean aurretik aipatutako motetako erakunderik, honako hauek izango dute lehentasuna, ordena honetan:
– Gizarte-bazterkeria egoeran edo gizarte-bazterkeria egoeran egoteko arriskuan dauden eta/edo desgaitasunak dituzten pertsonen lan-orientabidean edo lan-txertatzean espezializatutako erakundeak.
– Lanbide-heziketako ikastetxe publikoak eta itunpekoak.
– Sindikatu- eta enpresa-erakundeak.
– Irabazi-asmorik gabeko bestelako erakundeak.
– Gainerako erakundeak.
Baldin eta c) apartatuan aipatutako hainbat erakunde lehiatzen badira, lehentasuna edukiko du Enplegu-Zentroaren zerbitzua ematen esperientzia gehien daukana, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuari jarraikiz, eta/edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren orientazio-deialdien zerbitzua eskaini duena 2011, 2013, 2014, 2015 eta 2017 deialdietan.
d) Diru-laguntza mota bereko hainbat erakundek eskatzen baldin badute, enplegu-agentzia gisa jarduteko baimenduta dagoenak izango du lehentasuna.
e) Oraindik ere berdinduta baleude, erakunde eskatzailearen langileen artean desgaitasunak dituzten pertsonen ehunekoaren arabera emango da lehentasuna.
f) Horrela eginda ere, erakunde eskatzaileak parekatuta egongo balira, lehentasuna izango du deialdi hau EHAAn argitaratu arte enplegu-zentroetan pertsona gehien artatu dituen erakundeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011 eta 2013an enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuetarako deialdietan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, 2014, 2015 eta 2017an enplegu-zentroetako zerbitzua garatzeko egindako deialdietan.
g) Oraindik berdinduta egongo balira, lehentasuna izango du deialdi hau EHAAn argitaratu arte pertsona gehien artatu dituen erakundeak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 2011 eta 2013an enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuetarako deialdietan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, 2014, 2015 eta 2017an orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko deialdietan.
h) Azkenik, erakundeen arteko parekotasuna mantenduko balitz, 20. eta 24. artikuluetan ezarritako baldintzak betez deialdi honetarako diru-laguntzen eskaera lehenago erregistratu zuen erakundeak izango du lehentasuna, betiere kapitulu honetako 22.3 artikuluan ezarritako epearen barruan.
3.– Orokorrean, erakundeek ezingo dute jardun-eremu bereko Enplegu-Zentro bat baino gehiagorako diru-laguntzarik jaso. Horrenbestez, enplegu-zentro bat baino gehiago aurreikusten den eremuetarako, artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako irizpideen arabera ordenatuko dira erakunde eskatzaileak, eta ordena horren arabera ezarriko zaio Enplegu-Zentro bakarra erakunde bakoitzari. Baldin eta esleitu gabeko zentroak geratuko balira, aipatutako eremuan Enplegu-Zentro baterako baino gehiagorako eskaera egin duten erakundeei esleituko zaie, halakorik egongo balitz, zenbaki honetan aurreikusitako prozedura berari jarraikiz.
V. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZEN XEDAPEN KOMUNAK
24. artikulua.– Laguntzen onuradun diren erakundeen baldintza komunak.
1.– Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du esleipena eta ordainketa bakoitza egin aurretik eskaera egiten duten eta horretarako derrigortasuna duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, bai laguntza ematerakoan bai ordainketak egiterakoan, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko; izan ere, betetzekoak izango dira, alde horretatik, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikulua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikulua.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
b) Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
c) Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izan beharko ditu.
d) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta zehazki 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean agertu beharko du.
Pertsona ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf
25. artikulua.– Ebazteko eskumena duen organoa, emakida-prozedura, ebazpena, berraztertze-errekurtsoa eta publizitatea.
1.– Lana Aktibatzeko Zuzendaritza izango da diru-laguntzen esleipen-prozedura kudeatu eta bideratzeaz arduratuko den organoa, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia horiek ebazteko eskuduna.
2.– Lehiaketa-sistemaren bidez esleituko dira diru-laguntzak; hala, 9, 16 eta 23. artikuluetan aurreikusitako ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dira aurkezten diren eskaerak II, III eta IV. kapituluetan araututako diru-laguntzei dagokienez, hurrenez hurren. Horri dagokionez, kide anitzeko organo bat eratuko da, eta honako kide hauek izango ditu:
– Batzordeburua: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria.
– Idazkaria: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzeko Arloko arduraduna.
– Batzordekideak: Laneratze Areako bi teknikari, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzeko Arloko arduraduna.
3.– Deialdi honetako II, III eta IV. kapituluetan araututako diru-laguntzak ebazteko esleipen-prozedurak ebazteko, honako hau egingo da:
3.1.– Aurreko 2. apartatuan aurreikusitako kide anitzeko organoak esleitu nahi dituen diru-laguntzak adierazita geratuko diren behin-behineko ebazpen-proposamena emango du. Bertan, proposatutako onuradunak adierazteaz gain, honako hauek ere adierazi beharko dira:
a) Jardun-eremu edo -azpieremuko esleitutako ordu-bloke kopurua, II. kapituluko laguntzetarako.
b) Artatu beharreko kolektibo eta lurralde historikoa, III. kapituluko laguntzetarako.
c) Enplegu-zentroak eta ordezko erakundeak, IV. kapituluko laguntzetarako.
Era berean, proposatutako diruz lagun daitekeen zenbatekoa ere adieraziko da, baita zein eskaera ezeztatzea proposatzen den eta zergatik. Behin-behineko ebazpen-proposamena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz: www.lanbide.euskadi.eus.
Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die onuradun gisa proposatutako erakundeei eskubiderik emango.
3.2.– Pertsona interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko. Epe hori behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
3.3.– Epe hori igarota eta, hala badagokio, pertsona interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna.
3.4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena Lanbideko webgunean argitaratuz jakinaraziko da: www.lanbide.euskadi.eus
3.4.1.– II. eta III. kapituluetan jasotako laguntzei dagokienez, ebazpen bakoitzak erakunde onuradunak zeintzuk diren adieraziko du. II. kapituluan jasotako laguntzen kasuan jardun-eremu bakoitzeko ordu-bloke kopuru bereiziak ezarriko dira, eta, III. kapituluan jasotako laguntzen kasuan, berriz, ordu-kopurua eta zein kolektibo eta lurralde historiko artatuko diren. Ebazpenean honako hauek ere jasoko dira: zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epea, justifikatzeko modua eta ezeztatutako eskaeren zerrenda, ezeztatzeko arrazoiekin.
Ebazpenean, gainera, beren-beregi adieraziko da EGIFek finantziazioan parte hartzen duela, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren eta/edo 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.
Gainera, II. kapituluan jasotako laguntzen kasuan, baldin eta behin betiko ebazpena eman eta gero erakunderen batek jardun-eremu zehatzen bateko diru-laguntzari uko egingo balio, esleitzeke geratu diren blokeetako orduak erakunde onuradunen artean banatuko lirateke. Horretarako, 9.3 artikuluko e) apartatuan jasotako irizpidea aplikatuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariaren ebazpen bitartez eta kide anitzeko organoaren proposamenari jarraikiz. Lanbideren webgunearen bitartez jakinaraziko da: www.lanbide.euskadi.eus
3.4.2.– IV. kapituluan araututako enplegu-zentroei zuzendutako diru-laguntzen kasuan, ebazpenak diru-laguntza jasoko duten erakunde onuradunen zerrenda jasoko du, baita ezeztatu diren gainerako eskaeren zerrenda ere, horretarako arrazoiekin. Era berean, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten ordezkoen zerrenda ordenatua ere emango da jardun-eremu bakoitzeko, 23. kapituluan aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatzetik lortutako ordenan.
Edozein kasutan, esleipen-ebazpena jasotzeko baldintza izango da Enplegu-Zentroaren jarduerari ekitea. Lanbideri beren-beregi jakinarazi beharko zaio hamabost egun balioduneko epean, Lanbideko webgunean esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Baldin eta adierazitako epean ez bazaio Lanbideri beren-beregi jakinarazten jarduerari ekin zaiola, ebazpena efekturik gabe utziko da baldintza hori bete ez duten erakundeentzat. Kasu horretan, esleitu gabe geratu den lurraldeko jardun-eremuko ordezko erakundeari emango zaio diru-laguntza, betiere esleipen-ebazpenean emandako ordenan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariaren ebazpen bitartez eta kide anitzeko organoaren proposamenari jarraikiz. Lanbideren webgunearen bitartez jakinaraziko da: www.lanbide.euskadi.eus
Ordezko erakundeak jarduerari ekin eta onuradun bihurtu delako jakinarazpena jaso ondorengo 15 egun balioduneko epean jakinarazi beharko dio Lanbideri.
4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariaren ebazpenak eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresuki jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahal izango da.
5.– Zuzendari Nagusiaren ebazpenak amaitu egiten du administrazio-bidea eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena Lanbideren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
6.– Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zehapen-prozedurak amaituta egotea.
7.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, eta Lanbideren webgunean prozedura bakoitzaren ebazpena argitaratzeari kalterik egin gabe, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zer enpresak jaso duten diru-laguntza deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten. Gainera, II. eta III. kapituluetan jasotako laguntzen kasuan, ebazpenean beren-beregi adieraziko da EGIFek finantziazioan parte hartzen duela, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren eta/edo 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.
8.– Bestalde, Europako Gizarte Funtsa arautzen duten erregelamendu erkideetatik eratorritako informazio- eta komunikazio-eskakizunak betetzearren, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioko Europako Gizarte Funtseko Administrazio Unitateak argitaratutako eragiketa-zerrendan sartuko dira II. eta III. kapituluetan araututako diru-laguntzen entitate onuradunak.
26. artikulua.– Diru-laguntzak ordaintzea.
1.– Esleitutako diru-laguntzak hiru epetan ordainduko dira:
– Esleitutako guztikoaren % 25eko aurreordainketa bat, 2019ko ordainketa-kreditutik ordainduko dena, laguntza mota bakoitzari dagokion behin betiko ebazpena argitaratu eta gero. Hori bai, erakundeek aurkeztu beharko dute jarduera ekitearen inguruko erantzukizunpeko adierazpena 4.3, 11.3 eta 18.4 artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, eta Lanbidek kontratatutako pertsonen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta ematearen inguruko baldintzak identifikatu eta egiaztatu beharko dituzte.
– Bigarren aurreordainketa bat, 2020ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, diru-laguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 12 hilabete igaro direnean. Esleitutako zenbatekoaren % 50ekoa izango da.
– Azken ordainketa, 2021eko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, eta ordaintzeke egongo den diru-laguntza edo zenbatekoaren balioa izango duena. Horretarako, egindako jarduerak justifikatu eta egiaztatu beharko dira, eta baita, hala balegokio, jarraian datorren dokumentazioa aurkeztu aurretik lortutako txertatze-xedeak ere, diruz lagundutako jarduerak burutu eta bi hilabeteko epean:
• Emandako diru-laguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria xehatua (gehienez ere 20 orrialde).
• Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langile orientatzaileen nominen eta RED sistematik lortutako Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (KLA, kotizazioen likidazio-agiria, eta LIZ, langileen izenen zerrenda), kopiak eta ordainsarietan eta dagokien kotizazioetan egindako gastuen bankuko egiaztagiriak.
• Erantzukizunpeko adierazpena, ziurtatzen duena benetakoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sisteman mekanizatutako informazioa, egindako ekintzei eta pertsonei emandako arretari buruzkoa.
2.– Bi aurreordainketetako edozeinen kopurua 180.303,63 euro baino handiagoa izanez gero, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.
Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoak bada.
27. artikulua.– Diru-laguntzen onuradun diren erakundeen betebeharrak.
1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira, deialdi honetako artikuluetan ezarritakoez gain, Diru Laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14 eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:
a) Jarduketak egiten dituzten bitartean lortutako informazioa biltzea, kudeatzea eta iraultzea; gauza bera egin beharko dute erabiltzaileen ebaluazioari eta gogobetetzeari buruz bildutako informazioarekin. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarritako protokoloak, jarraibideak, fitxa teknikoak eta sistema informatikoak erabiliko dituzte.
IV. kapituluan araututako Enplegu-Zentroaren jarduerarako diru-laguntzen kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskuragarri jarritako sistema informatikoen bitartez erregistratuko da Enplegu-Zentroaren irekiera-ordutegi eta -egutegia, barne hartuta eguneroko irekitzeko eta ixteko orduak. Horrela, 18.6 artikuluan jasotako baldintza eta 21.2 artikuluaren a) apartatuan aurreikusitakoak aplikatuko dira.
b) Diruz lagundutako jardueren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen edozein gertaera jakinaraztea, bai eta diru-laguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabar objektiboren nahiz subjektiboren aldaketa ere.
c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan jardutea diruz lagundutako jarduera egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko, ofizioz edo alde batek eskatuta; eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Europako funtsak kontrolatzen dituzten instantziek egin beharreko egiaztatze- eta kontrol-jardunen eraginpean jartzea.
Xede horretarako, erakunde onuradunak 2028. urtera arte Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta kontrol ekonomikoaz eta fiskalizazioaz arduratzen diren organoen -Europako Gizarte Funtsekoak barne- eskura eduki beharko ditu egindako eta diruz lagundutako orientazio-jardunen dokumentuak.
III. kapituluan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunen kasuan, derrigortasun horrek barne hartzen du dagokion desabantaila-egoeran dagoen kolektiboaren parte diren eta artatu dituzten pertsonen kidetzaren egiaztagiriak ere gordetzea.
d) Lanbideri jakinaraztea helburu bererako beste edozein administrazioren edo erakunde publiko edo pribaturen laguntza, diru-sarrera edo baliabideak jaso izana.
e) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa aipatzea laguntza hauetako material eta komunikazio-ekintza guztietan. II. eta III. kapituluetako laguntzen kasuan, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan eta Gazteen Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantzatu dela adierazi beharko da, eta «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du» leloa gehitu.
Halaber, II. eta III. kapituluetan aurreikusitako diru-laguntzen erakunde onuradunak 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 1303/2013 Araudiko (EB) 115. artikuluaren 2. apartatuan jasotako zerrenda publikoan gehituko dira, eta, IV. kapitulukoak, berriz, Batzordearen 2006ko abenduaren 8ko 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluaren 2. apartatuko d) letran jasotako zerrendan.
f) IIII. kapituluan araututako desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei arreta emateko laguntzen erakunde onuradunek diruz lagun daitezkeen kolektiboetako kideak bakarrik artatuko dituzte.
g) IV. kapituluko Enplegu-Zentroaren jardueraren garapenerako diru-laguntzen kasuan, enplegu-zentroa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankide gisa identifikatu beharko da, Lanbidek onuradunei emandako jarraibideen arabera.
h) Izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoari dagokionez, erakunde onuradunaren ordezkari edo ahalduna izendatzea. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren erakunde onuradun guztiek, gai hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.
2.– II. eta III. kapituluetako finantzaketa partekatuaren xede diren diru-laguntzen kasuan, bermatu egin beharko da diruz lagun daitezkeen ekintzak gauzatzerakoan egindako gastuak ikustea ahalbidetuko duen auditoretza nahikoa dagoela, horrela diruz lagun daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtsaren hautagarritasun-irizpideak betetzen dituztela bermatzeko.
Horretarako honako hauetara behartuta egongo dira erakunde onuradunak:
a) Bereizitako kontabilitate bat erabiliz edo kontabilitateko kodeketa egoki eta bereizia erabiliz erregistratzea diru-laguntza honen eraginpeko mugimendu guztiak. Europako Gizarte Funtsak finantzaketan parte hartu duela adierazi beharko da. Horrez gain, bermatu beharko da kontabilitate-egozketa kontabilitate orokorraren arloan eta merkataritzako legeriaren arloan indarrean dauden araudiekin bat datorrela.
b) 2028ra arte gordetzea beren bulegoetan ekintzaren gauzatzearen, gauzatze horretatik eratorritako gastuen eta dagokien ordainketak modu eraginkorrean egin izanaren egiaztapen dokumentalerako baliagarri izan daitekeen jatorrizko dokumentazio kualitatibo eta kuantitatiboa.
3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaren jarraipena egiteaz gain, auditorien eta ikuskaritzen urteko plan bat ezarriko du deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zein baldintzatan gauzatu diren aztertzeko.
28. artikulua.– Lokalaren lekualdaketa.
Prozeduren behin betiko ebazpenaren ondoren, diruz lagundutako ekintzak egiteko lokala aldatzeko baimena eskatu ahal izango diote onuradun erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Horretarako, beste lokal bat dutela frogatu beharko dute, eta lokal horrek eskaeran aurkeztutako lokalaren baldintza berak dituela, baldintza horien arabera baloratu baitzen lokala laguntza emateko.
Beharrezkoa izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aldeko irizpena ematea.
29. artikulua.– Diru-laguntza aldatzea.
Diru-laguntza emateko orduan kontuan izandako baldintzetan zerbait aldatzen bada, diru-laguntza ere aldatu ahal izango da; nolanahi ere, diru-laguntzen onuraduna izateko deialdi honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Baldintzen aldaketa horren ondorioz diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.
30. artikulua.– Beste diru-laguntza batzuk aldi berean jasotzea.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak ez dira bateragarriak erakunde honek edo beste administrazio batzuek edo erakunde publiko edo pribatuek helburu bererako emandako beste edozein motatako diru-laguntza edo laguntzarekin. hau da, diruz lagundutako orientazio-ekintza pertsona berarentzat bada, diru-laguntza edozein deialditakoa dela ere.
31. artikulua.– Aplikagarriak diren arauak ez betetzea.
1.– Deialdi honetako erakunde onuradunek jasotako zenbatekoak eta legezko interesak –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituzte, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53.1 artikuluan diru-laguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Bestalde, horrela itzulitako diru-laguntza guztiak diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.
32. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.
Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetze kasuetan jasotzen diren laguntzak itzultzeko prozedura, honako hau izango da:
1.– Lanbideko zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko prozedurari ekin, eta Lana Aktibatzeko zuzendariak prozedura hasi izana eta hartarako arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iruditzen zaizkion alegazioak egiteko. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteke dauden ordainketak, halakorik egonez gero.
2.– Alegazioak jasotakoan edo hartarako epea iragan eta jaso ez badira, prozedurari amaiera emango zaio, Lanbideko zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.
3.– Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori borondatezko aldiaren epea izango da.
4.– Borondatezko aldi horretan diru-laguntza itzultzen ez bada, diru-laguntza berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.
33. artikulua.– Izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta datuen babesari buruzko gainerako arauetan ezarritakoari jarraikiz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko ditu deialdi honetan araututako laguntza-eskaerak betez lortzen diren datu pertsonalak.
Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko eta garraiatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko muga ezartzeko eta haien aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Datuen babesari buruzko informazio gehiago hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/erabiltzeko-baldintzak-eta-segurtasun-politika/
34. artikulua.– Diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.
Diru-laguntzen deialdi honi honako arau hauetan bildutako diru-laguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Gainera, honako hauetan xedatutakoa aplikatu beharko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duena– eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezarri baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak.
II. eta III. kapituluetan araututako diru-laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dituenez, bete beharrekoak dituzte Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1303/2013 (EB) Erregelamendua, eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1083/2006 (EB) Erregelamendua indargabetzekoa.
I. ERANSKINA
ORDU-BLOKEAK LURRALDE HISTORIKOKO JARDUN-EREMU BAKOITZEKO
II. ERANSKINA
LANERATZE-XEDEAK
III. ERANSKINA
KOKAPENAGATIKO PUNTUAZIOA
IV. ERANSKINA
ORIENTAZIO-ORDUAK, JARDUERAKO LURRALDE-EREMUAREN ETA ARTATU BEHARREKO KOLEKTIBOAREN ARABERA
V. ERANSKINA
LANERATZE-XEDEAK
VI. ERANSKINA
LURRALDE HISTORIKO BAKOITZEAN BEHAR DIREN ZENTROEN KOPURUA ETA HAIEN KOKALEKUA, KOLEKTIBOAREN ARABERA
VII. ERANSKINA
UDALERRIEN ESKUALDE-BANAKETA DEIALDI HONETAN, VI. ERANSKINEAN ADIERAZITAKOAREKIN LOTUTA
VIII. ERANSKINA
JARDUN-EREMUAK LURRALDEKO ETA DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN ENPLEGU-ZENTROAK