EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018250

ERABAKIA, 2018ko abenduaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Administrazio eta Zerbitzuetako langileentzako 2018. urteko lan-eskaintza publikoa onartzeko dena.

Xedapenaren data: 2018-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201806408
Maila: Akordioa
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluak xedatzen du (azaroaren 7ko 16/1997 Legeak eragindako aldaketaren arabera) administrazio publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen arloko premiak lan-eskaintza publikoaren bidez beteko direla, aurrekontu-izendapena badute. Halaber, esaten du lan-eskaintza publikoan bertan adieraziko direla bete behar diren lanpostu hutsak, bai funtzionarioenak, bai lan kontratudun langile finkoenak.
Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuen 59. artikuluak eta hurrengoek adierazten dutenez, unibertsitateak, bere autonomiaz baliatuta, administrazio eta zerbitzuetako langileak hautatuko ditu, funtzionarioak eta lan-kontratudunak, lan-eskaintza publikoaren bidez.
Estatuaren aurrekontu orokorren legeek murrizketak ezarri dizkiote enplegu publikoari, 2013. urtetik aurrera.
Administrazio publikoetan urte askoan lan-eskaintza publikorik egin ezin izateak duen ondorio nagusia edonork ikus dezake. Izan ere, bajak, lanpostu hutsak edo premia berriak aldi baterako lan-harremanaren bidez bete behar izan dira eta horrek bereziki eragin die UPV/EHUren Estatutuetan aipatutako erreferentziako plantillaren gehitzeei, behar-beharrezkotzat hartzen direnak aspalditik unibertsitateak AZPko langileen alorrean daukan defizitarekin apurka-apurka bukatzeko.
Aldi baterako lan-harremanen kopuruak gora egiten segi ez dezan eta lanpostu estrukturalez osatutako plantillak izatera heldu ahal izateko, Estatuaren 2017rako Aurrekontu Orokorren ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19.bat.6 artikuluan dio tasa gehigarri bat egongo dela aldi baterako enplegua egonkortzeko esparru eta arlo batzuetan, besteak beste, unibertsitateetako langile guztiei dagokienez, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren laugarren xedapen iragankorrean zehaztutako moduan.
Bestalde, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legeak honela dio 19. artikuluan:
«2.– Las Administraciones Públicas que en el ejercicio anterior hayan cumplido los objetivos de estabilidad presupuestaria y deuda pública y la regla de gasto, tendrán una tasa de reposición del 100 por cien...
7.– Para calcular la tasa de reposición de efectivos, el porcentaje de tasa máximo fijado se aplicará sobre la diferencia resultante entre el número de empleados fijos que, durante el ejercicio presupuestario anterior, dejaron de prestar servicios en cada uno de los respectivos sectores, ámbitos, cuerpos o categorías, y el número de empleados fijos que se hubieran incorporado en los mismos, en el referido ejercicio, por cualquier causa, excepto los procedentes de ofertas de empleo público, o reingresado desde situaciones que no conlleven la reserva de puestos de trabajo. A estos efectos, se computarán los ceses en la prestación de servicios por jubilación, retiro, fallecimiento, renuncia, declaración en situación de excedencia sin reserva de puesto de trabajo, pérdida de la condición de funcionario de carrera o la extinción del contrato de trabajo o en cualquier otra situación administrativa que no suponga la reserva de puesto de trabajo o la percepción de retribuciones con cargo a la Administración en la que se cesa. Igualmente, se tendrán en cuenta las altas y bajas producidas por los concursos de traslados a otras Administraciones Públicas. No computarán dentro del límite máximo de plazas derivado de la tasa de reposición de efectivos las plazas que se convoquen para su provisión mediante procesos de promoción interna y las correspondientes al personal declarado indefinido no fijo mediante sentencia judicial.
9.– Además de lo establecido en el artículo 19.uno.6 de la Ley 3/2017, de 27 de junio, de Presupuestos Generales del Estado para el año 2017, se autoriza una tasa adicional para la estabilización de empleo temporal que incluirá las plazas de naturaleza estructural que, estando dotadas presupuestariamente, hayan estado ocupadas de forma temporal e ininterrumpidamente al menos en los tres años anteriores a 31 de diciembre de 2017 en los siguientes sectores y colectivos: personal de los servicios de administración y servicios generales, de investigación, de salud pública e inspección médica así como otros servicios públicos. En las Universidades Públicas, solo estará incluido el personal de administración y servicios. Las ofertas de empleo que articulen estos procesos de estabilización, deberán aprobarse y publicarse en los respectivos Diarios Oficiales en los ejercicios 2018 a 2020 y serán coordinados por los Departamentos ministeriales competentes. La tasa de cobertura temporal de las plazas incursas en los procesos de estabilización, deberá situarse al final del período, en cada ámbito, por debajo del 8 por ciento. La articulación de estos procesos selectivos que, en todo caso, garantizará el cumplimiento de los principios de libre concurrencia, igualdad, mérito, capacidad y publicidad, podrá ser objeto de negociación en cada uno de los ámbitos territoriales de la Administración General del Estado, Comunidades Autónomas y Entidades Locales, pudiendo articularse medidas que posibiliten una coordinación entre las diferentes Administraciones en el desarrollo de los mismos. De la resolución de estos procesos no podrá derivarse, en ningún caso, incremento de gasto ni de efectivos, debiendo ofertarse en estos procesos, necesariamente, plazas de naturaleza estructural que se encuentren desempeñadas por personal con vinculación temporal.»
(...)
3/2017 eta 6/2018 Legeetan aurreikusitako finkatze-prozesuak ahalbidetuko dituzten eskaintza publikoak hurrengo hiru urteen barruan onartu eta argitaratu beharko dira. Hau da, 3/2017 Legeari lotutako eskaintza 2017. eta 2019. urteen artean gauzatu beharko da; eta 6/2018 Legeari lotutakoa, ordea, 2018. eta 2020. urteen artean.
Estatuaren 2017. eta 2018. urteetarako aurrekontu orokorren Legeetan aurreikusitako tasa gehigarriei dagozkien finkatze-prozesuetarako egingo diren deialdien bidez sustatuko dira Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen laugarren xedapen iragankorrean jasota dauden aurreikuspenak, bai eta alor horretako legeriaren aldaketen ondorioz gaur egungo arautegietan egon daitezkeen hobekuntzak ere, eta berme guztiekin garatuko dira. Horrela, gutxitu egin ahal izango da aldi baterako edo behin-behineko harremana daukaten pertsonen gaur egungo ehunekoa, eta plantillen eta langileen egituren plangintzan eta arautzean aurrera egiteko egokiagoak izango diren kopuruetara heldu, bai eta gestio-prozesu arrunten normalizazioa lortu ere.
Eskaintza biei lotutako deialdiak prozesu bakarrean pilatuko dira, baldin eta finkatze-prozesua ez bada agortzen 2017ko eskaintza egiten denean. Edonola ere, hori guztia sindikatuekin aldez aurretik negoziatzeko prozesuari ekingo zaio 2019. urtean.
Horregatik, lan-eskaintza publiko honetan 2018. urterako legez aurreikusitako birjartze-tasa baino ez da agertzen, hau da, 38 lanpostu. Lan-eskaintza publiko honi lotutako deialdia ere 2017 eta 2018ko aurrekontu orokorren legeek baimendutako tasa gehigarriei lotutako eskaintzetakoekin pilatuko da eta guztiak prozesu bakar batean egingo dira; hortaz, Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legearen xedapen iragankorraren ondorioetarako, ulertuko da prozesu horrek deialdi bakar bat agortuko duela.
Eskainitako lanpostuak hauek dira: administrari laguntzaileen eskalako funtzionarioen 38 lanpostu huts.
Prozesu hau egingo da honako akordio hauek betez: AZPkoen negoziazio mahaien 2016ko ekainaren 9ko eta ekainaren 30eko baterako akordioak eta AZPko Funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko akordioa.
Halaber, aurreikusita dago lanpostu batzuk gordetzea desgaitasuna duten pertsonentzat, nahiz eta ehunekoa kasuan kasuko deialdian zehaztuko den.
Argi dago eskaintza honek interesa piztuko diela espektatiba eta interes legitimoak dauzkaten pertsona askori. Hala ere, kontuan hartu behar da pertsona kopuru handia dagoela unibertsitatean denbora luzea daramatenak lanean bitarteko funtzionario moduan. Errealitate hori jasota dago Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen laugarren xedapen iragankorrean, aukera ematen baitu oposizio faseko puntuen % 45 lortzeko, gehienera, lehiaketa fasean, UPV/EHUn emandako zerbitzuen bidez; bai eta lanean jarraitzeko bermea ematen ere, xedapenean bertan zehaztutako moduan. Neurriok ez dira hartu behar, berez, salbuespentzat, beste administrazio publiko askotan erabiliak izan baitira erakunde horien interesa ebazteko bidea ematen dutelako ahalik eta kalte gutxien eginez; salbuespena zen erakunde horietan ziharduten langile askoren egoera behin-behinekoa zela, eta denbora luzea zeramatela egoera horretan.
Beraz, eta deialdietara aurkez daitezkeen gainerako pertsonen eskubide legitimoak urratzeko asmorik gabe, lan-eskaintza honi lotutako deialdiak bat etorriko dira aipatutako legearen xedapenetan jasotakoarekin Era berean, aplikagarri izango dira alor horretako legeriaren aldaketen ondorioz gaur egungo xedapenetan egon daitezkeen hobekuntzak, halakorik egonez gero.
Azkenik, esan behar da Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman diola lan-eskaintza honi.
Adierazitakoagatik guztiagatik, bat etorrita Funtzio Publikoa Eraberritzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 18. artikuluan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluan, eta UPV/EHUren Estatutuen 59. artikuluan xedatutakoarekin, ikusita Gerentziaren proposamena, eta sindikatuak entzun ondoren, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartzen du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Onartzea 2018. urteko lan-eskaintza publikoa, I. eta II. eranskinetan jasota dagoen moduan.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Leioa, 2018ko abenduaren 20a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
I. ERANSKINA
Lehenengoa.– Onartzea 2018. urteko lan-eskaintza publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. artikuluak xedaturikoarekin bat etorrita, Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako langileentzako lan-eskaintza publikoa onartzen da 2018. urterako, erabaki honetan zehaztutako baldintzen arabera.
Bigarrena.– Lan-eskaintza publikoaren kuantifikazioa.
Lan-eskaintza publikoan, erabaki honen II. eranskinean aipatzen diren plaza hutsak sartzen dira, aurrekontuetan diruz hornituta daudenak.
3/2017 eta 6/2018 Legeetan aurreikusitako finkatze-prozesuak ahalbidetuko dituzten eskaintza publikoak hurrengo hiru urteen barruan onartu eta argitaratu beharko dira. Hau da, 3/2017 Legeari lotutako eskaintza 2017. eta 2019. urteen artean gauzatu beharko da; eta 6/2018 Legeari lotutakoa 2018. eta 2020. urteen artean. Eskaintza biak prozesu bakarrean pilatuko dira, baldin eta finkatze-prozesua ez bada agortzen 2017ko eskaintza egiten denean. Edonola ere, hori guztia sindikatuekin aldez aurretik negoziatzeko prozesuari ekingo zaio 2019. urtean.
Era berean, 2018ko birjartze-tasari lotutako LEPerako deialdia prozesu bakar batean egingo da 2017ko eta 2018ko aurrekontu legeetan jasotako tasa gehigarriei dagozkien eskaintzei lotutako deialdiarekin edo deialdiekin.
Prozesu bakar hau egingo da honako akordio hauek betez: AZPkoen negoziazio mahaien 2016ko ekainaren 9ko eta ekainaren 30eko baterako akordioak eta AZPko Funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko akordioa.
Deialdietako oinarriak AZPkoen Negoziazio Mahaian negoziatuko dira. Ondoren Gobernu Kontseiluari aurkeztuko zaizkio eta, behin onartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango dira argitara.
2017. eta 2018. urteetarako estatuko aurrekontu orokorren legeetan aurreikusitako tasa gehigarriei dagozkien finkatze-prozesuetarako egingo diren deialdien bidez sustatu egingo dira Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legearen laugarren xedapen iragankorrean jasota dauden aurreikuspenak, bai eta alor horretako legeriaren aldaketen ondorioz gaur egungo arautegietan egon daitezkeen hobekuntzak ere, eta berme guztiekin garatuko dira. Horrela, gutxitu egin ahal izango da aldi baterako edo behin-behineko harremana daukaten pertsonen gaur egungo ehunekoa, eta plantillen zein langileen egituren plangintzan eta arautzean aurrera egiteko egokiagoak izango diren kopuruetara heldu, bai eta gestio prozesu arrunten normalizazioa lortu ere.
Hirugarrena.– Hautaketa-prozesu bateratuan aplikatu beharreko irizpide orokorrak.
Hautaketa-prozesu bateratuan bilduko dira 2018ko birjartze-tasari dagokion lan-eskaintza publikoa eta Estatuaren 2017rako eta 2018rako aurrekontu orokorren legeetan jasotako tasa gehigarrien ondorioz gerora hari gehituko zaizkion eskaintzak. Prozesua egingo da honako akordio hauek betez: AZPkoen negoziazio mahaien 2016ko ekainaren 9ko eta ekainaren 30eko baterako akordioak eta AZPko Funtzionarioen Negoziazio Mahaiaren 2018ko abenduaren 3ko akordioa. Era berean, bertan ebaluatu eta aukeratuko dira UPV/EHUren premietarako profil profesional egokienak dituzten pertsonak. Hortaz, eta errespetatuta erabat langileak aukeratzeko prozesuak zuzentzen dituzten berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko Legearen laugarren xedapen iragankorrari jarraituta, edo arlo honetako legeriaren aldaketek ekar ditzaketen hobekuntzei helduz, lehiaketa-oposizio bidez egingo diren deialdiek irizpide orokor hauek bete beharko dituzte:
a) Hautaketa-probak eta programak izango dira bete beharreko lanpostuei lotutako trebetasunak eta gaitasunak ebaluatu eta langileak hautatzeko modukoak.
b) Lehiaketa-fasearen baremoan jasoko da gehiago baloratuko dela antzeko eginkizunak aldi batean zein behin-behineko moduan bete dituzten hautagaien esperientzia.
c) Hautaketa-probetako epaimahaien osaketa gizonen eta emakumeen arteko parekotasun irizpideari lotuko zaio, eta inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioei.
d) Hautaketa-probetako epaimahaien osaketan desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea sustatuko da, pertsona horientzako txanda duten probetan.
e) Pertsonaleko Gerenteordetzaren webgunean helbide bat jarriko da hautaketa-prozesuetarako, eta bertan agertuko dira deialdi guztiak eta horietatik eratorritako egintzak.
Laugarrena.– Desgaitasuna duten pertsonak.
1.– Deialdietan ez da ezarriko bazterketarik urritasun psikiko eta/edo fisikoengatik, kasuan kasuko lanak edo eginkizunak betetzeko ezintasunak gorabehera, eta deialdi bakoitza argitaratzen denean indarrean egongo den arautegia bete beharko da.
Bai administrazioak bai epaimahaiek laguntza eskatuko ahal izango diete organo tekniko eskudunei horretarako. Era berean, txostena eskatu ahal izango diote administrazio organo eskudunari, deialdiaren helburu diren lanpostuetan egin ohi diren jardueretan aritzeko hautagaiak daukan gaitasunari buruzkoa.
2.– Eskaintza hau osatzen duten lanpostu guztien ehuneko zazpi, gutxienez, gordeko dira, hautaketa-probetarako deialdian, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek bete ditzaten. Desgaitasuna duten pertsonatzat joko dira Desgaitasuna daukaten pertsonen eskubideei eta haien inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren testu bateratuan hala definitutakoak (4. artikulua, 2. atala). Ehuneko zazpi (7) hori gordetzean, eskainitako plazen ehuneko bi (2), gutxienez, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat gordeko dira, eta gainerakoak, berriz, beste edozelako desgaitasuna duten pertsonentzat. Hori guztia betetzeko Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bateratuak 59. artikuluan dioena.
Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuen kasuan, betetzen ez direnak txanda librera pasatuko dira.
3.– Hautaketa-prozesuetan, denbora eta bitartekoei dagokienez, egin beharreko egokitzapenak egingo dira, halakorik eskatuko luketen desgaituentzat, pertsona horien eta gainerako hautagaien arteko baldintza berdintasuna bermatzeko.
Bosgarrena.– EHAAn argitaratzea.
Erabaki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Langileak lanean hasteko premia larririk egonez gero, erabaki honetan jaso gabe premia horiek lan-eskaintza publiko gehigarri batean zehaztu ahal izango dira.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
II. ERANSKINA
D taldeko administrari laguntzaileen eskala: 38 plaza.