EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018250

ERABAKIA, 2018ko abenduaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez onartzen baitira irakasle-ikertzaileen 2018ko lan-eskaintza publikoa eta barne-sustapena.

Xedapenaren data: 2018-12-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201806407
Maila: Akordioa
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak 19.Bat.2 artikuluan zehazten du administrazio publikoetarako birjartze-tasa ehuneko 100ekoa izango dela, baldin eta aurreko ekitaldian aurrekontu-egonkortasunerako eta zor publikorako helburuak eta gasturako araua bete badituzte.
Hori kontuan hartuta, aztertu da 2017an behin betiko zenbat baja egon diren irakasle-ikertzaileen plantillan, finkoetan eta iraunkorretan, eta, guztira, 140 irakasle izan dira.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako birjartze-tasaren mugaren barruan, unibertsitate bakoitzak eskainitako plazen kopuru osoaren % 15 gutxienez bideratu beharko du, nahitaez, Ramón y Cajal programa amaitu eta I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaile doktoreak lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzera.
Era berean, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren 6/2018 Legeak 19. artikuluaren bosgarren atalean honela dio: «La validez de la tasa autorizada en el apartado Uno números 2 a 6 de este artículo estará condicionada a que las plazas resultantes se incluyan en una Oferta de Empleo Público que, de conformidad con lo establecido en el apartado 2 del artículo 70 del EBEP, deberá ser aprobada por los respectivos órganos de Gobierno de las Administraciones Públicas y publicarse en el Boletín oficial de la Provincia, de la Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, antes de la finalización de cada año.
La validez de dicha autorización estará igualmente condicionada a que la convocatoria de las plazas se efectúe, mediante publicación de la misma en el Diario oficial de la Provincia, Comunidad Autónoma o, en su caso, del Estado, en el plazo improrrogable de tres años, a contar desde la fecha de la publicación de la Oferta de Empleo Público en la que se incluyan las citadas plazas, con los requisitos establecidos en el párrafo anterior, de conformidad con lo dispuesto en el apartado 1 del artículo 70 del EBEP.»
Bestalde, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 62. artikuluaren bigarren apartatuak, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren bidez eguneratuak, honela dio:
«Unibertsitateko irakasleen kidegoetako plazen lehiaketak.
Halaber, unibertsitateek euren aurrekontuetako gastu-egoeran zuzkidura daukaten barne-sustapenerako plazetarako deialdia egin ahalko dute, Unibertsitateko Katedradunen Kidegora sartze aldera. Plaza horiek ezingo dute gainditu txanda askeko enplegu-publikorako eskainitako plazen kopuru maximoa, eta urte berean deialdia luzatuko da Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoko edo Ikerketako Organismo Publikoetako Ikertzaile Zientifikoen Eskalako karrera duten funtzionarioak lege horretako 56. artikuluko irakasle-kidegoetara sartzeko, gutxienez ere bi urtez modu efektiboan jardun badute izaera horretako zerbitzuetan...»
Bestalde, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 56.1 artikuluak, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran, honela dio:
«Cuerpos docentes universitarios.
1.– El profesorado universitario funcionario pertenecerá a los siguientes cuerpos docentes:
a) Catedráticos de Universidad.
b) Profesores Titulares de Universidad.
El profesorado perteneciente a ambos cuerpos tendrá plena capacidad docente e investigadora».
Bada, lan-eskaintza publikoaren txanda irekian unibertsitateko irakasleen kidegoetako 22 plaza onartu direnez, guztiak unibertsitateko irakasle titularren kidegokoak, horixe da barne-sustapenean eskain daitekeen unibertsitateko katedradunen plaza kopurua.
Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak bilera egin zuen 2018ko urriaren 25ean, eta ontzat jo zuen irakasle-ikertzaileen 2018ko lan-eskaintza publikorako plazen zerrenda. Eskaintza hori bi neurri hauen emaitza da: batetik, birjartze tasarena, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean jasotakoa, eta, bestetik, barne-sustapenarena, irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitakoa.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baimena eman zion Euskal Herriko Unibertsitateari plaza horiek lan-eskaintza publikoan eta barne-sustapenean ateratzeko.
Hori guztia kontuan hartuta, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Onartzea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2018ko lan-eskaintza publikoa, I. eranskinean zehaztutako plazekin.
Bigarrena.– Onartzea barne-sustapenean aterako diren unibertsitateko katedren zerrenda, II. eranskinean zehaztutako plazekin (irailaren 11ko 10/2015 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako bigarrena).
Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Leioa, 2018ko abenduaren 20a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
I. ERANSKINA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-IKERTZAILEEN 2018. URTERAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA (TXANDA IREKIA)
Funtzionarioak eta lan kontratudunak
II. ERANSKINA
BARNE-SUSTAPEN BIDEZ DEIALDI PUBLIKOAN ATERAKO DIREN UNIBERTSITATEKO KATEDRAK (IRAILAREN 11KO 10/2015 ERREGE LEGE-DEKRETUAREN AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA)