EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018248

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeari buruz bideratutako 77/2018 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-12-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201806358
Maila: Ediktua
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZULUP.
Judizioa: 77/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: M. C. S.L.
Abokatua:
Prokuradorea:
Demandatua: Sandra Martin Novoa.
Gaia: diru-kopuru bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2018-06-21ean.
Sandra Martin Novoa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 art.).
Ebazpen horren aurka ez dago inolako errekurtsorik jartzeko aukerarik.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Durango (Bizkaia), 2018ko abenduaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.