EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018248

AGINDUA, 2018ko abenduaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Elkartek Programa arautzen duen agindua aldatzeko dena.

Xedapenaren data: 2018-12-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201806351
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/12/29an argitaratutako 2016/12/09ko AGINDUA aldatzen du [201605580]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduak (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.) arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen du (Elkartek Programa).
Aldaketaren bidez tresnak ezarri nahi dira RVCTIren agenteen gaitasun zientifiko-teknologikoen eskaera neurtzeko; horretarako, ezartzen du gehienez ere zenbait erakundek parte har dezaketen proiektu bakoitzean. Ebaluazio-irizpideetan egindako aldaketak ere sartzen dira: nota altuagoa eskatuko da funtsezko irizpideetan.
Horrenbestez, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa (Elkartek Programa), arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 4. artikuluaren 1. paragrafoko b) apartatua aldatzen da –Elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektuak–, eta era honetan idatzita geratzen da:
«b) Elkarlaneko ikerketa-proiektuak urte anitzekoak izango dira, eta ZTBESko hainbat eragilek eginak izan beharko dira; eragile horiek, bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragile-mota ordezkatu beharko dituzte gutxienez, eta akreditatuta egon beharko dute ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuari eta haren xedapen iragankorrei edo hura ordezkatzen duen araudiari jarraituz (109/2015 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duena). Oro har, parte hartzen duten entitateak gehienez 8 izango dira, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuordetzak espresuki baimentzen ez badu.»
2. artikulua.– Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa (Elkartek Programa) arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 4. artikuluaren 2. paragrafoko b) apartatua aldatzen da –Industria potentzial handiko ikerketa proiektuak–, eta era honetan idatzita geratzen da:
«b) Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak urte anitzekoak izan daitezke. Gainera, I+G-ko enpresa-unitateek garatu beharko dituzte halako proiektuak, ZTBES Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste eragile batzuekin elkarlanean, eta I+G-ko enpresa-unitate batek hartu beharko du proiektuaren gidaritza. Oro har, parte hartzen duten entitateak gehienez 8 izango dira, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuordetzak espresuki baimentzen ez badu.»
3. artikulua.– Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa (Elkartek Programa), arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 15. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzen da –Ebaluazio-irizpideak–, eta era honetan idatzita geratzen da:
«2.– Proiektu bat hautatzeko, bi baldintza hauek bete behar ditu aldi berean: alde batetik, atera daitekeen gehieneko notaren % 50 baino nota hobea ateratzea ebaluazioan, eta bestetik, funtsezko irizpide bakoitzean atera daitekeen gehieneko notaren % 50 baino nota hobea ateratzea.»
XEDAPEN IRAGANKORRA
Agindu honetan araututako laguntzen ondorioetarako, SPRI-Sociedad para la Transformación Competitiva/Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAri egindako aipamenak SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari egiten zaizkiola ulertuko da, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 17a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.