EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018248

166/2018 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako hau baimentzen duen erabakia argitara ematea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Organismo Autonomoen 2018rako lan-eskaintza publikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren bigarren lan-eskaintza publikoa onartzen dituen Erabakia, 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen dituena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen deialdi publikoan jasoko den lanpostu-kopurua.

Xedapenaren zenbakia: 201800166
Xedapenaren data: 2018-12-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201806342
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Gobernu Kontseiluak, 2018ko abenduaren 18an egindako bilkuran, honako hau baimentzen duen erabakia onartu zuen: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Organismo Autonomoen 2018rako lan-eskaintza publikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren bigarren lan-eskaintza publikoa onartzen dituen Erabakia, 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen dituena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen deialdi publikoan jasoko den lanpostu-kopurua. Erabaki horrek zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Organismo Autonomoen 2018rako lan-eskaintza publikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren bigarren lan-eskaintza publikoa onartzen dituen Erabakia, 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen dituena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen deialdi publikoan jasoko den lanpostu-kopurua. Erabaki hori ebazpen honen eranskin gisa doa.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 18KO 166/2018 EBAZPENARENA
Erabakia, 2018ko abenduaren 18koa, Gobernu Kontseiluarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Organismo Autonomoen 2018rako lan-eskaintza publikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren bigarren lan-eskaintza publikoa onartzen dituena, eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen dituena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoen deialdi publikoan jasoko den lanpostu-kopurua.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkeran, «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, lan-eskaintza publikoaz beteko dira».
Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, lan-eskaintza publikoa egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».
Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Gobernu Kontseiluaren Erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Organismo Autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren lan-eskaintza publikoa onartzen da; aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere, zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.
Eskainitako plazen artean sartzen dira, era berean, txanda irekian eta barne-sustapeneko txandan bete behar direnak.
Bi txandetan eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen % 7 gordeko da desgaitasuna duten pertsonentzat (halakotzat joko dira azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak –Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duenak– 4.2 artikuluan zehaztutakoak), betiere hautaketa-prozesuak gainditzen badituzte eta egiaztatzen badute desgaitasun bat dutela, lanpostuaren zereginetan aritzeko bateragarria dena. Hartara, pixkana-pixkana lortu nahi da Administrazio Publiko bakoitzean, guztira, % 2 izatea langile horiek. Ehuneko zazpi gordetzean kontuan hartu beharko da, halaber, eskainitako plazen ehuneko bi behintzat desgaitasun intelektuala duten pertsonek betetzeko izango dela, eta gainerakoa, beste edozein desgaitasun-mota egiaztatzen duten pertsonek betetzeko.
Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa, bai eta horien kopurua ere, hautaketa-prozesuen deialdietan zehaztuko da.
Hezkuntza Administrazioan, bestalde, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko bigarren lan-eskaintza publikoa onartu da 2018rako. Eskaintza horren barruan, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko 492 plaza eta gauzatutako hautaketa-prozeduraren deialdi egokiaren ondoren hutsik geratu diren 405 plaza (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko 357 eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko 48) sartu dira. Aipatu prozedura, zehazki, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko otsailaren 14ko Aginduaren bidez onartutako lan-eskaintza publikoaren zioz bideratu da.
Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak) 70.1 artikuluan ezarritako epean gauzatuko da lan-eskaintza publikoa, bai eta horri dagozkion deialdiak ere.
Bestalde, Segurtasuneko sailburuak ezagutzera eman dio Gobernu Kontseiluari Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko deialdiaren proposamena (XXVIII. promozioa), guztira 500ekoa dena.
Era berean, Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 17an onartu duela 2018ko ekitalditako lan-eskaintza publikoan sartu beharreko plazen behin betiko zenbatekoa. Lan-eskaintza publiko horretan, kategoria profesional desberdinetako 1.083 plaza sartzen dira, guztira, txanda irekian.
Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde publikoek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari jakinarazi diote datozen hiru urteetan deialdi publikoan aterako den plaza-kopurua, eta, horrez gain, V. eranskinean adierazten diren plazak sartu dituzte Erabaki honetan, eta, beraz, 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan.
Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aurreko proposamen horiek, eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartu dira, enplegu publikoko plaza gisa.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:
ERABAKIA:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere Organismo Autonomoen 2018rako lan-eskaintza publikoa onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2018rako bigarren lan-eskaintza publikoa onartzea. Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Hirugarrena.– Adieraztea dagozkion deialdietan zehaztuko direla eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta baldintzak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.
Laugarrena.– 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzea Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko plazak (XXVIII. promozioa), III. eranskinean adierazten direnak.
Bosgarrena.– 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lan-eskaintza publikoko plazak (estatutupeko langile finkoak izateko), IV. eranskinean adierazten direnak.
Seigarrena.– 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde publikoen deialdi publikoan jasoko diren plazak, eta, zehazki, V. eranskinean adierazten diren plazak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
ERABAKIAREN I. ERANSKINA
ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA ORGANISMO AUTONOMOETAKO PLAZA-KOPURUA
A) Funtzionarioak
Txanda irekia
Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Hizkuntza Normalizazioaren Eskala: 40
Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Itzulpen Eskala: 20
Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Estatistika Eskala: 30
Erdi Mailako Teknikarien Kidegoa, Arkitektura Teknikoa aukera: 20
Erdi Mailako Teknikarien Kidegoa, Erizaintzako Diplomatura/Gradua aukera: 30
Administrarien Kidegoa: 40
Administrari Laguntzaileen Kidegoa: 50
Mendekoen Kidegoa: 50
Barne-sustapena
Administrarien Kidegoa: 20
Administrari Laguntzaileen Kidegoa: 20
B) Lan-kontratupekoak
Zumarragako Ibaiondo Heziketa Zentroko hezitzaileak: 17
ERABAKIAREN II. ERANSKINA
HEZKUNTZA-ADMINISTRAZIOA. PLAZA-KOPURUA
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 849
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 48
ERABAKIAREN III. ERANSKINA
ERTZAINTZA. PLAZA-KOPURUA
Oinarrizko Eskalako Agenteen Kategoria: 500
ERABAKIAREN IV. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA. PLAZA-KOPURUA
Estatutupeko langile finkoak - Txanda irekia: 1.083
ERABAKIAREN V. ERANSKINA
ERAKUNDE PUBLIKOAK. PLAZA-KOPURUA
Uraren Euskal Agentzia: 65
Euskal Irrati Telebista: 9