EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2018246

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 14koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzak «Elkarlan» sariak ematen baititu balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako.

Xedapenaren data: 2018-12-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201806297
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/11/02an argitaratutako 2018/10/30reko AGINDUA [201805391]

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko urriaren 30eko Aginduak (2018ko azaroaren 2ko EHAA) balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Eusko Jaurlaritzaren «Elkarlan» sariak emateko deialdia onetsi zen, eta hautaketa-batzordeak egindako proposamena aztertuta, zazpigarren oinarriko 9 apartatua ezartzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Elkarlan» sariak ematea prestazio hauekin:
a) 6000 euro gordin.
b) saritutako proiektuaren berri ematea informazio-bideetan eta komunikabideetan, proiektu hauei:
Bigarrena.– Argitara ematea onartutako proiektuetako bakoitzerako hautaketa-batzordeak egindako balorazioak (eranskina).
Aurkeztu diren eskaera hauek ezetsi egin dira, aginduan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik:
– 09 Espedientea:
• Eskatzaileak: Sustraiak hábitat Design koop. elk. txikia.
• Proiektua: Sustraiak hábitat Design.
• Kausa: ez da irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoa.
– 18 Espedientea:
• Eskatzaileak: Asociación Bizitegi elkartea.
• Proiektua: Aurkigune: Servicio de activación comunitaria.
• Kausa: ez ditu bete deialdiaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritako 1.a) eta 1.b) baldintzak.
– 22 Espedientea:
• Eskatzaileak: Fundación Deusto fundazioa.
• Proiektua: Herramienta digital WAY-CyberParks.
• Kausa: ez du bete 2018ko deialdiaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritako 1.b) baldintza.
– 28 Espedientea:
• Eskatzaileak: Osoigo SL.
• Proiektua: osoigo.com.
• Kausa: ez da irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoa.
– 29 Espedientea:
• Eskatzaileak: Irune Herrero Villa.
• Proiektua: Emakumusik-Entre coros.
• Kausa: ez du bete 2018ko deialdiaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritako 1.b) baldintza.
– 30 Espedientea:
• Eskatzaileak: Irune Herrero Villa.
• Proiektua: Herramienta digital WAY-CyberParks.
• Kausa: ez du bete 2018ko deialdiaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritako 1.b) baldintza bete.
– 32 Espedientea:
• Eskatzailea: Purple bob SL.
• Proiektua: METIS.
• Kausa: ez da irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoa.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar diezaiokete sail bereko sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Bosgarrena.– Entitate sarituek idatziz eta espresuki adierazi beharko dute saria onartzen dutela, saritze-ebazpena argitaratu eta 3 egun naturaleko epean. Horretarako, saria onartzeko inprimaki bat izango dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire kudeaketak» atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 14a.
Erakunde Harremanetarako sailburuordea,
PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.