EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018244

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 2631/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-11-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201806244
Maila: Ediktua
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia - Bigarren Sekzioa - Zibileko ZULUP.
Errekurtsoa: Apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta, PZL 2000 2631/2018.
Errekurtsogilea: Ruth Anguera Salgado andrea.
Abokatua: Jon Razkin Enbil jauna.
Prokuradorea: Fernando Castro Mocoroa jauna.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
2018ko azaroaren 23an, aipatu errekurtsoan epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira hitzez hitz:
«622/2018 EPAIA
Jaun-andreak
Luis Blanquez Pérez jauna
Iñigo Suárez de Odrizola jauna
Felipe Peñalba Otaduy jauna
Donostian, bi mila eta hamazortziko azaroaren hogeita hiruan.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak, zeina goian zehaztutako jaun-andreek osatzen baitute, apelazio-izapideetan ikusi ditu Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 4 zenbakiko epaitegian bideratutako 50/2017 judizio arrunteko auto zibil hauek. Eskatzailea Ruth Anguera Salgado andrea izan da (apelatzailea- demandatzailea) –Fernando Castro Mocoroa prokuradorea ordezkari dela, eta Jon Razkin Enbil defendatzaile dela–, Carlos Rodriguez Reboredo jaunaren aurka (demandatua) jardunez. Eta hori guztia epaitegi horrek 2018ko martxoaren 8an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa dela bide egin da.»
«EPAITZA
Ezetsi egiten dugu Ruth Anguera Salgado andrearen ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2018ko martxoaren 8an Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko epaileak 50/2017 autoetan emandako epaiaren aurkakoa, eta epai hori berresten dugu. Gora-jotze honen kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.
Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, PZLren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, PZLren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, PZLren 477.2 artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.
Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada,eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858/0000/12/2631/18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.»
Carlos Rodriguez Reboredo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2018ko azaroaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.