EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018243

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuria» sariaren 2018ko edizioa.

Xedapenaren data: 2018-12-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201806222
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/10/05ean argitaratutako 2018/09/26ko EBAZPENA [201804863]

Azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan dago araututa (azaroaren 28ko EHAA, 228. zk.) garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuria» saria.
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez (urriaren 5eko EHAA, 193. zk.), garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuria» sariaren 2018ko edizioaren deialdia egin zen.
Epaimahaia bildu da deialdiko ebazpen horren seigarren oinarrian adierazitako moduan, eta gaia eztabaidatu du azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraikiz. Horren ondorean, epai justifikatua eta ebazpen-proposamena eman ditu.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Mikel Ayestaran Aierrari ematea garapenerako lankidetzako «Ignacio Ellacuria» saria, egunero gizarte-zabalkundean eta -sentsibilizazioan egiten duen lana aintzat hartzeko xedez; Izan ere, herrien arteko berdintasuna eta justiziaren defentsako lana egiten du, pobreziaren arazoa gainditzearren.
Vitoria-Gastiez, 2018ko abenduaren 10a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.