EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2018243

160/2018 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio hau aldatzea baimentzeko erabakia Vitoria-Gasteiz hiriko garraio publikoko elektrifikazioa gauzatzeko ekintza osagarriak egiteko, Vitoria-Gasteizen gaur egungo 2. linea periferikoaren autobus elektriko adimentsu baten bitartez.

Xedapenaren zenbakia: 201800160
Xedapenaren data: 2018-12-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201806218
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/06/21ean argitaratutako 2018/06/14ko 201800111 EBAZPENA aldatzen du

Gobernu Kontseiluak, 2018ko abenduaren 3ko bileran, onartu egin du Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio hau aldatzea baimentzeko erabakia Vitoria-Gasteiz hiriko garraio publikoko elektrifikazioa gauzatzeko ekintza osagarriak egiteko, Vitoria-Gasteizen gaur egungo 2. linea periferikoaren autobus elektriko adimentsu baten bitartez. Hori horrela, eta erabaki horri beharrezko publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako erabakiaren testua. Erabaki horren bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio hau aldatzea baimentzen da: Vitoria-Gasteiz hiriko garraio publikoko elektrifikazioa gauzatzeko ekintza osagarriak egitea Vitoria-Gasteizen gaur egungo 2. linea periferikoaren autobus elektriko adimentsu baten bitartez. Erabaki hori honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN ABENDUAREN 3KO 160/2018 EBAZPENARENA
ERABAKIA, 2018KO ABENDUAREN 3KOA, GOBERNU KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENDU EGITEN BAITA RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EMANDAKO GOMENDIO HAU ALDATZEA: VITORIA-GASTEIZ HIRIKO GARRAIO PUBLIKOKO ELEKTRIFIKAZIOA GAUZATZEKO EKINTZA OSAGARRIAK EGITEKO, VITORIA-GASTEIZEN GAUR EGUNGO 2. LINEA PERIFERIKOAREN AUTOBUS ELEKTRIKO ADIMENTSU BATEN BITARTEZ
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.
Bestalde, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen guztiak betetzea garraio-azpiegituretako lanak landu, zuzendu, ikuskatu eta exekutatzearekin lotutako arloan, hala xedatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.c) artikuluan.
2016ko ekainaren 1ean, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak; lankidetza-hitzarmen horren xedea da proiektuak idaztea Vitoria-Gasteiz hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta erabat elektrifikatua sortuz.
Gobernu Kontseiluaren Ebazpen bidez, 2016ko irailaren 20an Ente Público Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakundeari egiteko hau enkargatu zitzaion: beharrezko azterlanak eta proiektuak idaztea Vitoria-Gasteiz hirian garraio publikoaren eskaintza egokitzeko, azken miliako garraiobide publiko kolektiboen sistema multimodal integratu eta erabat elektrifikatua sortuz.
2018ko martxoaren 23an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak, Vitoria-Gasteiz hirian Autobus Elektriko Adimenduna txertatzeko.
2018ko maiatzaren 10ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Vitoria-Gasteizko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Vitoria-Gasteiz hirian Autobus Elektriko Adimenduna txertatzearen osagarritasunerako, hiriko garraio-sistemaren mugikortasunaren kontzeptu integrala bermatze aldera, kotxe-atoi moderno batzuekin (bertan kokatuko da Autobus Elektriko Adimendunaren karga moteleko sistema).
Horretaz gain, Autobus Elektriko Adimendunaren trazadurak tranbia-lineekin, autobus-geltokiarekin eta hirian sartzeko trafikoekin bat egiten duenez, beharrezkoa da beste konponbide bat ematea bide-sistemaren elkarguneari, garraio publikoko sistemaren arintasuna bermatuta gera dadin.
Hitzarmen horren bigarren klausularen arabera, Gobernu Kontseiluak, 2018ko ekainaren 12ko bileran, gomendio hau eman zion Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari: Vitoria-Gasteiz hiriko garraio publikoko elektrifikazioa gauzatzeko ekintza osagarriak egiteko, Vitoria-Gasteizen gaur egungo 2. linea periferikoaren autobus elektriko adimentsu baten bitartez.
Kudeaketa-gomendio honen bosgarren atalean deskribatutako lanen gehieneko aurrekontu zenbatetsia hau da: bederatziehun eta hirurogei mila (960.000) euro, BEZa barne. Urteen arabera, honako hau da aurrekontuaren banaketa zenbatetsia:
2018: 500.000 euro.
2019: 460.000 euro.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egindako oharrei jarraituz erabaki da, hasiera batean aurreikusi ziren urteko ordainketak aldatu egin behar dira, erabakitako aurrekontu-banaketa lanen egikaritze-mailara egokitzeko.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak hau erabaki du:
ERABAKIA
«Lehenengoa.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari emandako gomendio honen seigarren puntua (6.– Obren finantzaketa) aldatzea: Vitoria-Gasteiz hiriko garraio publikoko elektrifikazioa gauzatzeko ekintza osagarriak egiteko, Vitoria-Gasteizen gaur egungo 2. linea periferikoaren autobus elektriko adimentsu baten bitartez. Gomendio hori 2018ko ekainaren 12an onartu zen.
Bigarrena.– Erabaki honen eranskinean jasota daude aipatutako enkargu hori egiteko baldintza zehatzak.
Hirugarrena.– Enkargu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».
ERABAKIAREN ERANSKINA
6.– Lanen finantzaketa.
Kudeaketa-gomendio honen bosgarren atalean deskribatutako lanen gehieneko aurrekontu zenbatetsia hau da: bederatziehun eta hirurogei mila (960.000) euro, BEZa barne. Urteen arabera, honako hau da aurrekontuaren banaketa zenbatetsia:
2018: 20.000 euro.
2019: 940.000 euro.
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere.
Ordainketak ETSk Administrazioan faktura aurkeztu ostean egingo dira.