EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2018241

EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 86/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-11-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201806151
Maila: Ediktua
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: filiazioa, 86/2018.
Demandatzailea: Antoinette Sarr.
Abokatua: Roberto Enrique Gutierrez Balmaseda.
Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.
Demandatua: Louis Mendy.
Gaia: filiazioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-23an. Hona hemen epaitza:
242/2018 EPAIA
Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta hamazortziko azaroaren hamahirua.
Alderdi demandatzailea: Antoinette Sarr.
Abokatua: Roberto Enrique Gutierrez Balmaseda.
Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.
Alderdi demandatua: Louis Mendy.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: pertsonaren zuzenbidea.
EPAITZA
Baiesten dut Sanchiz Capdevilla prokuradoreak Antoinette Sarr andrearen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztu duen demanda, Louis Mendy jaunaren aurkakoa. Hori dela-eta deklaratzen dut Louis Mendy XXXXX XXXXX XXXXX-ren aita biologikoa eta ezkontzazkoa dela, eta kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.
Ebazpen hau irmoa delarik, igor bekizkio Erregistro Zibilari idatzagiriak, inskripzioa egin dadin.
Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0072 0000 36 0086 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Louis Mendy demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 23a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.