EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2018241

1253/2018 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarenarena. Horren bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Zuzendaritza Nagusi honek abenduaren 29an 1931/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian parte hartu duten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen garapen profesionaleko mailaren behin betiko esleipena argitaratzea agintzen da.

Xedapenaren zenbakia: 201801253
Xedapenaren data: 2018-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201806148
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/04/17an argitaratutako 2011/12/29ko 201101931 EBAZPENA
  • Ikus 2018/06/28an argitaratutako 2018/05/21eko 201800482 EBAZPENA

Azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuak, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuak eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanbide-taldeetako profesionalen garapen profesionala arautzen dute.
Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren bidez, Osasuneko Mahai Sektorialean 2008ko martxoaren 14an eginiko bileran lortutako Akordioa onartzen duenaren bidez, aipatutako 395/2005, 35/2007 eta 248/2007 Dekretuetan jasotako araudiaren hainbat egokitzapen ezartzen dira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1931/2011 Ebazpenak, abenduaren 29koak, garapen profesionaleko ezohiko deialdia arautzen du; horren baitan, baldintza berak ezarriko zaizkie 1931/2011 Ebazpenaren aplikazio-esparruan sartzen diren kolektiboei; hau da, ezarpen-faseko deialdietan (Ebazpen hauen bidez araututakoak: uztailaren 9ko 2470/2008; abenduaren 19ko 4413/2008; martxoaren 23ko 1061/2009) parte hartu zuten profesionalen garapen profesionala ebaluatzeko ezarri ziren baldintza berak.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 Ebazpenen bidez deitutako garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak bertan behera uztea ezarri zuen.
Aipatutako 558/2014 Ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten, eta 29/2015 prozedura Laburtuari hasiera eman zitzaion. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak prozedura hori eraman zuen, baita irailaren 28ko 246/2017 Epaian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki onartu ere; eta garapen profesionaleko deialdietan parte hartu duten Osakidetzako langileen eskubidea aitortu zuen, zehazki, garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdiak ebazteko eskubidea, dagokien mailak esleitu arte, parte-hartzaile bakoitzari dagokion maila esleitzeko.
Abenduaren 18ko 243/2017 Autoaren bidez, aipatutako epaiaren behin-behineko betearazpena agindu eta Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 1 Ebazpena eman zen. Horren bidez, deialdiak amaitzeko jarduerak abiarazi ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 21eko 482/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko uztailaren 29ko 124. zenbakiko EHAAn argitaratutakoaren bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebatzi ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak abenduaren 29ko 1931/2011 Ebazpenaren bidez araututako deialdian parte hartu duten profesionalen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzea agintzen zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren profesionalen garapen profesionala arautzen duten 395/2005, 35/2007 eta 248/2007 Dekretuen 11.3 artikuluan eta garapen profesionaleko deialdia arautzen duen Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1931/2011 Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera, errekurtsorako izapidea amitu ondoren, garapen profesionaleko behin betiko esleipena onartu behar da.
Aurreko guztiagatik, eta emandako ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DUT:
Lehena.– Garapen profesionaleko mailak behin betiko esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren profesionalei; hots, Zuzendaritza Nagusi honen abenduaren 29ko 1931/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian parte hartu dutenei, Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen den zerrendan agertzen direnei.
Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garapen profesionaleko aplikazio informatikoan: https://dp.osakidetza.eus
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio bide administratiboari eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako dagokion Epaitegian, bi hilabeteko epean Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.2, 14.2 eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.