EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2018241

1251/2018 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarenarena. Honen bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako B1 Diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko langile sanitarioen garapen profesionaleko mailaren behin betiko esleipena argitaratzea agintzen da. Ebazpen honek oinarria du Zuzendaritza Nagusi honek abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian.

Xedapenaren zenbakia: 201801251
Xedapenaren data: 2018-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201806146
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/28an argitaratutako 2018/05/21eko 201800484 EBAZPENA

Otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren B1 Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen du.
Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren bidez, Osasuneko Mahai Sektorialean 2008ko martxoaren 14an eginiko bileran lortutako Akordioa onartzen duenaren bidez, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuan jasotako araudiaren hainbat egokitzapen ezartzen dira.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenak Osakidetzaren mende dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren eskakizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen ditu.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 Ebazpenen bidez deitutako garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak bertan behera uztea ezarri zuen.
Aipatutako 558/2014 Ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten, eta 29/2015 prozedura Laburtuari hasiera eman zitzaion. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak prozedura hori eraman zuen, baita irailaren 28ko 246/2017 Epaian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa partzialki onartu ere; eta garapen profesionaleko deialdietan parte hartu duten Osakidetzako langileen eskubidea aitortu zuen, zehazki, garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdiak ebazteko eskubidea, dagokien mailak esleitu arte, parte-hartzaile bakoitzari dagokion maila esleitzeko.
Abenduaren 18ko 243/2017 Autoaren bidez, aipatutako epaiaren behin-behineko betearazpena agindu eta Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 1 Ebazpena eman zen. Horren bidez, deialdiak amaitzeko jarduerak abiarazi ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 21eko 484/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko uztailaren 29ko 124. zenbakiko EHAAn argitaratutakoaren bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebatzi ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B1 Diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko langile sanitarioen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzea agintzen zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren B1 Diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko langile sanitarioen garapen profesionala arautzen duen otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluan eta garapen profesionaleko deialdia arautzen duen Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera, errekurtsorako izapidea amaitu ondoren, garapen profesionaleko behin betiko esleipena onartu behar da.
Aurreko guztiagatik, eta emandako ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Garapen profesionaleko mailak behin betiko esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren B1 Diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko profesionalei; hots, Zuzendaritza Nagusi honen abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian parte hartu dutenei, Ebazpen honen Eranskinetan jasotzen den zerrendan agertzen direnei.
I. eranskina: garapen profesionaleko I. maila aitortu zaien B1-Diplomadun sanitarioen taldearen behin betiko zerrenda.
II. eranskina: garapen profesionaleko II. maila aitortu zaien B1-Diplomadun sanitarioen taldearen behin betiko zerrenda.
III. eranskina: garapen profesionaleko III. maila aitortu zaien B1-Diplomadun sanitarioen taldearen behin betiko zerrenda.
IV. eranskina: garapen profesionaleko IV. maila aitortu zaien B1-Diplomadun sanitarioen taldearen behin betiko zerrenda.
Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garapen profesionaleko aplikazio informatikoan: https://dp.osakidetza.eus
Bigarrena.– Curriculumeko merezimenduen B Blokean ezarritako puntuazio-eskakizunak gainditu ondoren, gorako errekurtsoak ebazteko izapidean haien espedienteak aztertu ondoren, ebaluazio prozesuan jarraitzen dute profesionalen zerrenda onartzea eta, horretarako, Jarduera, jarduna eta gaitasun profesionaleko A Blokea baloratzea eta baita Erakundearekiko inplikazio eta konpromisoko C Blokea ere, V. eranskinean jasotzen den zerrendaren arabera (ebaluazio-prozesuan aurrera egiten duten B1- Diplomadun sanitarioen taldeari dagokion profesionalen zerrenda).
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio bide administratiboari eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako dagokion Epaitegian, bi hilabeteko epean Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.2, 14.2 eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.