EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2018241

159/2018 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea 2018ko Programa-Kontratua, Ingurumen, Lurralde-Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena.

Xedapenaren zenbakia: 201800159
Xedapenaren data: 2018-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201806139
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2018ko Programa-Kontratua, Ingurumen, Lurralde-Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 30a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
159/2018 EBAZPENA, AZAROAREN 30EKOA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIARENA ERANSKINA
2018ko programa-kontratua, Ingurumen, Lurralde-Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA Sozietate Publikoaren arteko harremanak arautzen dituena.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 21ean.
BILDU DIRA:
Alde batetik: Ignacio María Arriola López jauna, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.
Eta bestetik: Carlos Quindós Fernández jauna, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (Visesa) Sozietate Publikoko zuzendari nagusia (Visesa).
PARTE HARTZEN DUTE:
Ignacio María Arriola López jaunak, bere eginbidearen jardunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta haren ordezkari gisa.
Carlos Quindós Fernández jaunak, arestian aipatutako sozietate publikoaren izenean eta haren ordezkari gisa.
Bi aldeek elkarri aitortzen diote behar besteko legezko gaitasuna hitzarmen hau egiteko; eta horretarako,
AZALTZEN DUTE:
I.– Babes publikoko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak honako hau dio 35.1 artikuluan:
«Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak (gaur egun Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila denak), 32.artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraitu gabe, zuzenean esleitu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren lurzoruaren gaineko azalera-eskubidea eratzea, edo laguntzak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kapitalaren gehiengoaren partaidetza duen sektore publikoko Sozietateei, edo Zuzenbide Publikoko Entitateei».
II.– Babes publikoko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak honako hau xedatzen du 35.2 artikuluan:
«Esleipen hori lankidetza-hitzarmenen edo kontratu-programen bidez egingo da».
III.– Halaber, gaur egungo Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak besterendu ahalko dio kostu-bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzako lurzorua Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA Sozietateari araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapenerako, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak 99.4.a) artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.
Ildo berean, Euskadiko Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak 18.artikuluaren lehen apartatuko a) letran xedatzen duenarekin bat etorriz, ebazten da administrazio publikoen arteko hitzarmenek edo administrazio publikoen eta sektore publikoko erakundeen arteko hitzarmenek eragin dutenean dena delako besterentzea, Lurzoru Ondare Publikoko ondasunak besterendu daitezkeela zuzenean, erregelamendu bidez zehaztuko diren betekizunak eta baldintzak betez.
IV.– Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA entitateak sozietate publikoaren izaera du, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak xedatzen duenaren arabera; eta haren xede sozialean barne hartuta dagoela babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea, otsailaren 6ko 29/1990 Dekretuak, azaroaren 21eko 258/1989 Dekretua aldatzen duenak, xedatzen duenarekin bat etorriz.
V.– Programa Kontratu honen bidez zehazten dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak itunkide duen Sozietate Publikoari emango dizkion onurak hark datozen urteetako ekitaldietan abiaraziko dituen babes publikoko etxebizitza-sustapenetarako.
Halaber, Euskadiko Etxebizitza Legearen Bigarren Xedapen Iragankorrean agintzen denarekin bat etorriz, lege horren garapenari dagozkion erregelamenduak lantzen eta indarrean sartzen ez diren bitartean, eta itun hau onesten den unean indarrean daudenak ordezten ez dituzten artean, haiek indarrean izango dira lege-xedapen horren aurkakoa edo kontraesankorra ez den edozertarako.
VI.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrean aurreikusten dira Programa Kontratu honen bitartez Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bere gain hartzen dituen diru-laguntzak esleitzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak.
VII.– Alde biak ados daudenez bakoitzak bere interesekoa duenean, eta kontuan izanik Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak xedatzen duena, Programa Kontratu hau gauzatzea erabaki dute, hartarako baliatuz ondorengo.
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Xedea.
2018ko Programa Kontratu honen xedea da zehaztea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA Sozietate Publikoak zer-nolako partaidetza izango duen bakoitzak jarraian zerrendatuko diren babes publikoko etxebizitzen sustapen pribatuetan, bai onuren emakidari dagokionez eta bai haiek egikaritzeko alde bakoitzak bere gain hartzen dituen baldintza eta betebeharrei dagokienez.
Bigarrena.– Jarduera-esparrua.
a) Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA Sozietate Publikoak jarraian aipatzen diren sustapenak gauzatzeko konpromisoa hartzen du bere gain, honako ezaugarri orokor hauekin:
GIPUZKOA
Udalerria: Azkoitia
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 14 BOE
Eremua eta lurzatiak: Kale Nagusia 80, Idiakez Ederra
Salmenta-araubidea: Jabetza osoa (Udalari erosita)
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 42.000 €.
– Kulturako diru-laguntza: 150.000 €.
– Birgaitzeko diru-laguntza: 200.000 €.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (964,85 m
– Eranskinak (65,2 m
– Garaje libreak (0 m²e).
– Lokalak (331 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: E/A
Beste oharpen batzuk: E/A 365,80 m
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: 2018ko lehen seihilekoan sinatutako hitzarmena. 2018ko bigarren seihilekoan erabilgarri izatea aurreikusten da.
Udalerria: Arrasate
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 63 BOE
Eremua eta lurzatiak: Zerrajera 2, D lurzatia
Salmenta-araubidea: Azalera-eskubidea
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 189.000 €.
– Lokalak uzteagatik kalte-ordaina: 118.495,20 €.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (4.678,16 m
– Eranskinak (1.831,80 m
– Lokalak (200,00 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: Sailak eta Udalak 2007ko abenduaren 21ean sinatu zuten hitzarmenaren arabera, Udalari eman beharko zaizkio lurzati horretan eraikitako lokal guztiak, 650 m
Beste oharpen batzuk: E/A
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: Azalera-eskubideko eskritura 2011ko abuztuaren 26an inskribatu zen.
Udalerria: Arrasate
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 51 BOE Alokairuan
Eremua eta lurzatiak: Zerrajera 2, D lurzatia
Salmenta-araubidea: Azalera-eskubidea
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 153.000 €.
– Lokalak uzteagatik kalte-ordaina: E/A
Gehieneko salmenta-prezioa:
Etxebizitza (3.815,75 m
– Eranskinak (1.627,03 m
– Lokalak (0 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: Sailak eta Udalak 2007ko abenduaren 21ean sinatu zuten hitzarmenaren arabera, Udalari eman beharko zaizkio lurzati horretan eraikitako lokal guztiak, 650 m
Beste oharpen batzuk: E/A
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: Azalera-eskubideko eskritura 2011ko abuztuaren 26an inskribatu zen.
BIZKAIA
Udalerria: Gordexola
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 15 BOE.
Eremua eta lurzatiak: 9. ZUBIETE 5, Bizileku-jarduketako Eremua
Salmenta-araubidea: Jabetza osoa (Bizkaiko Foru Aldundiari erosita)
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 45.000 €.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (1.225,00 m
– Eranskinak €/ m²e. (457,50 m
– Garaje libreak (0 m²e).
– Lokalak (0 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: N/A.
Beste oharpen batzuk: E/A Udalari lagatzea 85 m
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: Erosketa-eskritura 2017an formalizatua.
Udalerria: Bilbao
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 118 PTE
Eremua eta lurzatiak: Zorrozaurre, AI-1, UE 1, RD-3
Salmenta-araubidea: Jabetza osoa.
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak: E/A
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (9.572,00 m
– Eranskinak (4.248,00 m
– Garaje libreak (912,00 m²e).
– Lokalak (960,91 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: E/A
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: Jabetzakoa, 2017an osorik erosia.
Udalerria: Mundaka
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 24 BOE.
Eremua eta lurzatiak: A.D.R.–E.A. 18 ES
Salmenta-araubidea: Jabetza osoa (Udalari erosita)
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 72.000 €.
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (1.849,62 m
– Eranskinak €/ m²e. (457,50 m
– Garaje libreak (214,74 m²e).
– Lokalak (268,17 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: N/A.
Udalari 300 m
Beste oharpen batzuk: E/A
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: 2017ko azaroaren 22an formalizatutako erosketa-eskritura.
ARABA
Udalerria: Vitoria-Gasteiz
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 63 ES
Eremua eta lurzatiak: Salburua, 13. Sektorea, RCP 07
Salmenta-araubidea: Azalera-eskubidea
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 189.000 €
– Errentamendurako pizgarrietarako diru-laguntza: 1.512.000 €
– Deskontaminazioa: 300.000 €
– Lokalak uzteagatik kalte-ordaina: 88.688,37 €
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (4.054,95 m
– Eranskinak (2.129,80 m
– Garaje libreak (0 m²e).
– Lokalak (160,40 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: Sailak eta Udalak 2008ko azaroaren 12an sinatu zuten hitzarmenaren arabera, Udalari eman beharko zaizkio lurzati horretan eraikitako lokal guztiak, 480,80 euro m
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena:
Udalerria: Vitoria-Gasteiz
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 128 BOE
Eremua eta lurzatiak: Salburua Arkaiate, 12. Sektorea
Salmenta-araubidea: Azalera-eskubidea
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 384.000 €
– Lokalak uzteagatik kalte-ordaina: 343.291,20 €
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Etxebizitza (9.724,00 m
– Eranskinak (2.129,80 m
– Garaje libreak (0 m²e).
– Lokalak (620 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: Sailak eta Udalak 2007ko martxoaren 12an sinatu zuten hitzarmenaren arabera, Udalari eman beharko zaizkio lurzati horretan eraikitako lokal guztiak, 480,80 euro m
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: Azalera-eskubideko eskritura 2011ko abenduaren 12an inskribatua.
Udalerria: Amurrio
Etxebizitza kopurua eta araubidea: 42 ES
Eremua eta lurzatiak: R.4 2 SAPUR 1
Salmenta-araubidea: Azalera-eskubidea
Sustapenari elkartzen zaizkion onurak:
– Ordainsarietarako eta laguntza teknikorako diru-laguntza: 126.000 €
– Errentamendurako pizgarrietarako diru-laguntza: 1.008.000 €
Gehieneko salmenta-prezioa:
– Eranskinak (3.096,88 m
– Eranskinak (1.123,50 m
– Garaje libreak (25,56 m²e).
– Lokalak (320,00 m²e)
Visesak Udalari eman behar dizkionak Sailaren kontura: E/A
Lurzoruaren erabilgarritasunaren aurreikuspena: Azalera-eskubidearen eratze-agindua 2018ko apirilaren 4an inskribatua. 2018ko bigarren seihilekoan erabilgarri izatea aurreikusten da.
Oharra: Zenbatetsitako azalera erabilgarriak. Bai etxebizitzen azalera eta bai haien kopurua behin betiko zehaztuko dira dagozkien babes ofizialeko etxebizitzen izendapena egiterakoan.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bere gain hartu dituen konpromisoen egikaritzapenean, kasuan kasuko udalekin lankidetza-hitzarmenak egiterakoan, Visesak bere gain hartzen du haren kontura arestian zehaztu diren merkataritza-lokalen azalerak helarazteko betebeharra; horretarako, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ordainetan emango dizkio dagozkien zenbatekoen abonamenduak, halako lokalen eskualdatze-eskritura publikoen kopia arrunta aldez aurretik aurkeztu eta gero. Une horretan egikarituko da lagatzearen xede diren azaleren egiaztapena eta zenbatekoen erregularizazioa aplikatzea, dagokion diru-kopurua (prezioa/m
c) Ez dira aintzat hartuko Visesak sustapen bakoitzerako beren-beregi bere gain hartu dituen betebeharrak baino, ez eta kostu ekonomiko handiagoa erakartzen dutenak ere.
d) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak jarraian ageri diren inguruabarrak egiaztatzen ditu Programa Kontratu honetan jasotzen diren sustapenetan lagatzekoak diren lurzoruei buruz:
1) Geologikoki egokiak ote diren bertan eraikin berriak eraiki ahal izateko.
2) Ez dezatela zortasunik, zamarik, zergarik, edo errentamendurik izan, ez eta beste okupatzailerik ere.
3) Legez beharrezkoak diren baldintzak bete ditzatela eraikuntzarako baliagarri izateko; batez ere, indarrean dagoen legeriaren arabera, garbiketa- eta berreskurapen-operazioak egin behar izatea ekar dezaketen substantzia kutsatzailerik ez egotea lurzoruetan.
Lurzoruaren izaera horiei buruzko edozein ez-betetze egiaztatzeak ekarriko luke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bere gain hartu behar izatea gorabehera horien ondorioz Visesak jasan ditzakeen kalte guztiak.
Oharra: Deskontaminatzeen kalte-ordainetarako, urbanizatze orokorra egiteko edo Visesak Sailaren kontura edo haren mandatupean egin ditzakeen lanetarako esleitzen diren diru kopuruak behin-behinekoak dira eta kasuan kasuko azken kitapenean ebazten denaren mende izango dira. Une hori iristen denean, kopuruen erregularizazioa egikarituko da eta kausitzen diren desbideratzeak kobratu nahiz ordaindu egingo dira.
Hirugarrena.– Salmenta-prezioak.
Salmenta-prezioek gehieneko mugatzat izango dute programa-kontratu honen xede diren etxebizitzen eta eranskinen salerosketa-unean indarrean den Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteko berariazko Aginduan ebatzita dagoena.
Laugarrena.– Kalitate-irizpideak.
Kalitate-irizpide hauek bete beharko dira, nahitaez:
a) Alokatzera bideratuko diren Araubide Bereziko Babes Ofizialeko etxebizitzek zein Araubide Orokorreko BOEk sukaldeak muntatuta izan beharko dituzte (goiko eta beheko armairuak, gaineko sukaldea, harraska, sukaldea, labea, garbigailua eta hozkailua).
b) Azalera-eskubideko araubidez eskualdatzeko sustapenetan eta eraikinaren iraupena bermatze aldera, Visesak ezarriko du Jabeen Erkidegoaren Estatutuetan zertu beharra eratze-aurreikuspen hauek:
1) Urteroko aurrekontua egiterakoan, eraikina behar bezala kontserbatu ahal izateko funts bat zuzkituko dela mantentze-lanetarako; funtsaren zenbatekoa ezingo da izan kasuan kasuko babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioan ezarritako babes ofizialeko etxebizitzaren prezioaren milako bat baino txikiagoa.
2) Azalera-eskubidearen emakida egin eta 40 urte betetzen direnetik aurrera, urtero inbertituko dela kopuru bat kasuan kasuko babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioan ezarritako babes ofizialeko etxebizitzaren prezioaren ehuneko 0,5 baino txikiagoa izan ezingo dena.
– Egiturazko eta eraikuntzazko osagaien sendotasunari eta segurtasunari buruzkoak.
– Euriteei eta hezetasunari aurre egiteko iragazgaiztasunari buruzkoak.
– Instalazioen egoera onari buruzkoak.
– Suteen aurkako segurtasunari buruzkoak.
Bosgarrena.– Baldintza ekonomikoak.
Orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Aginduak, babes publikoko etxebizitza sustatzeko laguntzei eta alokairua sustatzeko neurriei buruzkoak, 6., 7.eta 8.artikuluetan, baita 13.artikuluan ere, lantzen ditu 39/2008 Dekretuak, martxoaren 4koak, babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, 42.artikuluan aurreikusten zituen laguntzak –finantzazio kualifikatua eta aurreikusitako diru-laguntzak.
Beraz, orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Aginduak, babes publikoko etxebizitza sustatzeko laguntzei eta alokairua sustatzeko neurriei buruzkoak, aurreikusitako eran, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailak diruz lagun ditzakeen kontzeptuak izango lirateke, babes ofizialeko etxebizitza-sustapenen kasuan soil-soilik, ondorengo hauek:
1.– Eman ahal izango dira araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen adostuaren edo hitzartuaren laguntza teknikorako eta urbanizatzearekin zerikusia duten kostuetarako diru-laguntzak. Diru-laguntza izan daiteke % 100ekoa ere laguntza teknikoaren kasuan, halakotzat hartuz eraikuntza-proiektuaren eta urbanizatze-proiektuaren idazketa-kostua, eta obraren zuzendaritza eta ikuskapena; eta baita urbanizatze-kostuen % 100ekoa ere, betiere BEZa eta gainerako zergak kanpo direla. Etxebizitza bakoitzeko 3.000 euroko gehieneko muga dute kontzeptu biek. Birgaitze Integratuko Eremuetan etxebizitza bakoitzeko 5.500 euroko gehieneko mugaraino gehituko dira laguntza horiek.
Programa Kontratuaren apartatu honetan barne hartuta daude, orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, berak eta Visesak zuzenean sustatzen zituzten eraikuntza-lanen alorrean lan-baldintza hoberenak sorrarazten lagunduko zuten irizpideak eta jarduketak lantzeko, 2005eko martxoaren 23an Visesarekin sinatu zuen Lankidetza Hitzarmenaren bidez bere gain hartu zituen konpromisoei men eginez, 40.000 euroko diru-partida bat, 2018 ekitaldi honetako obretan Lan Arriskuen zaintza-gaiez arduratuko direnen lan-kostuei aurre egitera bideratuko dena.
Kantitate hori ordainduko da jasandako kostuari dagokion ziurtagiria aurkeztu ondoren, eta une horretan egikarituko da haren erregularizazioa.
2.– Etxebizitza sozialak sustatzea ondoren hirugarren bati besterentzeko, baldin eta hirugarren horrek errentamendu babestuan jarri behar baditu, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentak ezarrita gutxienez 15 urtean: 24.000 euroko laguntza zuzena etxebizitza bakoitzeko.
Kontzeptuetako bakoitzari dagozkion diru-laguntzak erabili ahalko dira beste zerbaitetarako, baldin eta justifikatzen bada hasiera batean aurreikusitakoa baino gastu handiagoa egin dela. Horregatik beragatik, zilegi izango da Hitzarmen honetan aintzat hartzen diren sustapen desberdinen artean diru-laguntzak eskualdatzea Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren baimenarekin.
Ohar gehigarria: Klausula honen egikaritzapenean ematen diren laguntzak besterik gabe mantendu egingo dira kalterik egin gabe hasiera batean sustatutako etxebizitzen erabilpena edo tipologia aldaraz dezaketen geroztiko akordioei edo itun-kideetako bakoitzak tokiko erakunde edo udalekin hartu ahalko dituen konpromisoei –demagun, lagatzeak, ostatu emateak, sustapen bakoitzerako hitzartutako baldintzen aldaketa erakartzen dutenak.
Seigarrena.– Kontratu-programaren garapena eta jarraipena.
a) Programa Kontratu hau sinatzeak ahalmena ematen dio Visesa Sozietate Publikoari izapideak abiarazteko eta behar diren baimenak eskatzeko, esaterako, babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazio-zedula, udal baimenak, proiektuak eta laguntza teknikoa kontratatzea, obrak egikaritzea eta abar.
Gero, gehituko dira Programa Kontratuaren eranskin modura azalera-eskubidea eratzeko edo kostu-bidez lurzorua zuzenean besterentzeko aginduak, Baldintza Tekniko eta Juridikoen Pleguekin batera, Programa Kontratu honetan aintzat hartzen diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapen bakoitzerako, eta baimen horiek askietsiko dira Lurralde Ordezkaritzen aurrean ziurtatzeko betetzen dela Babes Ofizialeko Etxebizitzen Erregelamenduaren 79.artikuluaren e) apartatuan xedatzen dena, Behin-behineko Kalifikazio Zedula erdiesteari dagokionerako.
a.1.– Sustapenak egikaritzeko erabiliko dira lursailak, ondoren haiek pertsona fisiko zein juridikoei besterentzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindu bidez geroago zehaztuko den prozedura erabiliz.
Azalera-eskubidearen lagatzeak 75 urteko iraunaldia izango du, eta hura burutzean eraikina Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren Ondarean barne hartuta geratuko da, baldin eta onuradunek ez badute lurzoruaren jabetza eskuratu zuzenbidez baliagarria den edozein bidez, orduan automatikoki iraungiko baita baimendutako azalera-eskubidea.
Aintzat hartuta azalera-eskubidea kostu bidez eratzen dela, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA sozietateak, eskritura publikoa egiten den egunean, sei mila eta hamar euro eta hamabi zentimoko (6.010,12) zenbatekoa eta dagokion BEZa ordainduko dizkio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, azalera-eskubidea lagatzeagatik (BEZa kalkulatzeko, azalera-eskubidearen eraketaren zerga-oinarria lagatako lur urbanizatuaren kostuaren zati proportzionala izango da, lagatako urbanizazioaren amortizazioa barne hartuta, hala dagokionean. Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago). Zati proportzional hori % 70ean finkatuta dago).
a.2.– Lurzoruaren eskualdatzearen ondorio- eta prezio-balioaren mugapenei dagokienez, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/208 Dekretuak 7. artikuluan agintzen duenari men egingo zaio:
«1.– Babes ofizialeko etxebizitzen sustapenetara zuzendutako lurzoruen balioa arlo honetan aplika daitekeen legediak ezartzen dituen lurzorua baloratzeko erregelak aplikatzearen ondoriozkoa izango da. Horrenbestez, berdin banatzeko prozesuetan, babes ofizialeko etxebizitzarako lurzoru urbanizatuaren oihartzun-balioa sustatu beharreko produktu higiezinen errentagarritasunak haztatuz kalkulatuko da. Nolanahi ere, babes ofizialeko etxebizitzaren lurzoru urbanizatuaren oihartzun-balioak ez ditu inolaz ere muga hauek gaindituko:
a) Etxebizitzen eta, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, gainerako eraikinen gehienezko prezioaren % 15.
b) Etxebizitzen eta, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, gainerako eraikinen gehienezko prezioaren % 20.
c) Prezio horren % 25, erregulazio autonomikoko erregimen tasatuko babes ofizialeko etxebizitzak direnean.
Etxebizitzarekin lotuta ez dauden lokalen eta eranskinen gehienezko prezioa kalkulatzeko, merkatuko prezioak erabiliko dira.
2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako, urbanizazioaren gastutzat joko dira Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 147. artikuluan xedatutakoak.
3.– Babes ofizialeko etxebizitzaren sustapenera zuzendutako lurzoru, orube, partzela eta jada urbanizatutako hirigintza-eraikigarritasunen kostu bidezko eskualdatzearen gehienezko prezioak ezin izango ditu artikulu honen lehenengo paragrafoan gehienezkotzat jotako portzentajezko mugak gainditu. Kostu bidezko eskualdatzean muga hauek gainditzea arrazoi nahikoa izango da kalifikazioa ukatzeko».
Prezioaren ordainketari dagokionez, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Errege Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoari men egingo zaio. Aipatu artikuluan xedatutakoa betez, Visesak ordainduko du prezio hori kontratu-programaren xede diren etxebizitzak eskrituratan ipini ondoren.
b) Visesa Sozietate Publikoak sei hilean behin helaraziko dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariari informazio zehatua sustapenen abiamenari eta bilakabideari buruz (esleipenak, obren egikaritzapenaren zenbatekoak, epeen betearazpena eta abar), eta urteroko bilera bidez adostuko dira Programa Kontratu honen jarraipenerako eta betearazpenerako egokiak diren ekinbideak.
Horretarako, alde biek, ados ipinita, Batzorde Misto bat eratuko dute, eta haren egitekoa izango da Programa Kontratu honen baitako jarduketak programatzea, jarraitzea eta baloratzea. Batzordea osatuko dute Visesako zuzendari nagusiak eta Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariak, edo haiek eskuordetzen dituztenek. Urtero Kontratu-Programaren barnean gauzatzen diren jardueren memoria bat idatziko da, eta hurrengo ekitaldirako jarduketa-proposamen bat.
Zazpigarrena.– Kontratua eguneratzeko eta sustapenak gehitzeko prozedura.
Programa Kontratua egikaritzeko eta kudeatzeko dokumentu honetan adostu litezkeen aldaketak, eta erants lekizkiokeen sustapen eta kudeaketa-ildo berriak, dokumentu honen eranskin modura formalizatuko dira, eta kontratu-konpromisoen eguneratzea eta haien ordaintza ekonomikoa aintzat hartuko dituzte.
Zortzigarrena.– Diru-laguntzak eta maileguak.
a) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailak egingo duen diru-laguntzen ordaintzak honela banatuko dira:
b) Eman behar diren hipoteka-maileguek edo deskontu-bideek, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren lurralde-ordezkaritzetan izapideak egin ondoren, gehieneko zenbateko hauek izango dituzte: etxebizitzen salmenta-prezioaren % 80; harekin lotura duten eranskinen salmenta-prezioaren % 60; eta salmenta-prezioaren % 30 kalifikazio-eskabidean harekin lotu gabeak direnetan.
c) Maileguen baldintzak:
1) Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: kreditu-entitateekiko Lankidetza Finantzarioko Hitzarmenean indarrean dena hura onesten den unean.
2) Amortizazio-epea: 20 urte, 4 urte gehigarriko aukerako gabealdiarekin.
3) Bermeak: mailegua hipoteka bidez bermatu ahalko da eta, behar izanez gero, kreditu-entitateek mailegu-hartzaileari eska dakizkioketen bermeekin.
4) Erabilgarritasuna: emandako maileguaren % 100erainokoa, inbertsioaren garapenaren eta obren egikaritzapenaren arabera.
5) Bankuko deskontu-bidearen epemuga: Formalizatu zenetik 4 urtera.
Nolanahi ere, araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen sustapenak direnean, gero hirugarren bati besterenduko zaizkionak, hark etxebizitzak erabil ditzan alokairu babesturako, etxebizitzen eta eranskinen gehieneko salmenta-prezioaren % 100a izango da finantzazio kualifikatua. Maileguen baldintzak kasu horretan:
6) Diru-laguntza erabatekoa izango da, eta diruz laguntzen den interes-tasa % 0koa izango da mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan zehar, 20 urteko gehieneko mugarekin.
7) Amortizazio-epea: - 20 urte, 4 urteko aukerako gabealdia barne, gutxienez 15 urteko errentamendurako sustapen-eragiketetan.
8) Deskontu-bideen epemuga: Sinatu zenetik 4 urtetara.
Bederatzigarrena.– Visesak egikaritutako sustapen hitzartuekin lotutako beste kalte-ordainak.
Programa Kontratuaren apartatu honetan sartuta dago 40.000 euroko diru-partida bat, 2018 ekitaldi honetako obretan Lan Arriskuen zaintza-gaiez arduratuko direnen lan-kostuei aurre egitera bideratuko dena. Orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, berak eta Visesak zuzenean sustatzen zituzten eraikuntza-lanen alorrean lan-baldintza hoberenak sorrarazten lagunduko zuten irizpideak eta jarduketak lantzeko, 2005eko martxoaren 23an Visesarekin sinatu zuen Lankidetza Hitzarmenaren bidez bere gain hartu zituen konpromisoei erantzutea da zenbateko horren xedea.
Kantitate hori ordainduko da jasandako kostuari dagokion ziurtagiria aurkeztu ondoren, eta une horretan egikarituko da haren erregularizazioa.
Hamargarrena.– Indarraldia eta berritzea.
2018ko Programa Kontratu honek 2018ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31era arteko indarraldia izango du.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
VISESAko zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDOS FERNÁNDEZ.