EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-12-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2018240

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 16koa, Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen entitate onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran.

Xedapenaren data: 2018-11-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201806118
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/31n argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA [201703842]

Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen, Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuarekiko lankidetzan, desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2017ko uztailaren 31ko EHAAn, 144. zenbakian). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbide ren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, haietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adierazita.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzak emateko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda (zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez argitaratua, 2017ko uztailaren 31ko EHAAn, 144. zenbakian), non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten baita (ikusi I. eranskina). Deialdi hura Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran onartu zuen.
Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaketarako aurkeztuko dira (% 50), EAEko EGIF 2014-2020 programa operatiboaren edo gazte-enplegurako programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 16a.
Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.